30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SARTAGUDA

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2006ko otsailaren 23ko osoko bilkuran, boz batez eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual bat, "IV. eremu homogeneoa-erabilera anitzak" izeneko eremuari dagokionez. Orobat erabaki zuen aipatutako aldaketa jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Sartagudan, 2006ko otsailaren 27an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0603649