30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

467/2006 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, UGT sindikatuaren Federación de Servicios Públicos erakundeak jarritako 643/2005 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

UGT sindikatuaren Federación de Servicios Públicos erakundeak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, irailaren 12ko 111/2005 Foru Dekretuaren aurka. Dekretu horrren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. UGT sindikatuaren Federación de Servicios Públicos erakundeak jarritako 643/2005 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau UGT sindikatuaren Federación de Servicios Públicos erakundeari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0603636