29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ELGORRIAGA

Lurzatitu, eraiki eta eraisteko lizentziak etenda

Udalak, 2006ko urtarrilaren 23ko osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

Elgorriagako Udal Plana prestatzen ari direnez, planeamenduko determinazio berrien eta hura prestatu bitartean eman daitezkeen lizentzien arteko kontraesanik gerta ez dadin, Udal Plana prestatuko duen arkitektoaren proposamenari jarraituz eta abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren babesean, ikusirik osoko bilkurak 2005eko azaroaren 24an onetsitako Lurralde Estrategiaren Proposamena, Udalbatzak ondokoa erabaki du, bertaratu guztiak ados direla (lau), behar bezala eztabaidatu ondotik eta Hirigintza Batzordearen 2005eko azaroaren 18ko proposamenarekin bat etorrita:

Lehenbizikoa._Urtebetez etetea lursailak lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren (L.O.E.E.) dokumentazio grafikoko OR2 planoan mugatutako eremu hauetan:

1._Lurzoru urbanizagarri sektorizatuko eremuak, etxebizitzetarako nahiz industriarakoa izan (2.1, 2.2, 2.3, 2.4 eta 5).

2._Plano horretan ekipamenduetarako atxikitako sistema orokor gisa agertzen diren eremuak (4.1 eta 4.2).

3._Gordetzeko lurzoru ez urbanizagarria, familia bakarreko etxebizitza bakanerako egokia (7).

4._Bainuetxeko akuiferoa babesteko eremua (8).

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan argitaratzea.

Hirugarrena._Erabakia jakinaraztea erabakia bera jendaurrean jarri baino lehen lizentzien eskabideak aurkeztu dituztenei, eta ohartaraztea eskubidea dutela proiektuen edo zuzendu beharreko proiektu zatien kostu ofizialaren ordaina jasotzeko eta, kasua bada, udal tasak itzultzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2003 Foru Legearen 69. artikuluan eta Planeamenduako Erregelamenduaren 121. artikuluan ezarri bezala.

Honen berri ematen dizut jakin dezazun eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten dizut erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; edo bestela, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, eta gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Elgorriagan, 2006ko urtarrilaren 26an._Alkatea, José Miguel Galarregui Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L0602632