30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Ordenantza fiskaletan tarifak 2006rako eguneratzearren aldaketa egiteko espedientea behin betikoz onetsirik

Altsasuko Udalak, 2005eko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ordenantza fiskaletan tarifak 2006rako eguneratzearren aldaketa egiteko espedientea.

Onesteko erabakia 2005eko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Altsasun, 2006ko otsailaren 2an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

1. ORDENANTZA

Ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

A._Arauketa:

"Tarifak" izeneko 5. artikuluan honako hau esaten da: "2005eko ekitaldirako tarifak Ordenantza honen eranskinean ezartzen dira". Artikulua aldatu da eta honela geldituko da: "2006ko ekitaldirako tarifak ordenantza honen eranskinean ezarri dira."

B._2006ko tarifak:

A epigrafea._Kontagailua mantentzeko kuota (hiruhilekoa).

E R A B I L E R A 2006KO TASAK

Etxekoa 0,97

Merkataritza/ostalaritzakoa 1,89

Industriakoa 2,87

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.

B epigrafea._Ur kontsumoaren tasa.

TARIFA MOTA PREZIOA M³ 2006

Etxekoa:

_Kontsumoa 41 m³ arte 0,34

_Kontsumoa, 41 m³-tik gora 0,39

Merkataritza/ostalaritzakoa 0,43

Industriakoa 0,52

C epigrafea._Kontagailuak/hartunea/hustubideak.

C.1. Kontagailuak:

Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.

C.2. Hartunea:

K O N T Z E P T U A 2006KO TASAK

Etxekoa 50,90

Industriakoa 85,40

C.3. Hustubideak.

K O N T Z E P T U A 2006KO TASAK

Etxekoa 50,90

Industriakoa 85,40

Obretarako ur tasak, hartunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, Ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.

2. ORDENANTZA

Estolderia zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza

2006ko tarifak (hiruhilekoak)

TASA (HIRUHILEKOA) 2005

Etxekoa 4,60

Merkataritza/ostalaritzakoa. 6,90

Industriakoa 9,20

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira: etxeko tarifa.

3. ORDENANTZA

Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

K O N T Z E P T U A 2005

Urteko ziurtagiriak 1

Gainerako ziurtagiriak 1,60

Lanordua/zatikia 7,10

Fotokopiak:

_A4 0,06

_A3 0,37

Behin-behineko instalazioak funtzionatzeko lizentzia 21,30

Hirigintzako txostenak 3,55

Katastroko txostenak 3,55

Hirigintzako zedulak -

Ordenagailuko zerrendak 0,65/página

Udaltzaingoaren txostenak 3,55

Minusbaliatu-karneta plastifikatzea 1,30

Udaltzaingoaren txosten argazkiduna 6,55

Atestatuak 30,00

Udal Planaren kopiak CDan 9

Lurzatien gaineko zedulak 1

4. ORDENANTZA

Herri larreen aprobetxamendu ordainduen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Tarifak

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin bat:

a) Urtebetetik gorako aprobetxamenduetarako: pleguan finkatutako K.P.I.aren arabera goitituko dira.

b) Nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako aprobetxamendurako: nekazari edo abeltzainek hartzen dituzten prezioen aldaketaren arabera eguneratuko da saria.

5. ORDENANTZA

Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta bestelako elementuak uzteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

I. epigrafea._Langileak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi ehuneko 50, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.

II. epigrafea._Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

III. epigrafea._Ibilgailuak, makineria.

I. epigrafea._Langileak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi % 50, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.

II. epigrafea._Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

III. epigrafea._Ibilgailuak, makineria.

K O N T Z E P T U A 2006

Kamioi baskulagarria 45,35

Sumila 45,35

Konpresoreak 72,75

Motor ureztatzailea 17,10

Kolektoreetarako moto-bonba 25,65

Pala 38,50

Kaleak garbitzeko makina 36,45

Segamakina 18,10

Suhiltzaile zerbitzuko mangera 3,85

Dumperra 29,30

Areketako makina 16,55

Garabia erabiliz ibilgailua kentzea 62,20

Zepoak jartzea eta kentzea 31,10

IV. epigrafea._Oholtzak eta beste.

A._Oholtza:

152,00 euro/eguna + 600 euroko fidantza.

