30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 27/2005 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udalak, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 27/2005 espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia bat eginen baita.

2006ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, urtarrilaren 23an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamazizorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia.

Gastuak goititzea:

1. kapitulua._Zenbatekoa: 43.000 euro.

Gastu goititua, osotara: 43.000 euro.

Gastuak beheititzea:

2. kapitulua._Zenbatekoa: 11.000 euro.

4. kapitulua._Zenbatekoa: 32.000 euro.

Gastu beheititua, osotara: 43.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko otsailaren 10ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0603273