30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ACEDO

Hasiera batean onetsirik 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea

Acedoko Kontzejuak, 2006ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen:

Ikusirik 2006ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, aho batez erabaki da:

1. Hasiera batean onestea 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona hemen aldaketak:

Kreditu berezia.

469-782 kontusaila. Ekarpena elizako erlojuaren gastuetarako: 2.500 euro.

432-62201 kontusaila. Plazako iturria egitea: 3.500 euro.

Guztira: 6.000 euro.

Finantzabidea:

870 kontusaila. Diruzaintzako gerakina: 6.000 euro.

Guztira: 6.000 euro.

2. Espedientea jendaurrean paratzea 15 egunerako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondoren.

3. Ez bada erreklamaziorik aurkezten, 2006ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko puntuan ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Acedon, 2006ko otsailaren 22an._Kontzejuko burua, José Luis Gambra Soto.

Iragarkiaren kodea: L0603285