29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 13ko 380/2006 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Kazetaritzako goi mailako tituludun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 13ko 380/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Kazetaritzako goi mailako tituludun lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

1._Arau orokorrak.

1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia eta 1993ko irailaren 1eko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), hura garatu eta burutzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren arauetan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Bere xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Kazetaritzako goi mailako tituludun lanpostu bat oposizio bidez eta txanda irekian betetzea da. Lanpostua funtzionarioen araubidekoa da, plantillako zenbakia 7489 eta Toki Administrazioko Departamentuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoari atxikia eta destinoa Iruñean.

1.2. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.3. Halaber, deialdi honen bidez hauta-probak gainditu bai baina lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatu nahi da, deialdi honetako 9. arauan xedaturikoarekin bat.

2._Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako Estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Kazetaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, edo Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatura titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako hiritartasuna ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Aurreko betebeharrak egiaztatu beharko dituzte lanpostua erdiesten duten izangaiek, deialdiaren 7.2 arauan aurreikusitako epean eta moduan.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2005eko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honen eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari, behar bezala beterik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 25 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

Azterketa eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonek, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hauta-proben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela interesatuaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Argibide Bulegoan adierazpenaren eredua emanen da. Interneten, lehen aipatu den webgunean ere aurkitzen ahal da, deialditik beretik.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Joaquín Ortigosa Ocón jauna, Toki Administrazioko Departamentuko Komunikazio zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Félix Carmona Salinas jauna, Toki Administrazioko Departametnuko Protokolo eta Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: Gerardo Huarte Ilárraz, Toki Administrazioko Departamentuko Hedabideen Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: María Antonia Uriz Ayestarán, Toki Administrazioko Departamentuko Publizitate Ataleko burua.

_Mahaikidea: Jesús Martínez Torres jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio zuzendaria.

Ordezkoa: Ana Ollo Hualde andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko komunikazio teknikaria.

_Mahaikidea: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

_Mahaikide idazkaria: Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Toki Administrazioko Departamentuko Prentsa Bulegoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Pedro María Pellejero Goñi jauna, Toki Administrazioko Departamentuko Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berrien Bulegoko burua.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2007ko urtarrilean hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko dira probak non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren. Gero, epaimahaiak garaiz emanen ditu argitara hurrengo probak egiteko iragarkiak, araudiaren arabera.

6.2. Oposizioak hurrengo ariketak izanen ditu:

Lehenbizikoa: teorikoa. Zozketaz aterako diren bi gairen gainean idatzi beharko da, gehienez ere lau orduz; gai bat zerrendako I. zatikoa izanen da eta bestea, II. zatikoa.

Bigarrena: teorikoa. Zozketaz aterako diren bi gairen gainean idatzi beharko da, gehienez ere lau orduz; gai bat zerrendako III. zatikoa izanen da eta bestea, IV. zatikoa.

Hirugarrena: praktikoa. Zenbait kasu praktiko ebatzi beharko dira, epaimahaiak oposizioarem gai zerrendarekin eta erakunde publiko bateko komunikazio jarduerekin zerikusia dutenak. Epaimahaiak ariketa hori egiteko zenbat denbora dagoen adieraziko du haren hasieran.

Epaimahaiak ariketa guztiak edo haietako batzuk ordenagailuz egiteko eskatzen ahal die izangaiei.

Ariketak jendaurreko ekitaldian irakurriko dizkiote izangaiek epaimahairi.

6.3. Oposizioko ariketetan gehienez ere 100 puntu lortu ahalko dira eta ariketen arabera honela banatuko dira:

Lehen ariketa: gehienez 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 15 puntu ematen ahal dira.

Bigarren ariketa: gehienez 30 puntu. Gai bakoitzean gehienez 15 puntu ematen ahal dira.

Hirugarren ariketa: gehienez 40 puntu.

Ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketaren batean gehieneko puntuazioaren erdira iristen ez diren izangaiak. Halaber, bazterturik geldituko da gai edo kasuetako edozeinetan 0 puntuko kalifikazioa ematen zaiona.

6.4. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.5. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Horretara Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela joan beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira. Epaimahaiak ariketen emaitzak irakur daitezela agintzen badu, hori egitera agertzen ez diren hautagaiak ere baztertuak izanen dira.

