29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

DONAMARIA

Hasiera batez onetsirik 2006ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa

Udalak, 2006ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Donamariako Udalaren aurrekontuen eta plantilla organikoaren 2006ko proiektua, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Donamariako Udalaren 2006ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena._Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Laugarrena._Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabakiaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Donamarian, 2006ko otsailaren 8an._Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0602431