30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

365/2006 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, 2006. urterako "Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko zenbait obratarako Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiari laguntza teknikoa emateko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du 2006. urterako "Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko zenbait obratarako Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiari laguntza teknikoa emateko lanak" kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia/enkantea.

_Hasierako aurrekontua: 60.000,00 euro.

_Egiteko epea: kontratua izenpetzen denetik 2006ko abenduaren 31 bitarte.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko apirilaren 7a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan aipatzen direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Baldintza teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren agiriak aztertu nahi izanez gero, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. oina, Iruña) 848-427459 telefonora edo ondoko webgune hau ikusi:

http://www.navarra.es (Catálogo de Servicios/Contrataciones).

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2006ko apirilaren 19ko 12:00etan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 21ean._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ..........(e)ko bizilagunak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ...... zenbakian, bere izenean (edo ..................ren ordezkari), 2006. urterako "Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko zenbait obratan Kalitatea Kontrolatzeko Laborategiari laguntza teknikoa emateko lanak" enkantearen bidez kontratatzeko ....... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ........................(e)an, argitaraturiko iragarkiaren eta lizitazioa arautzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren agirien berri izanik, hitz ematen du lan horiek eginen dituela, agiri haiei hertsiki lotuz, ehuneko .................... merkeago. Merketze hori arau teknikoen agiriko unitateen prezio guztiei aplikatuko zaie.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0603413