29. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

51/2006 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, gizarteratzearen esparruan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen 2006. urteko deialdia onesten duena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legeak, bere jarduketa esparruen barruan, baztertuak egoteagatik hala behar diren pertsona eta taldeen gizarteratzea aipatzen du, helburu hori lortzeko berariazko jarduketak bultzatu daitezela agintzen baitu.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei dagokien orotariko araubide juridikoa ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko. Dirulaguntzak eman aitzin, organo eskudunak haien arauak ezarri beharko ditu, argitaratu beharko direnak. Horrela jarduerak egiten dituztenek eta deialdiaren xede den egoeran daudenek eskuratzen ahalko dituzte.

Deialdi honen xedea irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko arauak ezartzea da, arriskuan dauden edo gizarteak baztertzen dituen pertsonak gizarteratzeko eta ijitoen gutxiengo etnikoa gizartean sustatzeko jarduerak egin ditzaten.

Deialdi honek bide ematen die entitate interesatu guztiei berdintasunez parte har dezaten. Bermatzen ere du dirulaguntza irizpide objektiboei jarraituz emanen dela. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren orotariko esparruan ezartzen dituen jarraibideekin bat lehenetsiko dira, Nafarroako Parlamentuak 1999ko otsailean onetsi zuen Bazterketa Sozialaren aurkako Planaren edukiaren arabera.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek dirulaguntza hauen egokitasuna eta haien onura publikoa eta deialdiaren eta haren arauen legezkotasuna adierazten dute, hurrenez hurren.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Gizarteratzearen esparruan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen 2006. urteko deialdia onestea. Dirulaguntza horiek egoera zailean dauden gizataldeak gizarteratzea eta ijitoen gutxiengo etnikoaren gizarte sustapena bultzatzeko programak abian jartzeko erabiliko dira. Deialdiaren oinarriak foru agindu honetako eranskinean ageri dira.

2. 491.000,00 euroko gastua onestea arriskuan dauden edo gizarteak baztertzen dituen pertsonak gizarteratzea sustatzen duten proiektuetarako "Elkarte eta entitateendako dirulaguntzak" izeneko 924002 93320 4819 231500 kontusailetik, 401.401,46 eurokoa ijitoen gutxiengo etnikoa gizartean sustatzeko proiektuetarako "Gutxiengo etnikoak sustatzeko dirulaguntzak" izeneko 924002 93320 4819 231603 kontusailetik, eta 160.000,00 eurokoa gizarteratzerako etxebizitzetarako programa abian jartzeko "Gizarteratzeko etxebizitzetarako programa" izeneko 924002 93320 4819 231604 kontusailetik.

3. Foru agindu hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gizarteratzearen Atalari eta Ekonomia eta Administrazio Atalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

I. ERANSKINA

Gizarteratzearen arloan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateei 2006an dirulaguntzak emateko deialdiko arauak

1._Xedea.

Deialdi honen xedea gizarteratzearen arloan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateei 2006an dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea da.

Deialdi horien bidez, talde behartsuak gizarteratzeko, langilee, funtzionamenduaren eta jardueren gastuak finantzatuko dira, entitate horiek iijitoen gutxiengo etnikoa gizartean sustatzeko eta gizarteratzeko etxebizitzetarako programa burutzeko proiektu eta jarduketak egin ahal ditzaten, arau hauetako II. eranskinean ezartzen den proiektu moten arabera.

2._Jarduera-esparrua eta helburua.

Dirulaguntzaren xede diren proiektuak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean gauzatuko dira eta honako helburu hau izanen dute: egoera zailean dauden edo egon daitezkeen gizataldeak gizarteratzea, ijitoen gutxiengo etnikoaren gizarte sustapena bultzatzea eta gizarteratzeko etxebizitzetarako programa garatzea. Beren estatutuen arabera, nagusiki kulturan eta aisian diharduten entitateak dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude.

Halaber, berariaz beste deialdi batzuen bidez finantzatzen diren proiektu eta jarduketak eta beste administrazio publiko batzuek garatzen dituztenak ere deialdi honetatik kanpo daude.

3._Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Beren estatutuen arabera, lehen arauan aipatzen den edozein jarduketa eremutan parte hartzen ahal duten entitateak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun.