6.6. Hautapen-probak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lehiaketa-oposizioan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, gainditu dutenen zerrenda eta espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketa izanez gero, lehen ariketan puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Hori eginda, berdinketak oraindik jarraitzen badu, kontuan hartuko dira, hurrenez hurren, hirugarren eta bigarren ariketetan eskuratutako puntuazioak.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar ditu Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi kopia konpultsatu, edo izangaiaren hiritartasuna eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiria aurkeztu beharko du, bere Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Baldin eta izangaia bada deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa, goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarri buruzkoa.

7.2.2. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:

a) Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

7.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lehiatzaileak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, eskabidean gezur esateagatik egotzi ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiarekin beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8._Izendapena, lanpostuaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko du, Kazetaritzako goi mailako tituludun lanetan aritzeko.

8.2. Izendapenarekin eta jabetza hartzearekin batera pertsona izendatu hori nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

8.3. Izendatzen den izangaiari Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta hartan alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean, salbu eta lehendik afiliatua ez badago eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, zeren orduan aukeran izanen baitu bertan segitu edo Gizarte Segurantzaren aipatu erregimenean afiliatu.

8.4. Izendatutako izangaiak destino duen herrian bertan bizi beharra du, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko du bere bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den arautegian ezarritakoarekin bat.

8.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den arauterian ezarritakoarekin bat.

8.6. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta izangai izendatuak hilabeteko epean jabetu beharko du bere lanpostuaz, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatu epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.7. Izangairen bat funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan bertze administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen bezala.

9._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Aginduan, hots, lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onesten dituen foru aginduari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira:

_Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

_Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

9.2. Epaimahaiaren espedientea jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu dutenei, hamar laneguneko epe bat emanen zaie, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

_Deialdiko 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, sartzeko prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta langileen zerrendak Nafarroako Gobernuko iragarki-oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan ukatu gabe, betiere, parte hartzeko eskabidean esandako gezurrengatiko erantzukizuna.

9.3. Sartzeko prozeduraren eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta zerbitzuek iraun bitarte beharko dira bete.

9.4. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira eta Nafarroako Gobernuaren iragazki-oholean argitaratuko (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, Iruña):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen zerrendan ez daudenen zerrenda.

9.5. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

10._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2006ko otsailaren 13an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Izena: ..........................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat): ............... Sorteguna: ................. Sorterria: ................. (............). Nazionalitatea: ................ Helbidea: (kalea, zenbakia), ........... herria, ............ probintzia, ....... posta kodea, eta ....... telefonoa (......... laneko telefonoa) duena,

Honako hau azaltzen dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko ............ izateko ......... lanpostu ................ bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, behean aipatzen den txandan (deialdia ........... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ..........(e)an).

f Txanda irekia.

f Igoera txanda*.

f Minusbaliatuendako txanda*.

Hautaprobak gainditzen ez baditut, lanpostuak behin-behinekoz betetzeko aukeraz baliatu nahi dudala, honako esparruetako batean:

f Administrazio-erroa*.

f Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua*.

f Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua*.

(Esparruetako bakar bat aukeratu daiteke).

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplinako espediente bidez ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan, eta, era berean, ez nautela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala*.

f Euskara maila jakiteko proba egitea eskatzen dudala*.

f Frantseseko eta ingeleseko nahikotasun frogak egitea eskatzen dudala*.

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, ........(e)ko .......................aren ........(e)an

(Sinadura)

(*) Bidezkoa bada.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia: Nafarroako erakundeak eta arau-esparrua

1. gaia._Foru araubidea. Foruaren kontzeptuaren adiera historikoak. Ituna, Nafarroako Foruen oinarri. Historian izan diren foru-paktuen azterketa.

2. gaia._Nafarroako erakundeak 1979ra arte. Erresuma independientearen erakundeak. Erresumako konstituzio araubidea: Nafarroako Gorteak; Erregeordea; Errege Kontseilua; Erresumako Diputazioa. Foru Diputazioa. Foruen Administrazio Kontseilua.

