30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

2005eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hasiera batez onetsita

Berriozarko Udalak, 2006ko urtarrilaren 25eko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2005eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa; hori guztia, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiak emandako 208 zk.ko epaia aplikatuz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2006ko otsailaren 10ean._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0602566