Aurkezten diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Entitate, Zerbitzu eta Gizarte Zerbitzuen Erregistroan inskribaturik egotea.

b) Irabazi asmorik ez edukitzea.

c) Helbide soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea.

d) Zerga guztiak, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekikoak edo haren erakunde autonomoekikoak kitatuak izatea.

e) Dirulaguntzen onuraduna izateko dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

Gizarteratzeko Etxebizitzaren programako dirulaguntzetara honako hauek bakarrik bil daitezke: programa horretan lankide diren erakunde izateaz gain, lankidetza-hitzarmena sinatua dutenak.

Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lagundutako jarduerak irauten duen denbora osoan bete beharko dira.

4._Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak deialdian aipatzen den esparruan ezarri dituen helburuekin bat etortzea, arau hauetako II. eranskinean xedaturikoaren arabera.

b) Proiektu bakoitzerako deialdiko zazpigarren arauan ezarririko zenbatekoa ez gainditzea.

5._Eskabideen aurkezpena.

5.1. Eskaera non eta noiz aurkeztu.

Entitate interesatuek eskabide bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu den ereduaren arabera. Eredu hori Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko bulego nagusietan (González Tablas kalean, z.g.) eta erakunde beraren www.cfnavarra.es/inbs webgunean eskuratzen ahalko da.

20 egun balioduneko epea izanen da eskabideak, entitate interesatuaren legezko ordezkariak izenpetuak, aurkezteko, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabideak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erregistroan (González Tablas, z.g., 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Jurudikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako tokietan aurkezten ahalko dira.

Postetxeetean aurkezten diren eskabideak kartazal irekietan sartuko dira, lehenbiziko orrialdeko idazpuruan onartu zeneko eguna eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aipatzen diren beste zehaztapenak adieraz daitezen. Dekretu horren bidez posta zerbitzuen prestazioak arautu ziren. Gainera, entitate interesatuak, egun berean, fax baten bidez, jakinarazi beharko dio Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari eskabidea igorri dela.

5.2. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideak horretarako ereduaren arabera prestatuko dira eta entitatearen ordezkariak behar bezala izenpetuko ditu. Haiekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Helbidea Nafarroan daukala edo bestela ordezkaritza iraunkorra Foru Komunitatean daukala frogatzen duen agiria.

c) Eskabidea sinatzen duen ordezkariari emandako ahalordea egiaztatzen duen agiria eta haren nortasun agiri nazionala.

d) Entitatea Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Entitate, Zerbitzu eta Gizarte Zerbitzuen Zentroen Erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

e) Identifikazio fiskaleko txartela.

f) Hala bada, onarturiko zenbatekoa aldez aurretik kobratzeko arauetan xedaturikoareren arabera, dirulaguntzaren xede diren helburuak lortzeko funtsak hartu beharrak frogatzen dituen txostena.

g) Ardurapeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea, administratzaileak eta ordezkariak dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Lege Orokorreko 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

h) Transferentzia bidez jasotzeko eskaera.

Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak izanen dira edo bestela notario batek edo administrazioak berak kautoturiko fotokopiak.

Dirulaguntzei buruzko Foru Lege Orokorreko 13. artikuluko 8. idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legeko 9. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar baditu edo honek badauzkan datuak badira, a), b), c), d), e) eta h) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharrik ez dago. Kasu horietan, agiri horiek aldatu ezik, aurkezpenaren bidez entitatearen ordezkariaren adierazpen bat egiten ahalko da, inguruabar hori azaltzen duena.

Entitate interesatuak interesagarritzat jotzen dituen agiriekin osatzen ahalko du eskabidea, horretarako prestaturiko eredu normalizatuan ezarririkoarekin bat aurkezturik.

5.3. Eskaerako hutsak zuzentzea.

Organo instruktoreak, eskabideak betebeharrak bete ezik edo harekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezik, entitate eskatzaileari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezik, haren eskabidea ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko agindu eta artxibo hori jakinaraziko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 42. artikuluan xedatu bezala.

6._Prozedura antolatu, ireki eta ebazteko ahalmena duten organoak.

Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta izapidatzeko eginkizunak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gizartean Txertatzeko Atalari esleitu zaizkio. Arau hauetan "organo instruktorea" aipatzen delarik, ulertzen da atal horrez ari dela.

Organo instruktoreak ofizioz ebaluatuko ditu eskabideak, arau hauetan ezarririko irizpide, modu eta lehentasunak kontuan hartuz, eta ebazpen proposamena emanen du, txosten batekin batera, non adieraziko baitu onuradunek dirulaguntzak hartzeko onuradunek betebehar guztiak betetzen dituztela.

