30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

68/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, A, B eta D hizkuntz ereduak ematen dituzten Nafarroako ikastetxe publikoetan euskara sustatzeko jarduerak antolatzeko deialdia egiten duena.

Hizkuntzaren erregistro ezberdinak ezagutzeko jarduerak curriculumean ezarrita dauden hizkuntz gaitasunak garatzeko funtsezko baliabideak dira. Jarduera horiek apirilaren 13ko 85/1989 Foru Dekretuaren babesean antolatzen dira, izan ere, horren bidez euskararen irakaskuntza sustatzeko eta garatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak ematea arautu zen.

Euskara Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du ikastetxe publikoetan euskara sustatzeko jarduerak egiteko deialdiak eta horren arauak baimen ditzatela.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Euskararen jarduera osagarriak, Euskal idazleak eskolan izeneko kanpaina eta Lagunarteko erregistroak erabiltzeko Programa antolatzeko dirulaguntzen 2006. urteko deialdiak baimentzea.

2. Ebazpen honen eranskinean azaltzen diren deialdien arauak onestea.

3. Jarduera horiek egiteko 49.667 euroko gastua baimentzea, honela banatuta:

_Euskarazko jarduera osagarrietarako: 36.887 euro.

_Euskal idazleak eskolan izeneko kanpainarako: 3.780 euro.

_Lagunarteko erregistroak erabiltzeko programarako: 9.000 euro.

Euskarazko jarduera osagarriak eta Euskal idazleak eskolan izeneko kanpaina antolatzeko 40.667 euro erabiliko dira guztira eta 2006. urteko gastuen aurrekontuko "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 322902 kontusailaren kargura ordainduko dira.

Euskararen lagunarteko erregistroak erabiltzeko programa irakasleen prestakuntzarako jarduera bat da. Horrelakoak antolatzeko dirua 9.000 euro erabiliko dira guztira eta 2006. urteko gastuen aurrekontuko "Euskarazko irakasleen hobekuntza" izeneko 421000 41400 2266 322900 kontusailaren kargura ordainduko dira.

Diru hori deialdi bakoitzean ezartzen den bezala ordainduko da.

4. Ebazpen hau eta dagozkion I., II., III. eta IV. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidaltzea, argitaratuak izan daitezen.

5. Ebazpen hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Euskara Zerbitzuari, Euskararen Didaktika Atalari, Administrazio Bulegoari, Glotodidaktika Bulegoari eta Euskara Zerbitzuko Sustapen Bulegoari bidaltzea.

6. Ebazpen honen eta bere arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 31n._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Deialdien arauak

EUSKARAZKO JARDUERA OSAGARRIAK ANTOLATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

A r a u a k

1. Deialdi honen helburua hizkuntzaren erregistro ezberdinen erabilera sustatzea da. Horretarako, jarduera hauek antolatuko dira, besteak beste: ipuin-kontalariak, txotxongiloak, pailazoak, antzerkia, herri-kirolak eta tailerrak.

Jarduera bakarlari edo talde artistiko profesional batek egin beharko du, ikastetxeko irakasleekin zerikusirik ez duena, eta euskaraz aritzeko gaitasun nahikoa duena. Bestela, jarduera ez da aintzat hartuko.

2. Jarduera horiek A, B eta D ereduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako eta A ereduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako dira. 2006. urtean eginen dira, hain zuzen, 2006ko urriaren 27a baino lehen.

3. Deialdi honetarako 36.887 euro bideratuko dira.

4. Dirulaguntzak ez du inoiz ere aurrekontua gaindituko eta honela banatuko da: aipatutako kopuruaren bi heren eskaera egiten duten ikastetxeen artean berdinbanatuko da. Gainerako herena, proposaturiko jarduerak ikusiko dituzten ikasle kopuruaren arabera banatuko da.

5. Eskaera (II. eranskina) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko da, Euskara Zerbitzuari igorria, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean.

6. Aurkezten diren eskaerak Euskararen Didaktika Ataleko buruak eta zerbitzuko bi teknikarik osatuko duten batzorde batek aztertuko ditu.

7. Eskaerak azterturik, laguntzak emateko ebazpenaren proposamena emanen da, ikastetxeen zerrenda eta laguntzaren zenbatekoa adieraziz.

