30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ELIZAGORRIKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2006ko ekitaldiko aurrekontu arrunta hasiera batean onetsirik

Mankomunitatearen Batzarrak, aurtengo otsailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Aipatu agiria jendaurrean egonen da idazkaritza orokorrean, hamabortz egun baliodunean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Mendabian, 2006ko otsailaren 22an._Mankomunitateko burua, Rosario Elvira.

Iragarkiaren kodea: L0603268