B._Soinu ekipo mugigarria:

Fidantza: 60 euro.

Tasa: 62 euro/eguna. (Salbuetsirik daude Altsasun dauden kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateak).

VI. epigrafea._Ur biltontziak betetzea.

Tasa finkoa (gutxienez): 34,70 (2006an).

6. ORDENANTZA

Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituen ordenantza

A._Kostuak: erabileraren arabera.

7. ORDENANTZA

Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza

I. epigrafea._Zangak irekitzea.

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

K O N T Z E P T U A 2006

Harrizko zoladura den lekuetan 11,80

Zoladura orokorra duen lekuetan 9,50

Zola eman gabeko lekuetan 5,70

1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

K O N T Z E P T U A 2006

Harrizko zoladura den lekuetan 9,75

Zoladura orokorra duen lekuetan 9,55

Zola eman gabeko lekuetan 6,65

1.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide batean edo bide nahiz zati nagusi batean, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 igoko dira.

II. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

_Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 28,50 euro (2006an).

8. ORDENANTZA

Zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean egiten dituzten aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

Tarifak

(Hitzarmen bidez mantentzen dira).

Zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileei tarifa mota hauek aplikatuko zaizkie: udal mugapearen barnean eskuratzen dituzten dirusarrera gordinen gaineko tasa Iberdrolari (% 1,5) eta Telefonicari (% 1,9), eta okupatzen dituen metro linealen araberakoa Enagasi.

9. ORDENANTZA

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

I. epigrafea._Zoruko aprobetxamendu bereziak.

A.

K O N T Z E P T U A 2006

Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak 9,50

Merkatuak eta txosnak, etab.

Denboraldi bakoitzeko:

_Urtea 332,00

_1/2 188,00

_Eguna 5,20

B._Festa eta feria egunetan bide publikoa okupatzeagatik sortzen diren tasei aplikatu behar zaizkie 2005ean kobratutako zenbatekoak, gehi % 3,50, eta Festa Batzordearen esku uzten da zenbatekoak, postu kopurua, motak eta kokalekua aldatzeko aukera.

1-3. Bestelako aprobetxamenduak.

K O N T Z E P T U A 2006

Aldamioak, garabiak, edukiontziak, eta abar 0,08

Olanak 4,75

Kioskoak 28,45

Saltokia nekazaritzako elikagaien ferian 10,35

Tabernetako barrak metro lineala/eguna 5,00

Minusbaliatuak salbuetsirik.

II. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

K O N T Z E P T U A 2006

Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litroraino) 46,60

Paraturiko biltontzi bakoitzeko (10.000 litrotik gora) 94,30

Gasa banatzeko sare orokorrak paratu eta aprobetxatzea 4,75

Gainerako aprobetxamendua 0,09

Gasontziei dagokienez, aurreko tasak aplikatuko dira, metro kubikoak/litroak erlazioari dagokionaren arabera.

IV. epigrafea._Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

K O N T Z E P T U A 2006

Aldamioak 18,95

Hesiak 18,95

Bestelako aprobetxamenduak 12,65

V. epigrafea._Gainerako aprobetxamenduak.

Kuota: 9,50etik 46,20ra bitarte

10. ORDENANTZA

Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

I. epigrafea._Saltokiak, bulegoak, etab.

A._Jarduera espedientea behar dutenak.

K O N T Z E P T U A 2006

1. baremoa 10,75

2. baremoa 9,50

3. baremoa 8,10

4. baremoa 6,30

5. baremoa 4,75

6. baremoa 3,30

B._Jarduera espedientea behar ez dutenak. Aurreko zenbatekoak % 50 beheititurik.