Laguntzak emateko prozeduraz ebazteko eskumena Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak du.

7._Balorazioa.

Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak emateko prozedura lehia bidez izapidatuko da, aurkezten diren eskabideak konparatuz, Dirulagutzen buruzko Foru Legeko 17. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

7.1. Dirulaguntza eskabideak honako modalitate haueetan banatuko dira baloratzeko:

A._Ijitoen gutxiengo etnikoaren gizarte sustapenerako proiektuetarako dirulaguntzak. Horretarako 401.401,46 euro banatuko dira "Gutxiengo etnikoaen sustapenerako dirulaguntzak" izeneko 924002 93320 4819 231603 kontusailaren kargura.

B._Gizarte arrisku edota bazterketa egoeran dauden pertsonen gizarteratzea sustatzen duten proiektuetarako eskaerak. Horretarako 491.000,00 euro banatuko dira "Elkarte eta entitateentzako dirulaguntzak" izeneko 924002 93320 4819 231500 kontusailaren kargura.

Modalitate honetan aurkezten diren eskabideak baloratzeko, ondoko lau ataletan banatuko dira:

B.1._Drogamenpekoak gizarteratzeko proiektuak; horietarako 90.000,00 euro emanen dira. Proiektu bakoitzari 30.000,00 euro emanen zaio gehienez.

B.2._Etxebizitzaren aldetik baldintza txarrak dituzten pertsonak gizarteratzeko proiektuak; horietarako 189.000,00 euro emanen dira.

B.3._Bazterketa sozialeko egoeran dauden pertsonak lan munduan sartzeko programa berariazkoak; horietarako 182.000,00 euro emanen dira. Proiektu bakoitzari 35.000,00 euro emanen zaio gehienez.

B.4._Sentsibilizaziorako eta gizarte bazterketaren aurka borrokatzeko proiektuak; horietarako 30.000,00 euro emanen dira. Proiektu bakoitzari 15.000,00 euro emanen zaio gehienez.

B modalitateko atal batean dirua agortu ezik, sobratzen dena besteen artean honelaxe banatuko da: 15.000 euro bitarte B.4 atalerako; gainerakoa B.3., B.2., B.1. atalen artean banatuko da, dirua agortu arte, lehentasun hurrenkera horretan.

C._Gizarteratzeko Etxebizitzaren programaren funtzionamendu gastuetarako eskaerak. Horretarako 160.000 euro banatuko dira "Gizarteratzeko etxebizitzetarako laguntzak" izeneko 924002 93320 4819 231604 kontusailaren kargura.

7.2. Balorazioa honako irizpide hauen arabera eginen da:

7.2.1. C modalitateko dirulaguntzak emateko:

a) Entitate bakoitzerako diru kopuru bat ezartzen da, programa hiru jarduketa modalitateetan kudeatzen diharduten profesionalen orduen zenbatekoaren arabera.

a.1) Aurreikusiriko etxebizitzak erosteko jarduketak, Etxebizitza Departamentuak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak eta entitate pribatuek 2006rako izenpeturiko lankidetza hitzarmenean xedaturikoaren arabera:

50 ordu hitzarmenean ezartzen den etxebizitzako.

a.2) Entitatearen kudeaketaren bidez hiru urte honetan etxebizitza erosi duten familiei laguntzeko jarduketak:

Urteko eta etxebizitzako ordu hauek ezartzen dira:

_2003an, 8 ordu etxebizitzako.

_2004an, 12 ordu etxebizitzako.

_2005ean, 16 ordu etxebizitzako.

Alokairuko etxebizitzetan bizi diren familiei laguntzeko jarduketak, haien titulartasuna entitatearena bada:

Urteko eta etxebizitzako ordu hauek ezartzen dira:

_2003an, 16 ordu etxebizitzako.

_2004an, 24 ordu etxebizitzako.

_2005ean, 32 ordu etxebizitzako.

2006an, 22,49 euro emanen dira orduko.

b) Aurreko idatz-zatiko etxe bakoitzerako 50 euroko dirulaguntza ezartzen da, entitatearen funtzionamendu gastuetarako.

Modalitaterako dagoen dirua gaindituz gero, ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira.

