30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

466/2006 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, José Antonio Pérez-Nievas Martínez jaunak jarritako 32/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

José Antonio Pérez-Nievas Martínez jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan azaroaren 3ko 132/2005 Foru Dekretuaren aurka. Horren bidez Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikirik dauden basozainen berariazko araubidea erregulatu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Antonio Pérez-Nievas Martínez jaunak jarritako 32/2006 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau José Antonio Pérez-Nievas Martínez jaunari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0603638