30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana Z-2/U.I.XVI unitatean Club de Tenis de Pamplona eremuan Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 06-OTS-02 (4/CU).

"Z-2/U.I.XVI-(Club de Tenis) eremuaren xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2005-11-8an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2005-12-19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betiko onestea Z-2/U.I.XVI-Club de Tenis de Pamplona eremuaren xehetasun azterlana, Gabriel Uriarte Toledo jaunak Club de Tenis de Pamplona ordezkatuz aurkeztu duena, padeleko pistak handitzeko asmoz.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

TESTU ARAU EMAILEA

Padeleko bi pista berri eginen dira, hain zuzen ere jendearen nahia asetzeko.

Horrela, handitzeko baldintzak hauek dira:

Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorraren 79. artikulua betetzea.

Araudiak eskatzen du: gehieneko okupazioa: lehenbiziko 25.000 m² - % 40 = 10.000 m², gainerakoa (28.535)-% 25 = 7.134 m². 17.134 m².

Gaurko okupazioa hauxe da: 11.729,83 m² (ikus. eranskineko planoa: ED.01). Neurketa horren barrenean dago lehenagotik aurreikusitako handipena, hain zuzen ere igerilekurako aurkeztutako xehetasun azterlanean aurreikusten zena; orobat, padelerako orain dauden pistek hartzen duten bolumena sartua dago, nahiz eta Udal Plana onetsi baino lehenagokoa izateagatik ez zen xehetasun azterlanik bete behar.

Araudiak eskatzen du, gainera, berdegunerako eremua izatea, gutienez, lurzatiaren % 33.

Lurzatia: 53.535 m².

Berdegunerako azalera > % 33 = 17.667 m².

Club de Tenis-ean, egun, 34.151 m² daude berdeguneak dituztenak. (ikus. eranskineko planoa: ED.01).

Padeleko pista berrien xehetasun azterlanak 575,00 m² kenduko dizkio arestiko azalerari, hau da, halarik ere 33.576,00 m² geldituko lirateke, alegia, eskatzen den gutxienekoa (17.667 m²) baino gehiago.

Araudiak nahi du bolumena izatea B+1 edo tikiagoa, eta garaiera 12 metro, gehienez.

Pista berriak estaliko dituen karparen bolumena beheko solairukoa da, eta garaiera 12 m baino txikiagoa.

Lerrokadurak:

ED.03 izeneko planoan zehazten dira bolumen berriko lerrokadurak (gehienekoak).

Garaierak:

Bolumen berriaren garaiera gaurko pisten garaieraren jarraipena izanen da, betiere 12 m izanik gehienekoa.

Sestrak:

Karparen kanpoko sestra oraingo padeleko pisten bolumenarena bera izanen da (ikus. eranskineko ED planoa. 03).

Pisten beheko sestra ere oraingoen berbera izanen da.

Azalerak:

Gehieneko azalera eraikiak arestian definitu diren gehieneko lerrokaduren barnean sartzen direnak dira.

Materialak:

Materialak eta eraikuntzaren osagaiak aukerakoak dira.

Jarduketa:

Xehetasun azterlan hau onesten denetik aitzina, bere baldintzetara lotzen diren eraikinak zuzeneko jarduketakoak izanen dira.

Xehetasun azterlan honen alderdi funtsezkoren bat aldatu nahi izanez gero, bertze xehetasun azterlan bat tramitatu beharko da".

Iruñean, 2006ko otsailaren 8an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0602386