3. gaia._1979ko urtarrilaren 26ko Errege Dekretua. Lantzeko prozesua. Foru Parlamentua: osaera, hautapena, eskurantzak eta jarduketa garrantzitsuenak. Foru Diputazioa: osaera, hautapena eta eskurantzak.

4. gaia._1982ko Foru hobetzea (I). Sorrera eta oinarrien lanketa prozesua. Negoziazio prozesua. Itun izaera. Atariko Tituluan biltzen diren printzipioak.

5. gaia._1982ko Foru hobetzea (II). Nafarroaren ahalmen eta eskumenak. Aginteak. Eskumen motak. Justizia Administrazioa. Estatuarekiko eta autonomia erkidegoekiko harremanak.

6. gaia._Parlamentua edo Nafarroako Gorteak. Eginkizunak. Osaera. Erregelamendua eta barne araubidea. Funtzionamendua. Comptos Ganbera. Legegintzarako herritarrek eta udalek sustaturiko ekimenak.

7. gaia._Nafarroako Comptos Ganbera. Eginkizunak. Antolamendua. Egindako lanik garrantzitsuenak. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa.

8. gaia._Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legea. Nafarroako Gobernua. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak. Nafarroako Gobernuaren funtzionamenduari buruzko otsailaren 24ko 39/2005 Foru Dekretua.

9. gaia._Foru Komunitatearen lege xedapenak. Foru legeak: onesteko eta aldarrikatzeko ekinbidea eta izapidea. Foru dekretuak. Legegintzako foru dekretuak. Foru aginduak.

10. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea (I). Printzipio orokorrak. Hiritarren eskubideak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko erakunde publikoak eta bestelako entitateak.

11. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea (II). Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketa. Zehatzeko ahalmena. Ondare-erantzukizuna. Foru Komunitateko Administrazioak beste administrazio publikoekin dituen harremanak.

12. gaia._Aurrekontuei buruzko arauak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea egin eta onesteko prozesua. Kontuhartzailetza. Kontu Orokorrak.

13. gaia._Nafarroako Aurrekontu Orokorrak 2006. urterako. Dirusarrerak eta gastuak. Kalifikazio ekonomiko, organiko eta funtzionala. 2004. urteko ekitaldiko Kontu Orokorrak.

14. gaia._Nafarroako Legegintza jarduera. 1983. urtetik aurrera Nafarroako Parlamentuak onetsi dituen legerik garrantzitsuenak. Hartu dituen beste erabaki aipagarri batzuk.

15. gaia._Toki Administrazioa (I). Udalak. Hautapena. Funtzionamendua. Eskurantzak. Finantzazioa. Legezko arauak.

16. gaia._Toki Administrazioa (II). Kontzejuak. Hautapena. Funtzionamendua. Eskurantzak. Finantzazioa. Legezko arauak. Mankomunitateak. Bestelako toki entitateak. Nafarroako Administrazio Auzitegia eta haren aurreko helegiteak.

17. gaia._Hauteskundeetako Legeak. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak. Udal hauteskundeak. Kontzejuetako hauteskundeak. Horietako bakoitzerako deia eta aplikatu beharreko legeria.

18. gaia._Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoak. Jatorria. Izaera. Aurreko hitzarmenak. Beste autonomia erkidegoek dituzten sistemekin dauden diferentziak eta antzekotasunak.

19. gaia._Indarreko hitzarmen ekonomikoa. Negoziazio prozesua. Edukia. Ekarri dituen berrikuntzak.

20. gaia._Funtzio publiko Forala. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutua. Edukia. Sartu dituen aldaketak. Aplikazio eremua. Erregelamenduzko garapena.

21. gaia._Foru Komunitateko administrazioko langileak. Funtzionarioak eta lan-kontratudunak. Eskubide eta eginbeharrak. Langileri gastuak.

22. gaia._Administrazio kontratazioa eta ondarearen kudeaketa. Legezko araubidea.

23. gaia._Nafarroako sinbologia eta zeremoniala. Nafarroako ikurrak: legezko arauteria. Agintarien arteko mailaketa. Erakundeen festak: Nafarroaren Eguna.

24. gaia._Nafarroaren kanpo ekintza. Foru Komunitatea partaide den eskualdeen arteko foroak. Nafarroaren ekarpenak.

