I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2006ko otsailaren 20an harturikoa, 53 ordenagailu eramangarri erosteko lehiaketa publikorako deialdia egiten duena.
_Kontratuaren xedea: 53 ordenagailu eramangarri erostea.
_Lehiaketa irekia. Tramitazio arrunta.
_Kontratu-hartzaileen sailkapena: Ikus orriak.
_Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 106.000 euro (BEZa barne).
_Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.
_Dokumentazioa eta argibideak non eskuratu: Nafarroako Parlamentua-Zerbitzu Orokorrak. Navas de Tolosa 1, Iruña. Telefonoa: 948 209 209, fax zenbakia: 948 22 84 44. www.parlamento-navarra.es.
_Eskaintzen aurkezpena.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita zazpigarren eguneko 12:00ak. Epearen azken eguna baliogabea bada (larunbata, jai eguna edo igandea), hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
_Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren orrian adierazten dena.
_Aurkezteko tokia: Nafarroako Parlamentua, Erregistro Orokorra, Navas de Tolosa, 1, Iruña.
_Jendaurreko ekitaldiak Nafarroako Parlamentuaren egoitzan eginen dira (Navas de Tolosa, 1, 31002 Iruña).
_Proposamen teknikoak irekitzea: Eguna eta ordua iragarkien oholean eta Nafarroako Parlamentuaren web gunean iragarriko dira: www.parlamento-navarra.es.
_Eskaintza ekonomikoak irekitzea: Eguna eta ordua iragarkien oholean eta Nafarroako Parlamentuaren web gunean iragarriko dira: www.parlamento-navarra.es.
Iruñean, 2006ko otsailaren 23an._Lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: F0603794