30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Tafallako Udalak, 2005eko irailaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2005eko aurrekontu orokor eta bakarreko 07/2005 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia bati buruzkoa.

Aurrekontuko aldaketak hasiera batez onesteko erabakia 2005eko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 7an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa, kapituluka laburturik:

"Kreditu transferentziaren espedientea, atletismoko monitoreak kontratatzeari lotutako lansarietatik eta atletismoko pistan materialerako etxolaren zolata eraikitzetik datozen gastuetarako" (07/2005 espedientea).

1._Gastu goititua:

4.4521.1 Langileen lansariak: 4.000 euro.

4.4521.6 Inbertsio errealak: 3.000 euro.

Guztira: 7.000 euro.

2._Gastu beheititua:

4.4522.2 Gastu arruntak: 4.000 euro.

4.4522.6 Inbertsio errealak: 3.000 euro.

Guztira: 7.000 euro.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hautakoren bat para daiteke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, errekurtsoa bera espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko juzgatzen den bertze edozein errekurtso paratzen ahal da.

Tafallan, 2006ko otsailaren 6an._Alkatea, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0602354