7.2.2. Beste modalitateetako dirulaguntzak emateko, irizpide hauen arabera baloratuko dira:

a) Entitatearen barne-koherentzia (20 puntu).

Entitateak gizarteratzearen arloan eginiko jarduera nagusiaren izaera eta egokitasuna.

Dirulaguntzaren xede diren proiektuetan entitateak egin duen ibilbidea, aurreko esperientzia gizarteratzearen esparruan.

Proposatzen diren helburuak beteko direla bermatzeko azpiegitura aski izatea.

Aretoak konpartitzea eta elkarteen batasuna izatea.

Proiektua entitatearen egiazko gaitasun tekniko eta ekonomikoarekin bat etortzea. Halaber, hasierako aurrekontua eta aurreko urteko azken balantzea elkarrekin bat etortzea ere baloratuko da.

b) Proiektuaren izaera (40 puntu).

Proiektuaren alderdi teknikoak (egokitasuna, barne-batasuna eta oinarriak, helburuak, jarduerak, lortu nahi diren emaitzak, langileak eta baliabideak bat etortzea, ebaluazioaren adierazleak eta abar). Aurkezpena, idazkera eta aurrekontuari buruzko xehetasunak ere baloratuko dira.

Esku-hartzearen originaltasuna eta alderdi berritzaileak, gauzatu nahi diren proiektuek behar ez den bikoizketarik ez ekartzea, eta beste entitate publiko nahiz pribatuek halakorik ez eskaintzea.

Proiektua aurrera eramateko entitateak beste entitate eta gizarte baliabide publikoekin (Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoekin, Osasun Etxeekin, Adimen Osasuneko Sarearekin, Espetxeko Gizarte Zerbitzuarekin eta abarrekin) dituen osagarritasuna eta koordinazioa.

Langile finkorik behar ez duten proiektuak lehenetsiko dira.

Programetako parte-hartzaile maila. Hori baloratuko da proiektuen xede den populazio osoa kontuan hartuz.

c) Lehenagoko ekitaldian hasitako proiektu edo jarduerak sustatzea, haien eragina frogatu bada eta haien iraupena interes publikoarengatik komeni da (30 puntu).

Proiektuen edo aurreko urteko antzeko proiektuen eraginkortasuna baloratuko da. Proiektuan jarritako helburuen eta lortutako emaitzen arteko konparazioa eginen da, eta egindakoaren eta pentsatutakoaren arteko aldea neurtuko.

Halaber, aurten proposaturiko helburuak eta aurreko urtean lorturiko emaitzak eta aurreko urtekoko proiektuaren egiazko gastua eta aurtengo urte honetarako aurrekontua elkarrekin bat etortzea baloratuko da.

d) Kofinantzaketa egotea, alegia, entitateak, bazkideek, parte-hartzaileek edo beste entitate publiko eta pribatuek dirua ematea (5 puntu).

e) Entitatean boluntarioak izatea, eta haien inplikazio maila (5 puntu).

Dirulaguntza hartu ahal izateko, proiektuek gutxienez ere 50 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 20 puntu gutxienez "b" atalean.

Eskuarki, eskaturiko dirulaguntzaren xedeak langileak, funtzionamendua eta jarduerak badira, funtzionamendu gastuak gehienez ere 100eko 30ekoak izanen dira.

Organo instruktoreak noiznahi ere premiatzen ahalko du entitate eskatzailea aurkezturiko proiektua balorazioaren kasuan kasuko atalera egokitu ditzan (7.1 atala). Eskabidea hobeki baloratzeko argibide guztiak ere eskatzen ahalko dizkio entitateari.

8._Dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena:

Dirulaguntzaren zenbatekoa lorturiko puntuen arabera banatuko da. Eskaturiko zenbatekoaren arabera, ehunekoen tarteak ezarriko dira modalitate edo atal bakoitzarentzat.

T A R T E A K EHUNEKOAK

50 puntu baino gutxiago 0

50 puntutik 54,99 puntura bitarte 55

55 puntutik 59,99 puntura bitarte 60

60 puntutik 64,99 puntura bitarte 65

65 puntutik 69,99 puntura bitarte 70

70 puntutik 74,99 puntura bitarte 75

75 puntutik 79,99 puntura bitarte 80

80 puntutik 84,99 puntura bitarte 85

85 puntutik 89,99 puntura bitarte 90

90 puntutik 94,99 puntura bitarte 95

95 puntutik 100 puntura bitarte 100

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko zenbateko osoa aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoen aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira.

