30. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EULTZ

Hasiera batean onetsirik 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak

Eulzko Kontzejuak, 2006ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da Kontzejuko idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aipatu epean hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da, aipatu legeek ezartzen duten bezala.

Eultzen, 2006ko otsailaren 15ean._Kontzejuko burua, Donato Galdeano Lana.

Iragarkiaren kodea: L0603016