25. gaia._Euskarari buruzko Foru Legea eta hura garatzeko erregelamenduak. Euskara sustatzeko ekimen publikoak. Euskara Nafarroako Hezkuntzan. Euskara eta komunikabideak: gaur eguneko egoera eta etorkizuna.

Bigarren zatia: Nafarroari buruzko gai orokorrak

1. gaia._Nafarroa XVI. mendera arte. Aurrehistoria. Erromanizazioa. Erresumaren sorrera eta historia. Pertsonaiak.

2. gaia._Nafarroa aro modernoan. Nafarroa Gaztelako Koroan sartzea: historia, izaera juridikoa eta ondorioak. Kultura eta gizartea.

3. gaia._XIX. Mendeko gertakari politikoak. Lege Itundua: inguruabarrak eta ondorioak. Karlistadak. Pertsonaiak.

4. gaia._Nafarroa XX. mendean. Mende honetako lehenbiziko hereneko jarduera politikoa eta gizarte egoera. Estatutuak lortzeko planteamenduak. Bigarren Errepublika. Espainiako gerra zibila 1936-39. Nafarroa Francoren garaian. Industrializazioa eta aldaketa soziala.

5. gaia._Trantsizio politikoa Nafarroan. 1973tik eta 1991. urte bitarteko gertakari politiko eta sozialak. Alderdi eta koalizio politikoen bilakaera. Hauteskundeen emaitzak.

6. gaia._Azken urteotako historia. Nafarroako gertakari publikoak 1991. urtetik aurrera. Hauteskundeen emaitzak.

7. gaia._Nafarroako geografia. Lurraldearen banaketa geografikoa. Klima. Fauna eta landaredia. Lurraren erabilera. Populazioa. Immigrazioa.

8. gaia._Nafarroako natur baliabideak: deskripzioa. Ekosistema garrantzitsuenak. Espezie autoktonoak. Ingurugiroa babesteko legezko araubideak.

9. gaia._Lurraldearen antolamendua eta hirigintza sarea Nafarroan. Nafarroako Lurralde Estrategia eta aplikatu beharreko legeria. Iruñeko eta Iruñerriko hirigintzaren bilakaera. Beste hirigune garrantzitsu batzuk.

10. gaia._Nafarroako egitura ekonomikoa. Ezaugarriak. Indize ekonomikoak. Inportazioa eta esportazioa.

11. gaia._Lehen sektorea. Bilakaera eta ekoizpen faktoreak. Nekazaritzaren azpisektorea. Abeltzaintzaren azpisektorea. Basogintzaren azpisektorea. Etorkizuna.

12. gaia._Industriaren sektorea. Nafarroako industriaren egituraren bilakaera. Ezaugarriak. Azpisektore garrantzitsuenak. Azpiegitura. Etorkizuna.

13. gaia._Zerbitzuen sektorea. Jarduera horren ezaugarriak eta bilakaera. Azpisektoreak. Etorkizuna.

14. gaia._Turismoa. Baliabide turistiko nagusiak. Instalazioak. Nafarroako Gobernuak arlo honetan bultzatutako politikak.

15. gaia._Lan merkatua nafarroan. Biztanleria aktiboa, langileak eta langabetuak. Sektore, eskualde eta adinaren araberako banaketa. Enplegua sustatzeko ekintzak. Lan harremanak.

16. gaia._Komunikazioak Nafarroan. Bide, trenbide eta aireko azpiegiturak. Telekomunikazioak eta teknologia berriak. Internet.

17. gaia._Nafarroako osasun sistema. Bilakaera, gaur eguneko egoera eta etorkizuna. Osasunaren zaintza eta sustapena. Osaun pribatua eta sistema publikoarekiko hitzarmena. Lan osasuna eta laneko arriskuen prebentzioa.

18. gaia._Nafarroako hezkuntza sistema. Ekimen publikoa eta pribatua. Derrigorrezko irakaskuntzak, unibertsitate aurrekoak eta lanbide heziketa. 0-3 urteko zikloa. Unibertsitateaz besteko bestelako irakaskuntzak.

19. gaia._Nafarroako unibertsitateak. Oraina, iragana eta geroa. Foru Komunitateko unibertsitateen ikerketa eta garapena. Gradatu ondokoentzako zentroak eta I+G zentroak.