II. epigrafea._Industriak, lantegiak, biltegiak.

K O N T Z E P T U A 2006

Lehen 50 metroak 5,50

50etik 100 metrora 4,05

100dik 200 metrora 2,70

200dik 300 metrora 1,45

300dik aurrera 0,66

III. epigrafea._Pertsonen arteko aldaketak, bakarrik ordainduak diren kasuan: % 50eko murrizketa.

IV. epigrafea._Lehengo irekiera lizentziaren egokitzapenak: egokitzapenaren aurrekontuaren % 2,4.

11. ORDENANTZA

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala

Tarifak

Plakaren prezioa 47,00.

Prezioa aldatzen ahal da, baldin eta Udalari finkatutako zenbateko hori baino gehiago kostatzen bazaio.

B._B kasua. Pasabideko lizentzia.

K O N T Z E P T U A 2006

Ibilgailu bakoitzeko 4,45

Metro lineal bakoitzeko 9,00

C._Gutxieneko kuotak.

K O N T Z E P T U A 2006

Garaje pribatuendako gutxieneko kuota 22,45

Tailerrendako gutxieneko kuota 44,85

D._Lekua erreserbatzea.

K O N T Z E P T U A 2006

Euro/metroa 13,45

12. ORDENANTZA

Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

1. epigrafea._Antolamendurako plan partzial edo berezien izapidaketa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

K O N T Z E P T U A 2006

5 hektarea bitarte 0,04

5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa 0,04

10etik 25 hektarea bitarteko soberakoa 0,03

25etik 50 hektarea bitarteko soberakoa 0,03

50etik 100 hektarea bitarteko soberakoa 0,02

100 baino gehiagoko soberakoa 0,02

II. Epigrafea._Plan partzial edo berezietako aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen % 50 izanen dira.

III. epigrafea._Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen % 25 izanen dira.

IV. epigrafea._Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.

IV-A._Birzatiketa-espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

K O N T Z E P T U A 2006

M² eraikigarri bakoitzeko 0,06

IV-B._Birzatiketen aldaketen tramitazioa:

Tarifak, IV-A) epigrafean aplikatutakoen % 50 izanen dira.

IV-C._Tasak, hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketak tramitatu eta ebazteagatik:

K O N T Z E P T U A 2006

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko 0,02

V. epigrafea._Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuen tramitazioa

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa % 1 izanen da.

VI. epigrafea._Obra lizentziak eta finken itxiturak.

Obra lizentziaren tasa, honako tarifa hauen arabera likidatuko da:

_Obra txikiak (lizentzia laburtua).

K O N T Z E P T U A 2006

6.010,12 euro bitarte 3,85

6010,12 eurotik gora ..................... % 0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatua.

_Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera).

K O N T Z E P T U A 2006

120.202,42 euro bitarte 81,00

120.202,42tik 240.404,84 euroraino 136,00

240.44,84tik 601.012,10 euroraino 188,00

601.012,11 eurotik aurrera 243,00

_Finkak ixteko tasa eta 3. artikuluko l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketei dagokiena guztirako kostuaren arabera likidatuko da, haren % 0,8 izanik karga-tasa.

_Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.

VII. epigrafea._Fuel-oil biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.

Obra bat egiterakoan, fue-oil biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:

K O N T Z E P T U A 2006

5.000 litro bitarteko biltontziak 90,00

5.001 litrotik 10.000 litrora bitartekoak 134,60

10.001 litrotik 15.000 litrora bitartekoak 178,75

15.000 litrotik goiti, soberako 1.000 litro bakoitzeko 8,60

VIII. epigrafea.-Arbolak botatzeko lizentziak.

Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:

K O N T Z E P T U A 2006

Bota beharreko jabetza publikoko zuhaitz bakoitzeko 38,30

Bota beharreko jabetza pribatuko zuhaitz bakoitzeko 12,85

IX. epigrafea._Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako bi egiten duen kopuru bat sortuko dute.

X. epigrafea._Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.

Baimen bakoitzak urtean 14,00 euroko tasa sortuko du 2005ean eta 14,50 eurokoa 2006an. Jakinarazpena aurreratzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aurretik ordaintzeko likidatutako tasak.

