30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2006ko otsailaren 20koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko martxoaren 21ean hartutako erabakiaren bitartez, industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak ezarri zituen, 2005eko ekitaldirako.

249/1986 Foru Dekretuan ezarritakoa betetzeko, bidezkoa da prezio horiek egoera berrietara egokitzea eta saltzeko baldintza batzuk finkatzea.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Hauek dira Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak:

Altsasuko "Ibarrea" ind. 40,25

Agoizko ind. 14,00

Buñuelgo ind. 23,50

Caparrosoko ind. 23,75

Castejongo ind. 25,75

Elortzibarko ind. 76,25

Izizeko ind. 20,00

Tuterako "M. del Cierzo" ind. 15,00

Noain-Ezkirozko ind. 76,25

Olaztiko ind. 49,50

Rokaforte-Zangozako ind. 20,00

Vianako "La Alberguería" ind. 50,25

Prezio horiei Balio Erantsiaren gaineko Zergarako kasuan-kasuan indarra duen tasa aplikatuko zaie.

2. Prezio horiek erabaki hau argitaratu ondotik behin betikoz esleitzen diren salmenta guztietan aplikatuko dira, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenak barne.

Aurrekoa gorabehera, saltzeko eskaera 2006ko urtarrilaren 1a baino lehenago aurkeztua duten lurzatien salmentetan, Nafarroako Gobernuaren 2005eko martxoaren 21eko Erabakiaren bidez onetsitako prezioak aplikatuko dira (2005eko apirilaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 44. zenbakia).

3. Eremu handi bereziak ezartzeko den industri lurzoru urbanizatugabea saltzeko prezioa Nafarroako Gobernuak xedatuko du kasuan-kasuan, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Betiere enpresa eroslearen kontu izanen da beharrrezkoak diren azpiegituren kostua.

4. Prezioa ordaintzeko gerorapena onartzen bada, korritu tasa urte baterako Euribor tasa izanen da, hain zuzen, kasuan kasuko urtea hasi aurreko urteko azkeneko egun baliodunekoa.

5. Tuterako "Montes del Cierzo" industrialdean saltzen diren lurzatiak 58.800 m²-koak izanen dira gutxienez.

6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera aplikatuko da.

Iruñean, 2006ko otsailaren 20a._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0603248