20. gaia._Nafarroako kultur ondarea. Ondare historiko-artistikoa. Ezaugarriak. Zainketa eta erabilera. Artxibo eta museo nagusiak.

21. gaia._Gaur egungo kultura eta artea. Literatura, musikan, arte eszenikoetan, zineman eta arte plastikoetan nabamendu diren pertsonak. Arlo hasi berriak.

22. gaia._Nafarroako Toki Entitateak. Foru Komunitateko toki entitateen mapa: ezaugarriak eta etorkizunerako helburuak. Toki entitateen autonomia eta finantzabidea.

23. gaia._Toki Azpiegituren Plana 2005-2008 urteetarako. Edukia. Ibaien saneamendua eta uren arazketa Nafarroan.

24. gaia._Herritarren segurtasuna. Nafarroaren eskumenak. Babes zibila, salbamendua eta suteen itzaltzea. Larrialdien kudeaketa. Bide segurtasuna eta trafikoa. Foruzaingoa.

25. gaia._Gizarte zerbitzuak Nafarroan. Politika publikoen jarraibide nagusiak talde behartsuentzako laguntzaren arloan eta gizarteratze gaietan. Immigrazioa.

Hirugarren zatia: Espainiari, Europar Batasunari eta nazioarteko politikari buruzko gai orokorrak

1. gaia._Gaur eguneko Espainiako Konstituzioa. Oinarrizko edukia eta konstituzioaren printzipioak. Aldarrikatzen dituen funtsezko eskubide eta askatasun publikoak.

2. gaia._Koroa. Erregeak konstituzioaren arabera dituen eginkizunak. Erregearen botereak. Gobernuarekiko eta Gorteekiko harremanak. Berronespena. Oinordetza. Erregeordetza.

3. gaia._Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresua. Senatua. Eraketa eta funtzionamendua.

4. gaia._Konstituzioaren defentsa juridikoa. Auzitegi Konstituzionala. Osaera, izaera eta eginkizunak. Aginte judiziala: organoak eta prozedurak.

5. gaia._Espainiako gobernua. Antolaketa. Gobernuko lehendakaria eta lehendakariordea. Ministroen Kontseilua. Ministerioen antolaketa. Beste organo zentral batzuk.

6. gaia._Estatuko administrazio zentrala. Antolamendua eta eginkizunak. Diru-sarrerak eta gastuak. Defentsa eta segurtasuna. Organo periferikoak.

7. gaia._Justizia administrazioa. Konstituzioaren araberako eginkizunak. Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra. Beste organo batzuk.

8. gaia._Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia Erkidegoak. Espainiako Estatuaren izaera lurralde antolaketaren ikuspegitik. Autonomia Erkidegoen ekimena. Autonomia erkidegoak sortu, aldatu eta desegiteko modua.

9. gaia._Autonomia estatutuak. Izaera. Egiteko eta aldatzeko prozedurak. Edukia. Eskumenen banaketa autonomia erkidegoen eta Estatuaren artean.

10. gaia._Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea. Egitura, aplikazio eremua eta printzipio orokorrak. Herritarren eskubidea. Administrazio prozedurei buruzko xedapenak. Legearen ondorengo aldaketak.

11. gaia._Espainiako ekonomia. Garapen dinamika. Ekoizpen sektoreak. Indize ekonomikoak. Aberastasunaren banaketa. Europar Batasuneko beste herrialde batzuekiko konparazioa.

12. gaia._Lan merkatua Espainian. Itun sozialak. Sindikatuen eragina. Europar Batasuneko beste herrialdeekiko konparazioa.

13. gaia._Espainiako kanpo harremanak. Jardun eremu eta ildoak. Helburuak eta lorturiko emaitzak.

14. gaia._Espainiako hauteskunde sistema. Hauteskundeetarako gaitasun pasibo eta aktiboa. Hauteskunde administrazioa. Hauteskunde orokorretarako deialdia. Hauteskundeetako kanpaina. Kongresurako eta Senaturako erabiltzen den hauteskunde sistema. Hauteskunde prozedura.

