30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Tafallako Udalak, 2006ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Udaleko kontu hartzaileak egindako txostena "Langileen kontratazioaren ondoriozko gizarte segurantzako gastuetarako kreditu transferentziaren espedientea" gaiari buruz (16/2005 espedientea).

Ondoko hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Onestea Langileen kontratazioaren ondoriozko gizarte segurantzako gastuetarako kreditu transferentziaren espediente hori (16/2005 espedientea), 2.900 eurokoa.

Bigarrena._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai edukitzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea Kontu-hartzailetzara, Kirol Patronatuko buruari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan."

Tafallan, 2006ko otsailaren 7an._Alkate andrea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0602575