30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAS

Herrilarreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Arasko Udalak udalerriko herrilarreak herritarren artean zuzenean esleitzeko izapideari ekitea erabaki zuen 2006ko otsailaren 24ko osoko bilkuran.

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hamabost egun naturaleko epea zabalduko da eskabideak aurkezteko, Arasko Udalaren herrilarreen aprobetxamendua esleitzearren 2006-2014 eperako.

Interesatuek, egungo arauetako eta herrilurren aprobetxamenduei buruzko udal ordenantzako legezko baldintzak betetzen badituzte, udal bulegoetan aurkeztu ahalko dituzte eskabideak, jendea hartzeko orduetan.

Prozedura honen bidez esleitzen ez diren loteak, enkante publikoaren bitartez esleituko dira.

Arasen, 2006ko otsailaren 24an._Alkatea, José Manuel Sáenz Quintero.

Iragarkiaren kodea: L0603701