30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasiera batez onetsirik, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatearen estatutuen proiektua, Promociones Arnaya, S.L.k sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko otsailaren 7an egin bilkuran, agertutako guztiak bat etorrita, hasiera batean onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatearen estatutuen proiektua, Promociones Arnaya, S.L.k sustatu duena, txosten tekniko eta juridikoko jarraibideak kontuan hartuz; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, azter dadin eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 161. artikuluari jarraituz.

Noainen, 2006ko otsailaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0602358