30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Behin betiko aldaketa Udal Planari

Olaztiko Udalak, 2006ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi ditu Udal Planari eginiko aldaketak, honako hauek:

Udal Planeko 39.3 artikuluko aldaketa.

Planeko arautegiearen 39. artikuluko 3. lerroaldea honelaxe geldituko da:

"Aurrealdeko lorategi pribatuetan ez da deus ere eraiki ahal izanen sestraren gainean, bakar-bakarrik finkako itxiturak altxatu eta akabera duina eman lur pribatuko zerrenda horri. Sotoan eraikitzeko baimena ematen da, aurrealdeko lorategi pribatu haietako sestra azpian eta, beraz, eraikinaren aurreko fatxadak _fatxada nagusiak_ definitzen duen kanpo lerrokaduratik at, bakar-bakarrik garajeak, trastegelak eta eraikinen instalazio teknikoak egiteko, kontagailuen gelak, argindarraren eta telekomunikazioen armairuak, etab. paratzeko aukera izan dadin.

Lorategi pribatuen sestraren azpiko sotoan eraikitzen den azalera ondoko 40.1.d) artikuluan sotoko azalera eraikirako ezarri diren irizpideei jarraikiz kontatuko da".

Planeko Hirigintza Araudiko 7. artikuluko 1. koadroko aldaketa.

Planeko hirigintzaren gaineko araudiaren 7. artikuluko 1. laukia aldatu egin da, lurzoruaren erabileraren bateragarritasunari dagokionez, erabilera nagusia industriakoa eta zerbitzuetakoa dioen atalean sar dadin erabilera debekatu gisa hondakinak erregaitako erretzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Olaztin, 2006eko otsailaren 1ean._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L0602165