30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MORENTIN

Aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Morentingo Udalak, 2006ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Morentinen, 2006ko otsailaren 22an._Alkatea, Dionisio Pérez Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0603239