15. gaia._Europar Batasuna (I): Antolaketa. Batzordea. Parlamentua. Kontseilua. Justizia Auzitegia. Eskualdeetako Lantaldea. Bakoitzaren osaera, egitekoak eta eskumenak. Haien erabakien ondorioak.

16. gaia._Europar Batasuna (II): Europako batasuneko zuzenbidea: kontzeptua, ezaugarriak. Iturriak: jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria.

17. gaia._Europar Batasuna (III): Eraketa prozesua: Hitzarmena eta Konstitutuaren Itunaren testua. Kapitulu garrantzitsuenak. Gaur eguneko egoera indarrean sartzeari buruz.

18. gaia._Europar Batasuna (IV): Europako Batasunaren Nekazaritza Politika (PAC). Arlo honetan aurrekontu politikak izan duen bilakaera. PACen finantzabidea 2000 agendaren ondoren. 2013rako etorkizuna. PACen finantzabiderako tresnak: FEOGA-Bermea, FEOGA- Orientazioa eta funts berriak. PACen gastuaren banaketa Espainian sektoreka. Gastu horren banaketa Nafarroan sektoreka.

19. gaia._Europar Batasuna (V): Kohesio Funtsak. Egitura funtsak. FEDER. Kanpoko Politika eta Denen Segurtasuna (PESC) eta OTANekiko harremanak.

20. gaia._Nazioarteko ekonomia. Munduko eremuen bilakaera ekonomikoa. Energia iturrien garrantzia. Kanpo-zorra.

21. gaia._Nazioarteko harremanak (I). Munduko sistema Gerra Hotzaren ondoren. Globalizazioa eta segurtasun kolektiboa. Potentzia handiak eta multipolaritatea.

22. gaia._Nazioarteko harremanak (II). Gutxi garatutako herrialdeen egoera. Munduko ordenan duten egitekoa. Etorkizuna. G8.

23. gaia._Nazioarteko harremanak (III). Azken urteotako gatazka eta gertakari garrantzitsuenak. Nazioarteko lankidetza munduan barna. Nazioarteko terrorismoa.

24. gaia._Nazioarteko defentsa. Munduko potentzia militarrak. Arma ekoizpena. Arma nuklearrak: egungo egoera eta etorkizunerako aurreikuspenak. Hirugarren Munduko herrialdeen ahalmen militarra.

25. gaia._Nazioarteko erakundeak. Nazio Batuen Erakundea. Eskualdeetako edo sektoreetako beste erakunde batzuk. Helburuak, kideak, funtzionamendua, lorpenak.

26. gaia._Ingurumenaren defentsa munduan. Natura hondatzeko prozesua. Naturaren aldeko ekimenak eta ekintzak. Kiotoko protokoloa.

27. gaia._Sistema demokratiko motak. presidentzialismoa eta parlamentarismoa. Erregimen mistoak. Botereen banaketa. Subirotasun nazionala. Federalismoa eta konfederalismoa.

Laugarren zatia: komunikazioari buruzko gai orokorrak

1. gaia._Informazioa hartzeko eskubidea. Informazioaren ondorio juridikoak. Erantzuteko eta zuzentzeko eskubideak.

2. gaia._Informazio eta giza eskubideak. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea. Printzipioak eta mugak. Konstituzio Auzitegiaren legezko araudia eta jurisprudentzia.

3. gaia._Informazioaren deontologia. Egia informazioan. Objektibotasunaren kontzeptua. Egiatasuna informazioan eta egia urratzeko moduak. Kontzientzia klausula. Iturriak. Isilpe profesionala. Kode deontologikoak.

4. gaia._Iritzi publikoa. Haren definizioa eta ebaluatzeko moduak. Hedabideen eginkizuna. Zundaketen ezaugarriak, erabilera eta lege- arauak.

5. gaia._Teknologia berriak eta haien aplikazioa hedabideetan eta erakundeen komunikazio kabineteetan. Gaur eguneko egoera eta etorkizuna.

6. gaia._Hedabideen bilakaera. Globalizazioa eta kontzentrazioa. Multimedia enpresak. Komunikazio enpresa-talde handiak Espainian eta mundu osoan.