XI. epigrafea._Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

K O N T Z E P T U A 2006

500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko 0,21

500dik 3.000 m² bitarte 0,11

3.000 m²-tik gora 0,09

XII. epigrafea._Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

K O N T Z E P T U A 2006

Plan partzialak edo bereziak tramitatzea 330,45

Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun

azterlanak tramitatzea 165,80

Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak

tramitatzea 81,75

Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko) 38,70

Birzatiketak 330,50

Lurzatietako itxiturak 30,10

Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko 39,45

13. ORDENANTZA

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Tarifak

Tasa aldatzea % 3,35era.

14. ORDENANTZA

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

E R A N S K I N A

Tarifak

K O N T Z E P T U A 2006

Nitxoak alokatzeko eskubidea (10 urte) 358,00

Panteoiak eta hilobiak 36,00

Panteoiaren kontzesioa, 10 urtez 717,00

Kolunbarioak 69,00

15. ORDENANTZA

Haurtzaindegi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala

E R A N S K I N A

Tarifak

1.1. Nafarroako Gobernuak ezarritakoak finkatzen dira, Gizarte Ongizate Departamentuko Famili Atalarekiko hitzarmenaren ondorioz, 6 ordurako. Zehatz-mehatz:

Urteko etekin osoaren zenbatekoa:

ERRENTA GUTXIENEKOA GEHIENEKOA 2006

3.318 baino gutxiago 12

3.319 5.310 27

5.311 6.638 46

6.639 7.965 62

7.966 9.293 71

9.293 baino gehiago 89

1.2. Eskolaurreko Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek % 50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan, 2.1 atalean ezarritako zenbatekoaren arabera. Tarifa hori ikastetxeari dagokion gutxieneko tarifaren parekoa izanen da, gutxienez.

1.3. Eskolaurreko Hezkuntzako ikastetxean 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek % 50eko beherapena izanen dute bigarren seme-alabaren tarifan, eta ikastetxeari dagokion tarifarik txikiena hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik.

1.4. Ebazpen honen ondorioetarako, urteko per capita errenta kalkulatzeko zatiketa eginen da familiaren diru-sarrera guztien eta familia osatzen duten kide kopuruaren artean. Pertsona fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean famili unitateari dagokion zerga oinarria hartuko da diru sarrera gisa.

1.5. Matrikula egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berraztertu edo aldatu.

1.6. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztiek eskolatze kuota ordaindu beharko dute, baita justifikaturiko arrazoiengatik ikastetxera joaten ez badira ere. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joateko eta ikasturtean hamaika kuota ordaintzeko konpromisoa dakar berekin. Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak.

2. Matrikulako kuota kendu da.

16. ORDENANTZA

Udal ludotekako zerbitzua erabiltzeko tasa arautzen duena

Tarifak

A._Ludoteka erabiltzea:

Prezioa ..... Urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:

K O N T Z E P T U A 2006

Izena ematea astean saio baterako/hiruhilekoa 7,75

Izena ematea astean bi saiotarako/hiruhilekoa 14,50

Jostailuen mailegua -

Tarifak murriztuko dira bi eta hiru seme-alaba dituzten familiendako.

2 13,50 27,00

3 20,20 40,50

B._Jostailuen mailegua.

1. Kideek dohain. Nahitaezkoa da kuoten ordainketa eguneratua izatea.

2. Kide ez direnek 2 euro/jostailua.

18. ORDENANTZA

Lurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Tarifak

2005ekoak mantenduko dira, legeak aurreikusten dituen gehienekoak baitira.

19. ORDENANTZA

Udalaren lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak ezartzen dituen araua

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da Udalarenak diren lokalak pertsona fisiko zein juridikoek edo Udalak baimendutako erakunde zein entitateek erabiltzea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Udal lokalak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira prezio publikoaren subjektu pasiboak.

4. artikulua. Arau honetan aipatzen diren udal zerbitzuak emateko edo jarduerak egiteko, aldez aurretik eskatu egin beharko zaio udal administrazioari. Zerbitzu edo jarduera horiek onetsi direla ulertuko da, baina, betiere, arau honetako prezio publikoak ordaintzen badira; zerbitzu edo jarduera horiek luzatuz gero, prezio publikoa ez ordaintzeak horiek bat batean etetea ekarriko du.