Organo instruktoreak txosten-proposamenaren aurretik interesatuei entzuteko bilera bat egin daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 84. artikuluari jarraikiz.

Proposatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa aurkezturiko eskabidean ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskabidea aldatzen ahalko du, gehienez ere hamar egun naturaleko epean, jakinarazten denetik hasita. Betiere, bermatu beharko da aldaturiko proiektuak jatorrizko proiektuaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Proiektua onartu ahal izateko, aldaturiko proiektua hasiera batean eginiko balorazioko tarte berean sartu beharko da. Bestela, entitateak proiektua hasierako proposamenari hertsiki lotuz burutu beharko du.

Halaber, aldaketaren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposaturiko dirulaguntzaren zenbatekoaren eta hasiera batean baldintza antzekoetan aurreikusiriko kofinantzaketaren batua baino.

9._Prozeduraren gaineko ebazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskabideak aztertu ondoren, organo instruktoreak aurkezturiko ebazpen proposamena ikusirik, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du dirulaguntzen gainean.

Ebazpena entitate interesatuei jakinaraziko zaie eta hura emateko oinarriak, dirulaguntza hartzen duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, beste eskabideak ukatzeko arrazoiak adieraziko dira. Emanez gero, dirulaguntzaren helburua, zenbatekoa, pagatzeko modua eta egin egin dela frogatzeko modua eta epea adieraziko dira.

Hori deusetan galarazi gabe, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko iragarki oholean, Iruñeko González Tablas kalean, z.g., argitaratuko da. Argitalpenean deialdia, programa, dirulaguntzak finantzatzeko aurrekontuko kreditua, onuradunak, onarturiko zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua adieraziko dira.

Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatu ondoren, interesatuek ulertzen ahalko dute eskabideak ezetsi zaizkiela. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpen espres edo isil bidezkoaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedaturikoarekin bat.

10._Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak Espainiako eta atzerriko beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek jarduera garatzeko ematen dituztenekin batzen ahal dira.

Hala ere, zenbatekoak, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo berezko baliabide batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

11._Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazio ekonomikoa.

Aurrerakina eskatu duten entitateei dirulaguntza gutxienez ere bi zatitan pagatuko zaie. Haietariko lehena, dirulaguntzaren xede den zenbatekoaren 100eko 60 gehienez, dirulaguntza emateko ebazpena izenpetu baino lehen pagatuko da. Hurrengo ordainketak dirulaguntza emateko epazpenean xedaturikoaren arabera eginen dira. Pagaturiko azken dirua justifikatu beharko da aurretik, honako agiri hauek aurkeztuz:

a) Proiektuko dirusarrera eta gastuen balantzea.

b) Dirulaguntzaren xede den proiektuari aplikaturiko gastuen zerrenda, agiri zenbakia, kontzeptua, igorlea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki pagatu zeneko data adieraziz. Zerrenda horrekin batera kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztuko dira, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiak izanen direnak. Banku-laburpenak, gordekinak eta fakturak, igorlearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta pagatzeko modua adieraziko dituztenak, onartuko dira bakarrik egiaztagiri gisa, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Horren bidez fakturazio eginbeharrak arautzeko Erregelamendua onetsi ziren. Jatorrizko fakturak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan aurkeztu izan balira bezala zigilatuko dira, harturiko dirulaguntza justifikatzearren.

Gastu onargarritzat hartuko dira, bakar-bakarrik, diruz lagundutako proiektuetan aurreikusitako jarduerak egiteko organo emaileak beharrezkotzat jotzen dituenak.

Proiektua bukatu eta hilabeteko epean entitateak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari aurkeztu behar dio ordaindutako dirukopuru guztien justifikazio ekonomikoa, hurrengo ordainketetarako aurreko lerroaldean ezarririko baldintzetan.

Aurreratu beharreko kopurua 60.000,00 eurotik goitikoa bada, entitate onuradunak banku-abal bat edo legeetan aipatzen den beste berme bat aurkeztu beharko du, aurreratu beharreko zenbateko osoa estaliko duena.

Aurreko idatz-zatietan aipatzen diren aurrerakinek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Entiteak frogatu beharko du dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituela. Horretarako, eskabidearekin aurkeztu beharerko beste agiriekin batera, entitaeak txosten bat aurkeztuko du, behar hori frogatuko duena.

b) Aurrerakin hori emateko beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa, Foru Ogasunak aitortutako betebeharrei aurre egiteko funts likidoen eagoeraren arabera emana.

