30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TXULAPAIN

2006ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsirik

Txulapaingo Udalak, 2005eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da legez agindu epean, aldez aurretik 2006ko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, urtarrilaren 27an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsitzat jo dira aurrekontua eta haren betearazpen oinarriak. Hona hemen haren laburpena:

Sailkapen ekonomikoa:

DIRUSARRERAK:

I. kapitulua._Zuzeneko zergak: 54.564,00 euro.

II. kapitulua._Zeharkako zergak: 12.500,00 euro.

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak. 2.025,00 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 70.020,00 euro.

V. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 3.458,00 euro.

VII. kapitulua._Kapital transferentziak eta bertzelako kapital-dirusarrerak: 625.823,00 euro.

IX. kapitulua._Finantza-pasiboak: 160.615,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 929.005,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua._Langileen ordainsariak: 73.306,00 euro.

II. kapitulua._Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 59.190,00 euro.

III. kapitulua._Finantza-gastuak: 150,00 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 22.879,00 euro.

VI. kapitulua._Inbertsio errealak: 767.470,00 euro.

IX. kapitulua._Finantza-pasiboak: 6.010,00 euro.

Gastuak, guztira: 929.005,00 euro.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoa betez.

Txulapainen, 2006ko otsailaren 20an._Alkatea, José Aldaz Gascue.

Iragarkiaren kodea: L0603223