30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MILAGRO

Aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsirik

Aurrekontuko 1/2005 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

2. kapitulua: 135.700 euro.

4. kapitulua: 10.200 euro.

6. kapitulua: 280.000 euro.

7. kapitulua: 100 euro.

Guztira: 426.000 euro.

DIRUSARRERAK:

6. kapitulua: Nafarroako Gobernuko dirulaguntza: 102.947,18 euro.

Diruzaintzako gerakina. 323.052,82 euro.

Guztira: 426.000,00 euro.

Milagron, 2006ko otsailaren 21ean._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0603193