Prezio publikoaren sortzapena eta haren ordainketa

5. artikulua. Prezio publikoaren sortzapena baimena ematen den unean berean gertatzen da, eta ordainketa erabilpenaren aurretik eginen da.

6. artikulua. Kirol instalazioak kirola egiteko erreserbatzen direnean, hilabetea bukatutakoan izanen da prezio publikoaren sortzapena.

7. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira frogabidez justifikatzeko arrazoiak egiaztatzen badira idatziz eta betiere egin gogo zen ekitaldiaren data baino 10 egun lehenagotik bederen, kultur instalazioak direnean, eta 15 lehenago, kirol instalazioak direnean.

Erabilera

8. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

Tarifak

9. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, badagokie.

10. artikulua. Jarduera edo ikuskizunetara sartzeko ordainketa kobratzeak besterik gabe ekarriko du tarifa ordaindu beharra, tarifa berezietan eta salbuespenetan izan ezik.

E R A N S K I N A

1. Gure-Etxeako tarifak.

Gela 12,50 24,00 11,50 23,00

Erakusketa aretoa 18,50 36,00 17,50 35,00

_Salbuespenak:

Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio.

Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu, eskatzaileak kultur, gizarte edo ongintzaren aldetik duen interesari erreperatuta.

2. Iortia kultur etxeko tarifak.

2.1. Alokairua mintzaldi, mintegi, muntaia eta gisako jardueretarako, laguntza teknikoa behar ez dutenean. Alokairuaren barnean sartzen damegafonia zerbitzua (gehienez ere mikrofono bat), ikusentzunezko materiala, argien kontrola eta aretoaren garbiketa.

2006ko TARIFAK 2006ko JAIEGUNAK

Areto handia:

Geh. 4h 167 216

Geh. 8h 277 360

Areto txikia:

Geh. 4h 111 144

Geh. 8h 188 245

Erabilera anitzeko aretoa

Geh. 4h 83 111

Geh. 8h 111 144

_Tarifa bereziak:

Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerek, instalazioko ohiko ordutegitik kanpora egiten badira, % 20ko hobaria izanen dute.

b) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten gainerako jarduerek, instalazioko ohiko ordutegitik kanpora egiten badira, % 25eko hobaria izanen dute.

2.1.2. Salbuespenak.

a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio.

b) Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabakitzen ahalko ditu lokal horretarako.

2.2. Musika edo antzerki emanaldietarako, kontzertuetarako, errezitaldietarako edo gisakoetarako alokairua, soinuztapeneko edo argiztapeneko ekipo teknikoak edota zinea proiektatzekoa behar badute, kamerinoak erabiltzeko eskubidea barne.

2006ko TARIFAK 2006ko JAIEGUNAK

Areto handia:

Geh. 4 h 322,00 386,00

Geh. 8 h 470,00 564,00

2.2.1. Tarifa bereziak.

a) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako jarduerek % 20ko murriztapena izanen dute tarifetan.

b) Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten gainerako jarduerek % 25eko murriztapena izanen dute tarifetan.

2.2.2. Salbuespenak.

a) Altsasuko Udalak salbuespenak erabaki ahal izanen ditu, eskatzaileak kultur, gizarte edo ongintzaren aldetik duen interesari erreperatuta, eta horiek direlarik irabazi asmorik gabeko jarduerak, Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatuak.

3. Kirol instalazioak.

Kirol instalazioak.

K O N T Z E P T U A 2006

Zelandi kiroldegia:

_Kiroldegia/pista osoa: 22,50

_Ordua/moduloa 8,00

_Egun osoa 200,50

Zelandi frontoia:

_Ordua argiarekin 8,00

_Ordua argirik gabe 4,00

_Egun osoa 65,00

Burunda frontoia:

_Ordua argiarekin 11,00

_Ordua argirik gabe 5,00

_Ikuskizunak 173,00

Garbitokiko gimnasioa (ordua) 6,20

Monjeen gimnasioa (ordua) 6,20

Dantzalekuko hareazko zelaia (ordua) 31,00

Atletismo pistak, dutxa, argia eta guzti (urtea) 32,00

Atletismo pistak, dutxarik gabe eta argiarekin futboleko

entrenamendurako (ezarritako ordutegia) doan

Belarrezko zelaiak -

Instalazioak alokatzeko tarifaren barnean ez da sartzen kirol materiala lagatzea, ezta zelaien markatzea ere; aldiz, instalazioak aldagelak baditu, horiek erabiltzeko eskubidea barne da.