Baldintza horiek bete ezik, dirulaguntza Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 32. artikuluan xedaturikoarekin bat pagatuko da, hiru hilabetetik hiru hilabetera zatitua, jarduera egin dela frogatu ondoren.

Jarduerak dirulaguntzaz gain berezko funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, halaxe adierazi beharko da dirulaguntzen xede diren jardueretarako funts horien zenbatekoaren, jatorriaren eta aplikazioaren justifikazioan.

Gizarteratzeko etxebizitzetarako "C" modalitateko jarduketak justifikatzeko, hiru urte honetan erosiriko etxebizitza bakoitzerako jarraipen txostenak eta hitzarmenean finkaturiko etxebizitzen erosketaren kudeaketa frogatzen duten agiriak (salerosketako kontratua, erosteko eskritura publikoa edo Etxebizitza Departamentuaren bisatua) aurkeztuko dituzte entitateek.

Etxebizitza Departamentuak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak eta entitate pribatuek 2006rako izenpeturiko lankidetza hitzarmenean finkaturiko etxebizitzetan, kasu hauetan ulertuko da jarduketen 100eko 10 justifikatua dagoela:

a) Entitateak jarduketen 100eko 75 justifikaturik daukanean.

b) Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan kasuan kasuko entitaterako hitzarmenean finkaturiko etxebizitza bezainbat adostasun espediente daudean.

12._Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Dirulaguntza ematerakoan arauetarako aurkeztutako proiektua eta jarduerak deialdi honen oinarri, baldintza, betebehar formal eta materialen arabera gauzatzea, eta dirua, betiere, eman zen kontzeptuetarako baizik ez da erabiltzen ahalko.

b) Arau hauetan aipatzen diren agiri justifikatiboak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Proiektuaren publizitatea eta hedatze guztietan dirulaguntza norena den adieraztea. Zabalkunde idatzia edo grafikoa egiten baldin bada administrazio emailearen logotipoa paratu behar da, eta dirulaguntza jaso duen entitatearen logotipoaren neurri berean eta ikusteko baldintza berdinetan. Aipatu beharko da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak parte hartu duela finantzaketan.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen legeriaren arabera eskudun diren bestelakoek egin beharreko egiaztapenak onartzea.

e) Lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu edo lortutako beste laguntza, dirulaguntza, dirusarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da haren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

f) Entitatearen ezaugarriak direla-eta, eskatzen ahal zaizkion kontabilitate arloko betebeharrak betetzea.

g) Dirulaguntza hartu eta hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen dirulaguntzaren xede diren proiektu bakoitzaren betetze-mailaren zenbatekoaren eta nolakoaren gaineko datuak ebaluatzen dituen memoria Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan aurkeztea, horretarako dagoen ereduaren arabera. Eredua Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko bulego nagusietan eta lehen aipatu den webgunean izanen dira entitate interesatuen esku.

Nahi badu, entitate onuradunak bestelako agiriak, idatziak edo grafikoak, aurkezten ahalko ditu, dirulaguntzaren xede den proiektuaren bilakaera ona bermatzen dutenak.

h) Deialdi honetan eta aplikatzekoak diren legeetan aurreikusiriko kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

i) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien beste eginbeharrak.

13._Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

13.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honi dagokionez, bidezko da azpikontratazioa, alegia, beste batzuekin dirulaguntzaren xede den jardueraren hein bateko exekuzioa hitzartzea. Onuradunak berez dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko pagatu behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo gelditzen da.

Onuradunak gehienez ere dirulaguntzaren xede den jardueraren zenbatekoaren 100eko 50 azpikontratatzen ahalko du. Hirugarrenekin hitzarturiko jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren 100eko 20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontratazioa kontratua idatziz izenpetu beharraren menpe egonen da.

13.2. Hornitzaileen kontratazioa.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 28. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000,00 eurotik goitikoa bada, obraren exekuzioaren kostuaren kasuan edo 12.000,00 eurotik goitikoa, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunak hornitu edo zerbitzuak ematen dituztenean, onuradunak frogatu beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela.

Kasu horietan, entitate onuradunak gutxienez ere helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin kontsulatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin izenpetuko du. Entitate onuradunak kontsultatzeko izapidea eta eskaintza haiek gorde beharko ditu. Kontu horiek agirien bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua izenpetu bezain laster. Agiri horiekin batera, enpresa hautatzeko arrazoiei buruz txosten labur bat aurkeztuko da.