7. gaia._Eguneroko prentsa. Sorrera eta gaur eguneko egoera. Eguneroko prentsaren ezaugarriak Espainian eta mundu osoan. Azken berrikuntzak. Banaketa. Etorkizuna.

8. gaia._Egunerokoa ez den prentsa. Bilakaera eta gaur eguneko egoera. Ezaugarrian munduan eta Espainian. Argitalpen espezializatuak. Dohaineko argitalpenak.

9. gaia._Irratia. Bilakaera eta egungo egoera Espainian eta mundu osoan. Informazio edukiak. Entzule motak eta entzuleria. Etorkizuna.

10. gaia._Telebista. Bilakaera eta egungo egoera Espainian eta mundu osoan. Informazio edukiak. Ikusleak eta ikusleria. Etorkizuna.

11. gaia._Albiste agentziak. Nazioarteko agentziak. Informazio orokorreko eta bereziko agentziak Espainian. Etorkizuna.

12. gaia._Internet masentzako hedabide gisa. Ohizko hedabideak sarean; on-line hedabideak; informazio eta iritzi pertsonaletarako orrialdeak.

13. gaia._Publizitatea. Izaera eta ezaugarriak. Nolako eragina duen kontsumitzailearen jokabidean. Bitartekoen ikerketa eta plangintza. Publizitateko mezuaren ezaugarriak. Publizitatearen eraginkortasunaren ebaluazioa.

14. gaia._Hedabidean munduan eta Espainian. Publizitate agentziak. Publizitatearen lege-araudia Espainian. Espainiako publizitatearen sektorearen ezaugarriak. Publizitatearen inbertsioa hedabideetan.

15. gaia._Erakundeen publizitatea. Erakundeen eta enpresa publikoen publizitate jarduerak Espainian. Helburuak eta erabilitako bitartekoak. Alderdi ekonomikoak.

16. gaia._Erakunde publikoen komunikazio kabineteak. Helburuak eta eginkizunak. Erabiltzen diren baliabideak. Espainiako erakundeetan nola ezarri diren. Komunikazio planak.

17. gaia._Komunikazio enpresak eta komunikazio arloko aholkularitza lana. Nolako zerbitzak eskaintzen dituzten. Nola ezarri diren Espainian eta beste herrialde batzuetan.

18. gaia._Informazioaren dokumentazioa. Kontzeptua. Dokumentazio zentro baten eginkizunak eta antolamendua. Dokumentazioaren azterketa eta lengoaiak. Puntako teknologiak eta euskarri berriak informaziorako eta dokumentaziorako.

19. gaia._Informazio enpresak. Komunikabideen inplikazio ekonomikoak. Multimedia enpresak. Komunikabide nagusien jabetza Espainian eta munduan.

20. gaia._Erakunde baten irudia eta diseinua: Erakundearen irudia sinbolo gisa. Erabilera eta aplikazioak. Diseinu grafikoaren egitekoa komunikabideetan. Elebitasuna sinbolo grafikoetan.

21. gaia._Hedabideak Nafarroan: bilakaera historikoa XX. mendearen bukaera arte.

22. gaia._Hedabideak Nafarroan XXI. mendean: prentsa, irratia, telebista eta internet. Enpresa-egitura eta hedabideak. Zabalkuntza eta merkatuan duen sarrera. Salmenak, harpidetzak eta publizitatea. Euskarri eta ekimen berriak.

23. gaia._Ikus-entzunezko hedabideei buruzko aplikazio araudia Nafarroan eta abian jartzeko administrazio baimenak. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua. Hedabideetako profesionalen eta erabiltzaileen entitate eta elkarteak.

24. gaia._Eskualdeetako eta herrietako hedabideak Nafarroan. Araudi berariazkoa. Gaur eguneko errealitatea prentsan, irratian eta tokian tokietako telebistetan. Geroa.

25. gaia._Publizitatea Nafarroan. Publizitatea eta hedabideak. Erakundeen publizitatea. Publizitatearen sektorea, agentziak eta erosketa-zentralak. Geroa.

26. gaia._Komunikazio kabineteak eta antzeko egiturak erakunde publikoetan eta Nafarroako enpresetan. Ereduak. Eginkizunen azterketa eta eraginkortasuna. Etorkizuna.

Iragarkiaren kodea: F0603025