30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

233/2006 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Familiaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Haur Eskoletako 2006-2007 ikasturterako tarifak ezartzen dituena.

Ikusirik Familia Atalaren txostena, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Haur Eskoletako tarifak aldatzea proposatzen duena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2006-2007 ikasturterako, Nafarroako Gobernuaren Haur Eskoletako urteko tarifa ezartzea: 3.113 euro. Tarifa hau 11 hilekotan banatuko da, bakoitza 283 eurokoa.

2. Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, gisa honetara:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA HILEKO TARIFA

15.000 eurotik goiti 283

12.401 eurotik 15.000 euro bitarte 263

10.701 eurotik 12.400 euro bitarte 233

9.301 eurotik 10.700 euro bitarte 208

7.981 eurotik 9.300 euro bitarte 168

6.651 eurotik 7.980 euro bitarte 144

5.501 eurotik 6.650 euro bitarte 114

4.501 eurotik 5.500 euro bitarte 92

3.351 eurotik 4.500 euro bitarte 71

3.350 eurotik beheiti 49

3. 4 ordutarako urteko tarifa ezartzea, Corellako Niño Jesús Haur Eskolan 2006-2007 ikasturtean modalitate honetan diren plazetarako: 1.507 euro. Tarifa hau 11 hilekotan banatuko da, bakoitza 137 eurokoa.

4. Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, gisa honetara:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA HILEKO TARIFA

15.000 eurotik goiti 137

12.401eurotik 15.000 euro bitarte 123

10.701 eurotik 12.400 euro bitarte 102

9.301 eurotik 10.700 euro bitarte 84

7.981 eurotik 9.300 euro bitarte 63

6.651 eurotik 7.980 euro bitarte 53

5.501 eurotik 6.650 euro bitarte 39

4.501 eurotik 5.500 euro bitarte 31

3.351 eurotik 4.500 euro bitarte 23

3.350 eurotik beheiti 11

5. Haur Eskolan bi seme-alaba dituzten familiek ehuneko 50eko murrizketa izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori ezartzen den tarifa apalenaren parekoa izanen da, gutxienez.

6. Haur eskolara 3 seme-alaba edo gehiago eramaten dituzten familiek ehuneko 50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta apalena hirugarren edo hurrengo seme-alaben tarifetan.

7. Urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2005eko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako familia unitatearen zerga-oinarria zati familiaren kide kopuru osoa. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko seme-alabarendako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.

8. Matrikula egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berraztertu edo aldatu.

9. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek eskolatze tarifa ordaindu beharko dute, baita justifikaturiko arrazoiengatik ikastetxera joaten ez badira ere. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joateko eta ikasturtean hamaika kuota ordaintzeko konpromisoa dakar berarekin. Matrikularako, haurra ikastetxean hasten denez geroztik eginen da.

10. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Familiaren Zuzendaritza Nagusiko Familia Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea agortzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean paratu, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2006ko otsailaren 28an._Familiaren Zuzendari Nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: F0603567