8. Jardueraren arduraduna ikastetxea izanen da. Ikastetxea bera arduratuko da hizlaria edo talde artistikoa kontratatzeaz eta jarduera hori egin eta horren inguruko gastu guztiak ordaintzeaz.

9. Ikastetxeak egindako jardueraren gaineko balorazio-ziurtagiria aurkeztu beharko du Euskara Zerbitzuan, ikastetxeko zuzendaritzak sinatua (IV. eranskina). Ziurtagiri hori jarduera egin ondoko bi asteetan aurkeztu beharko da, eta betiere 2006ko azaroaren 17a baino lehen. Jaso ondoren, esleipenaren ebazpen proposamenean adierazitako zenbatekoa ordainduko zaio ikastetxeari, ez gehiago.

Gastuen egiaztagiriak, ikastetxearen kontabilitatean artxibatu ondoren, Hezkuntza Departamentuaren eskura izanen dira, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuko 12. artikuluan ezarrita dagoen bezala.

10. Deialdi honetako 5., 8. eta 9. arauak betetzen ez badira, Euskara Zerbitzuak ez du dirulaguntza ordainduko.

11. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko.

EUSKAL IDAZLEAK ESKOLAN IZENEKO KANPAINA

A r a u a k

1. Deialdi honen helburua da euskaraz idazten duten literatur egileen obra eta bizipen pertsonalak ikasgelara eramatea, ikasleengan hizkuntzarekiko eta literaturarekiko interesa sustatzeko.

2. Deialdi honek biltzen dituen jarduerak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko B eta D ereduetako ikasleei zuzenduta daude. 2006. urtean egin beharko dira, 2006ko urriaren 27a baino lehen, hain zuzen.

3. Deialdi honetarako 3.780 euro bideratuko dira guztira. Jarduera edo topaketa bakoitzeko 181 euroko dirulaguntza emanen da eta ikastetxe bakoitzak jarduera bat eska dezake hezkuntza etapa bakoitzeko.

4. Eskaera (II. eranskina) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko da, Euskara Zerbitzuari igorria, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean.

5. Aurkezten diren eskaerak Euskararen Didaktika Ataleko buruak eta zerbitzuko bi teknikarik osatuko duten batzorde batek aztertuko ditu.

6. Eskaerak azterturik, laguntzak emateko ebazpenaren proposamena eginen da, idazleen eta ikastetxeen zerrenda eta bakoitzari esleitu zaion diru-kopurua adieraziz.

7. Jarduera esleipenaren ebazpenean adierazten den idazleak berak egin beharko du.

8. Ikastetxean jardueraz arduratzen denari egokituko zaio hautaturiko idazlearekin harremanetan jartzea, kontratatzea eta, gauzak behar bezala gerta daitezen, gainontzeko zereginak egitea.

9. Ikastetxeak egindako jardueraren gaineko balorazio-ziurtagiria aurkeztu beharko du Euskara Zerbitzuan, ikastetxeko zuzendaritzak sinatua (IV. eranskina). Ziurtagiri hori jarduera egin ondoko bi asteetan aurkeztu beharko da, eta betiere 2006ko azaroaren 17a baino lehen. Jaso ondoren, esleipenaren ebazpen proposamenean adierazitako zenbatekoa ordainduko zaio ikastetxeari, ez gehiago.

Gastuen egiaztagiriak, ikastetxearen kontabilitatean artxibatu ondoren, Hezkuntza Departamentuaren eskura izanen dira, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuko 12. artikuluan ezarrita dagoen bezala.

10. Deialdiko 4., 7., 8. eta 9. arauak betetzen ez badira, Euskara Zerbitzuak ez du jarduera horrek sortutako gasturik hartuko bere gain.

11. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko.

EUSKARAREN LAGUNARTEKO ERREGISTROAK ERABILTZEKO PROGRAMA BAT EGITEKO DEIALDIA

A r a u a k

1. Programa honen helburua da ikasleek irakaskuntzakoak ez diren hizkuntz erregistroak erabiltzea eta irakasleak arlo horretan prestatzea. Hiru unitate didaktiko biltzen dituen modulu bat izanen da, ordubeteko 10 saiotan edo bi orduko 5 saiotan landu beharrekoa. Ardatz nagusia lagunarteko hizkuntza izanen da, arlo hauek lantzeko: aldarteak eta giza-harremanak. Bukatutakoan, taldeko tutore arduradunak programaren segimendua eginen du.

