30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetako aldaketa 2006/2007 ikasturterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2005eko azaroaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, legez ezarritako quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetako aldaketa, 2006/2007 ikasturterako.

Hasierako onespen hori 2005eko 156. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 30ean, bai eta Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere. Argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita, inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan eginiko aldaketak behin betiko onetsitzat hartzen dira, eranskinean ageri diren bezala.

E R A N S K I N A

Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak, 2006-2007 ikasturterako

Musika Eskolako ikasleak

Erroldatuak:

_Matrikula: 317 euro.

_2. Musika tresna: 227 euro.

_7 urtetik beheiti: 99 euro.

Erroldatu gabeak:

_Matrikula: 479 euro.

_2. Musika tresna: 365 euro.

_7 urtetik beheiti: 179 euro.

Talde instrumentalean soilik aritzen diren ikasleak: 95 euro.

Gelak alokatzea:

_2 ordu bitarte, egunean: 63 euro.

_2 ordutik 3ra bitarte, egunean: 79 euro.

_3 ordutik 4ra bitarte, egunean: 105 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko otsailaren 3an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0602122