30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena behin betiko onetsirik

Batzorde Mistoko Udalaren ordezkariek Hirilurraren balorazio txostena hasiera batean onetsi ondotik, proiektua hamabortz egunean egon zen jendaurrean Udalaren iragarki oholean, eta inork erreklamaziorik egin ez duenez, Batzorde Misto horretan Nafarroako Gobernuak dituen ordezkariek txostena behin aztertuz gero, behin betikoz onetsi da, aipatu Batzordeak 2005eko azaroaren 9an hartutako erabakiaren bitartez.

Iturenen, 2005eko abenduaren 30ean._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0602836