2. Deialdi honetako jarduerak B edo D eredua duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetako bigarren ikasmailarako dira. Salbuespen gisa, ikasmaila horretan ikasle gutxi baldin badaude, DBHko beste ikasmaila batzuetako ikasleak onartzen ahalko dira, modulua aplikatzeko ikastaldea osatu arte.

3. Eskaera (III. eranskina) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko da, Euskara Zerbitzuari igorria, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean.

4. Euskararen Didaktika Ataleko buruak eta Euskara Zerbitzuko bi teknikarik osatuko duten batzorde batek baloratuko du eskaerek deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ote dituzten.

Eskaerak azterturik, laguntzak esleitzeko ebazpenaren proposamena eginen da, onartu diren ikastetxeak eta talde kopurua adieraziz. Programa onartzen den unetik 2006ko urriaren 27ra bitarte egin ahalko da.

5. Jarduera honetarako aurrekontua, guztira, 9.000 eurokoa izanen da.

6. Ikastetxeak egindako programaren memoria eta kostu ekonomikoa aurkeztu beharko ditu Euskara Zerbitzuan, ikastetxeko zuzendaritzak sinatua. Memoria hori jarduera egin ondoko bi asteetan aurkeztu beharko da, eta betiere 2006ko azaroaren 17a baino lehen. Jaso ondoren, esleipenaren ebazpen proposamenean adierazitako zenbatekoa ordainduko zaio ikastetxeari, ez gehiago.

Gastuen egiaztagiriak, ikastetxearen kontabilitatean artxibatu ondoren, Hezkuntza Departamentuaren eskura izanen dira, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuko 12. artikuluan ezarrita dagoen bezala.

7. Deialdi honetako 3., eta 6. arauak betetzen ez badira, Euskara Zerbitzuak ez du dirulaguntza ordainduko.

8. Euskara Zerbitzuak onartutako programen segimendua eginen du eta behar den laguntza emanen, bilkuren bitartez esperientzien trukaketa eta hedapena bultzatzearren.

9. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko.

II. ERANSKINA

Jarduera osagarrien deialdia eta euskal idazleen kanpainaren deialdia

IKASTETXEA

HERRIA

IKASMAILA ETA EREDUA

IKASTETXEKO IKASLE KOPURUA

ZENBAT IKASLERENTZAT

IZANEN DEN

TALDE ARTISTIKOA EDO IDAZLEA

JARDUERA EDO IDAZLANA

NOIZ EGINEN DEN

JARDUERAREN AURREKONTUA

JARDUERAREN

IRAKASLE ARDURADUNA

SINADURA ETA ZIGILUA

III. ERANSKINA

Lagunarteko erregistroak erabiltzeko programaren deialdia

JARDUERA

IKASTETXEA

HERRIA

IKASTURTEA

TALDE KOPURUA

IKASTETXEKO ZENBAT IKASLEK

PARTE HARTUKO DUTEN

NOIZ EGINEN DEN

AURREIKUSITAKO ORDUTEGIA

PROGRAMAREN AURREKONTUA

PROGRAMAREN

IRAKASLE ARDURADUNA

SINADURA ETA ZIGILUA

IV. ERANSKINA

Jarduera osagarriak egin direla adierazten duen egiaztagiria eta balorazioa, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, A, B eta D ereduetan

DATU OROKORRAK:

IKASTETXEA

HERRIA

IRAKASLE ARDURADUNA

HEZKUNTZA ETAPA ETA IKASMAILA

ZENBAT IKASLEK PARTE HARTU DUTEN

JARDUERA

TALDEA, HIZLARIA EDO IDAZLEA

NOIZ EGIN DEN

JARDUERAREN KOSTUA

BALORAZIO OROKORRA (X BATEZ ADIERAZI):

JARDUERA EGOKIA IZAN DA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

HIZLARIAK AURREIKUSPENAK BETE DITU 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

HIZLARIAREN EUSKARAZKO GAITASUNA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

IKASL. HIZKERA EGOKIA ERABILI DU 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

IKASLEAREN PARTE-HARTZEA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

OROTARIKO BALORAZIOA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Ikastetxeko zuzendaria den ........... jaun/andreak egiaztatzen du inprimaki honetan azaltzen den jarduera egin dela eta goian adierazi dugun bezala baloratzen dugula.

SINADURA ETA ZIGILUA

Iragarkiaren kodea: F0602230