Tarifa bereziak:

_Instalazioa denboraldi osorako erreserbatzen duten erabiltzaile berriei % 20ko deskontua eginen zaie erreserbaren lehen urtean.

_Altsasun finkaturiko kirol entitate (klubak) eta kultur entitateei % 40 merkeago kobratuko zaie ordu eta instalazioen prezioa, beren entrenamendu eta ohiko jardueretarako.

_Instalazioa erabiltzen duten 25 urtetik beherakoek % 20 merkeago ordainduko dute.

Deskontuak ez dira metagarriak.

25 urtetik beherakotzat hartua izateko taldea osatzen duten bi herenek 25 urte baino gutxiago izan beharko dituzte.

_Salbuespenak:

Altsasun finkaturiko kultur, hezkuntza, kirol edo gizarte entitateek antolatzen dituzten doako kirol lehiaketa eta ikuskizunak, instalazioko ohiko ordutegiari egokitzen bazaizkio.

Altsasuko Udalak komenigarri iruditzen zaizkion salbuespenak erabaki ahalko ditu instalazio horiek erabiltzeko.

_Fidantzak, kirolaz besteko erabilera eta ohiz kanpoko kirol erabilera:

_Kiroldegia, egun osoa, irabazteko asmoko erabilerarako: 155,00 euro.

_Gainerako instalazioen alokairua, irabazteko asmorik gabeko erabilerarako: 93,00 euro.

_Gainerako instalazioen alokairua kirolaz besteko ikuskizunetarako, asmoa irabazteko denean: 155,00 euro.

_Megafoniaren erabilpena: 93,00 euro.

_Markagailu elektronikoaren erabilpena: 93,00 euro.

20. ORDENANTZA

Kamioiendako aparkalekua erabiltzeko prezio publikoak finkatzeko araua eta kontzeptu horren gaineko prezioen ezarpena

Plaza: 231,00 euro urtean.

Aipatu prezioak dagokien BEZarekin igoko dira.

21. ORDENANTZA

Sarrera, izen emate eta/edo matrikulen prezio publikoak, Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko programa eta jardueretan

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Arau honen xedea da Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko zerbitzuak edo jarduerak egitea

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da Udalarenak diren espazioak pertsona fisiko zein juridikoek edo Udalak baimendutako erakunde zein entitateek erabiltzea.

3. artikulua. Eranskineko tarifetan zehazturiko kultur jarduerak egitea ere zergapeko egintza da.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Zerbitzuen edo jardueren onura jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da prezio publikoaren subjektu pasiboa.

5. artikulua. Arau honetan aipatzen diren udal zerbitzu edo jarduerak egiteko, aldez aurretik eskatu egin beharko zaio udal administrazioari. Zerbitzu edo jarduera horiek onetsi direla ulertuko da, baina, betiere, arau honetako prezio publikoak ordaintzen badira; zerbitzu edo jarduera horiek luzatuz gero, prezio publikoa ez ordaintzeak horiek bat batean etetea ekarriko du.

Prezio publikoaren sortzapena eta haren ordainketa

6. artikulua. Prezio publikoaren sortzapena baimena ematen den unean berean gertatzen da, eta ordainketa erabilpenaren aurretik eginen da.

7. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira justifikatzeko arrazoiak egiaztatzen badira idatziz eta betiere egin gogo zen ekitaldiaren data baino 10 egun lehenagotik bederen.

Erabilera

8. artikulua. Baimena ematerakoan Iortia kultur etxearen erabilera arautzen duen ordenantzari jarraikiko zaio, Udalbatzak berariaz onetsi baitu ordenantza hori.

