30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AMESKOABARREN

Hasiera batez onetsirik 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak

Udal honek, 2005eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Ameskoabarrenen, 2005eko abenduaren 16an._Alkatea, José Javier Sáez de Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0602479