29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67/2006 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendariaren eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoei gaitasuna ematen diena, bitarte baterako.

Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren menpeko bestelako organo administratiboetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasunen bat dutenean.

Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin bat, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia, Idazkaritza Tekniko Nagusia eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua zuzenean Toki Administrazioko kontseilariaren menpe dauden organoak dira.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Ataleko burua eta Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Ataleko burua, bata zein bestea, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko zuzendariaren ordezko izateko gaitzea; Araubide Juridikoaren Ataleko burua eta Miren Eseverri Roda andrea, bata zein bestea, idazkari tekniko nagusiaren ordezko izateko gaitzea. Hori hala izanen da zerbitzuko zuzendaria edo idazkari tekniko nagusia kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasunen bat dutenean edo kargua hutsik dagoenean.

2. Foru agindu hau interesatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara eman dadin.

Iruñean, 2006ko otsailaren 9an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0602473