30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERIAIN

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Beriaingo Udalak aurrekontuko aldaketak hauek hasiera batean onetsi eta argitaratu ditu:

03/05 espedientea, 127/2005 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urriaren 24an.

04/05 espedientea, 151/2005 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abenduaren 19an.

06/05 espedientea, 151/2005 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abenduaren 19an.

09/05 espedientea, 9/2006 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urtarrilaren 20an.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu dira aurrekontuko aldaketa horiek, eta haien argitalpena xedatu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

03/05 espedientea, kreditu gehikuntza:

Kontusailaren kodea: 1-311-463. Deskripzioa: Noain Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko. Zenbatekoa: 8.385,38 euro.

Honela finantzatzekoak: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

04/05 espedientea, kreditu gehikuntza:

Kontusailaren kodea: 1-61300-2270300. Deskripzioa: Servicios de Catastro. Zenbatekoa: 342,84 euro.

Honela finantzatzekoak: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

06/05 espedientea, kontusail berria:

Kontusailaren kodea: 1-43000-7400000. Deskripzioa: Morelucea merkataritzako sozietatea. Zenbatekoa: 60.102,00 euro.

Honela finantzatzekoak: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

09/05 espedientea, kreditu gehikuntza:

Kontusailaren kodea: 1-121-622. Deskripzioa: zerbitzu orokorrei atxikitako eraikinak. Zenbatekoa: 12.000,00 euro.

Honela finantzatzekoak: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Beriainen, 2006ko otsailaren 17an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0603153