30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GARES

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake epaileen izendapenari buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoa betetzeko, deialdi publikoa iragarri da herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko.

Legezko baldintzak beterik, epaile (titular nahi ordezko) hautatua izateko deialdi horretan parte hartu nahi duenak eskabidea aurkeztu beharko du Udaletxean hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Garesen, 2006ko otsailaren 9an._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0602400