9. artikulua. Altsasuko Udalak Iortia kultur etxerako izendatutako enplegatuek zer lan egutegi duten, hartako festa egunak izanen dira festa egunak.

Tarifak

10. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, badagokie.

I. epigrafea._Kirol jarduerak.

I.1. Kirol eskolak: 6-15 urte bitartekoak.

Saskibaloia, futbola, atletismoa, irristaketa, txirrindularitza, pilota eta erremontea.

12 urte bitarte (kirol 1) 39 33

12 urte bitarte (2 kirol) 33 28

Haur eta kadeteak (kirol 1) 44 39

Haur eta kadeteak (2 kirol) 39 33

I.2. Jarduerak: 4-15 urte bitartekoak:

Taek Won Doa 17,60 52,80

Gimnasia erritmikoa 17,60 52,80

Psikomotrizitatea 17,60 52,80

Kirol eskoletan eta jardueretan hileko kuota duten senideei, dagokien deskontua eginen zaie kirol eskoletako kuotan.

I.3. Jarduerak: 16 urtetik gora

Karibeko dantzak hirugarren adinek. 5,40 16,20

Aerobica 20,70 62,00

Mantenimenduko soinketa 20,70 62,00

Kick Boxing-a 27,00 80,75

Karibeko dantzak 17,60 52,80

Soinketa samurra 14,50 43,50

Taekwondoa helduendako 20,70 62,00

I.4. Txapelketak.

K O N T Z E P T U A KUOTA 2006

Helduendako areto-futbola, 1. mailakoa (epaileekin) 280,00

2. mailakoa (epailerik gabe) 173,50

Binakako fronteniseko txapelketa 29,00

Fidantza hauek eskatuko dira:

_Areto-futboleko txapelketa: 60 euro.

_Binakako frontenis txapelketa: 10 euro.

I.5. Jarduera bereziak

K O N T Z E P T U A KUOTA 2006

Aerobic maratoia 5,70

1.6. Udako kanpainia

Igeriketa ikastaroak:

2006. URTEA HILABETE 1 2 HILABETE

4tik 16 urte arte 20,00 35,70

Senideak badira, 16 urte bete arte: 17,60 32,00

Helduendako igeriketa ikastaroa:

_Helduak: 21,75.

_Erretiratuak: 9,85.

Igeriketa eskola:

_Kuota (uztaila eta abuztua) 34,65 euro. Kuota bakarra, bi hilabetekoa.

Aquaerobica: 20,70 euro, 2006an.

1.7. Ohar osagarriak.

Halako jarduera batean arrazoi justifikatuak direla-eta handitzen edo murrizten bada eskola ordu kopurua, kuotaren kostua ere halaberean da handituko edo murriztuko.

Jarduera berriak sartuz gero, izen emateko kuoten erreferentzia ezarriak dauden antzeko jardueren kuotak izanen dira.

Kirol jarduera guztietan aritzeko, kirol instalazioak erabiltzeko barne araubidearen erregelamenduko V. kapituluari jarraituko zaio.

Kirol eskoletan izena epez kanpo emanez gero, 3 euroko errekargua ordaindu beharko da.

II. epigrafea._Kultur jarduerak.

II.1. Zinema.

_Sarreraren prezioa, oro har: 4,00 euro.

_Haurrendako zinearen prezioa: 2,50 euro.

_Zine klubeko saioen prezioa: 3,00 euro.

II.2. Zuzeneko ikuskizunak.

_Ikuskizun profesionaletako sarrera: 2 eurotik 30 eurora bitarte.

_Amateurren ikuskizunetako edo hirugarrenek antolatu ikuskizunetako sarrera: 0 eurotik 30 eurora bitarte.

III. epigrafea._Emakumea.

I K A S TA R O A K PREZIOA-MATRIKULA 2006

Intentsiboa (10 orduraino) 16,60 eurotik 21,75 bitarte

Gehienez 20 ordu 21,75 eurotik 27,00 bitarte

Gehienez 50 ordu 37,75 eurotik 43,00 bitarte

50 ordu baino gehiagokoak 54,00 eurotik 65,00 bitarte

Iragarkiaren kodea: L0602159