Enpresa batzuei kontsultatu beharra ez da gauzatuko dirulaguntzaren xede diren ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzua ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

14._Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunak bestelako dirulaguntza, laguntza edo dirusarrerez gain, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan harturiko baldintzen aldaketa guztiak jakinarazi beharko dizkiote Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari.

Salbuespen gisa, dirulaguntzak hartzen dituzten entitateek zilegi izanen dute diruz lagundutako programaren edukia aldatzea, bai eta hura egiteko modua eta epeak ere, haren garapena eragozten duten gorabeherak azalduz gero.

Aldaketa eskabideak behar adina arrazoi eman beharko dituzte aldaketa edo erraztasun horretarako eta inguruabar horiek gertatu eta berehala jakinarazi beharko dira eta, betiere, dirulaguntzaren xede den programa burutzeko epea bukatu baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan harturiko baldintzen aldaketa orok, Administrazioak ez onarturik ere, dirulaguntza emateko ebazpena aldarazten ahalko du edo, hala bada, kasuan kasuko zenbatekoa itzularazi.

15._Itzulketa.

Programa burutu ezik edo dirulaguntza emateko ezarririko baldintzak bete ezik, Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatuz gero, edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren eginbeharrak egin ezik, harturiko zenbatekoa, osorik edo hein batean, itzuli beharko da. Legeek aurreikusiriko kasuetan, gainera, bidezko izanen da dirulaguntza pagatu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen denetik sorturiko berandutze korrituak pagatzea.

Dirua itzultzeko prozedura artikulu horretan xedaturikoari jarraituko zaio eta irekitzen denetik 12 hilabeteko epean eman beharko da haren gaineko ebazpena.

Entitate onuradunak ia osorik betetzen duenean eta hark zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko portaera frogatzen duenean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da, dirulaguntza emateko ezarririko baldintzen ez betetzearen norainokoaren eta mailaren arabera.

16._Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 43. eta hurrengo artikuluetan dirulaguntzen arloan ezarririko erantzukizunaren eta administrazio arau-hausteei buruzko zehapen araubidearen menpe egonen dira.

Zehapenak erregelamendu bidez eta, halakorik ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko V. Tituluan xedaturikoarekin bat aurreikusten den prozeduraren bidez ezarriko dira.

17._Deialdiaren eta arauen kontra bidezko diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta arauen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari igorria, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean xedaturikoarekin bat.

18._Aplikatu beharreko arauak.

Arau hauetan aurreikusirik dagoenaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko xedapenak dira aplikatzekoak.

II. ERANSKINA

1. Gizartean Txertatzeko Atalaren helburuen arabera dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak.

1.1. Gizarteratzeko neurri berritzaileak garatzen dituzten proiektuak, neurri horiek ez badaude jasoak 130/1999 Foru Dekretuan, eta Bazterketa Sozialaren aurkako Planeko neurriak aurreikusten badituzte.

1.2. Bazterketa sozialeko prozesuei aurrea hartzea bultzatzen duten proiektuak.

1.3. Gaurko bazterketa-egoeren konponbideak eta bazterketa soziala hartzen ari den forma berriak aztertzen dituzten proiektuak.

1.4. Gizarteak baztertzen dituen edo bazter ditzakeen pertsonak, beren ezaugarriak jarduketa espezializatuak behar dituztenak, gizarteratu eta lan mundura erakartzeko neurriak garatzeko dituzten proiektuak.

1.5. Populazio osoari, komunikabideei eta eragile sozialei zuzendutako sentiberatze ekintzak burutzen dituzten proiektuak.

1.6. Etxebizitzak erosteko bitartekotza eta sustapenerako eta etxebizitza kaxkarren kontrako borrokarako proiektuak.

1.7. Ijitoen gutxiengo etnikoak gizartearen arlo guztietan parte hartzea sustatzeko proiektuak.

1.8. Kulturarteko elkarbitzitzarako sentiberatze eta hezkuntzarako proiektuak, tolerantzia-baloreak bultzatu eta jarrera arrazista eta xenofoboei aurre egiteko baliagarriak.

1.9. Kulturarteko bitartekotzarako proiektuak.

Iragarkiaren kodea: F0603172