27. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

353/2006 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Bi deialdi onetsi ditu, Enpresa Zientzietako diplomadunen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko: bat, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. Horrez gain, Enpresa Zientzietako diplomadun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ere egin da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak dioenez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon diren Nafarroako Foru Komunitateko eta bere erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretu honek indarra hartzen duen egunean foru dekretu hartako 3. artikuluan ezarrita zeuden lau eta sei urteko epeak agortu gabe baldin badituzte, aurreko araubidea aplikatuko zaie.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaro edo hautaprobak egin beharko dituzte.

Hori guztia ikusita, Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probetarako deialdia onetsi egiten da.

Beste aldetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da bi deialdi onestea, Enpresa Zientzietako diplomadunen lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko: bat, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. Horrez gain, Enpresa Zientzietako diplomadun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probarako deialdia ere egin da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduko 42.2.c) artikuluan oinarrituz, deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I._ENPRESA ZIENTZIETAKO DIPLOMADUN GISA ALDI BATERAKO KONTRATATUAK IZATEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO DEIALDIA

Deialdia honako arau hauek arautuko dute:

Lehena._Deialdia egiten da Enpresa Zientzietako diplomadunen zerrenda bat hautaproben bidez egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau erabiliko da baldin eta ez badago langile finkoen beste zerrendarik, jadanik prestatua edo geroan noizbait osatzen dena, hala xedatzen baita apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinik ez izatea.

c) Enpresa Zientzietako diplomadunen titulua edo hori lortzeko eskubideak pagatu dituztela frogatzen duen agiria edukitzea edo Ekonomiako edo Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko lizentziako lehenbiziko hiru mailak gainditu izana edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean haien baliokidetzat jotzen diren titulu ofizialak.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Arau honetako 2.1.c) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak dirauteino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko hiru deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena._Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan, deialdi honetako arauetan, lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen Foru Aginduan eta aplikatzekoak diren beste arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie izangaiei eta, hala bada, kontratatuko dira.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

II._ENPRESA ZIENTZIETAKO DIPLOMADUN GISA PRESTATUAK IZATEKO IZANGAIEN ZERRENDA OSATZEKO DEIALDIA

Deialdia honako arau hauek arautuko dute:

Lehenbizikoa._Deialdia egiten da Enpresa Zientzietako diplomadunen postuan prestakuntza izateko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Izangaien zerrenda honek azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileak ordezteko balioko du. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan egiazki hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.

c) Aukerako edo nahaitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Enpresa Zientzietako diplomadunen titulua edo hori lortzeko eskubideak pagatu dituztela frogatzen duen agiria edukitzea edo Ekonomiako edo Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko lizentziako lehenbiziko hiru mailak gainditu izana edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean haien baliokidetzat jotzen diren titulu ofizialak. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

2.2. Arau honetako 2.1.d) idatz-zatian eskatzen den tituluaren betebeharra hautatzen diren izangaiek frogatu beharko dute, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duen seigarren arauan xedaturikoarekin bat.

2.3. Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileek eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik bazterturiko langileek.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko hiru deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeraren deklarazioa, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan (157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 31koa) ezarritakoaren eta aplikatzekoak diren gainerako arauen arabera eginen da, haren bidez ezarri baitzen prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura.

III._DEIALDIA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO ENPRESA ZIENTZIETAKO DIPLOMADUN GISA PRESTATZEKO LAU URTEKO BIGARREN ALDIAN SARTZEKO

Deialdia honako arau hauek arautuko dute:

Lehenbizikoa._Parte-hartzaileen betebeharrak.

Enpresa Zientzietako diplomadun gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza egiteko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

_Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudela aitorturik egotea.

_Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Ulertuko da baldintzak betetzen direla eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako.

Bigarrena._Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

2.1. Hautaprobak ebazpen honen bidez onetsiriko hiru deialdietarako balio duten arauetan xedaturikoarekin bat burutuko dira.

Hirugarrena._Dei egiteko hurrenkera.

Deialdi honetan Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie administrari laguntzaileen zereginetan aldi baterako aritzeko. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.

IV._HIRU DEIALDIETARAKO ARAUAK

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko hiru deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena._Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2005eko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 25ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin; prestakuntzarako izangai berrien eskabideek, II. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, III. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasuna eta nazionalitatea eta, hala bada, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiko 2.1.a arauan nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharrak frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik.

Bakarrik probak gainditzen dituzten izangaiek aurkeztu beharko dituzte deialdian eskatutako tituluaren betebeharra frogatzen duten agiriak, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez ezarriko duen epean, bi deialdietarako balio duten seigarren arauan xedaturikoarekin bat. Agiri horiek ez dira aurkeztu beharko parte hartzeko eskabidearekin batera.

2.2. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenak hautaprobetatik baztertuko dira, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.3. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena._Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hautaprobak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi hauetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, ulertuko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluan aipatzen diren ondorioak interesatuei jakinarazi zaizkiela.

Laugarrena._Probak.

4.1. Ebazpen honen bidez onetsiriko hiru deialdietarako hautapen prozesua proba teoriko-praktiko bat eginez burutuko da. Horretan ebazpen honen IV. eranskineko gai zerrendari buruz epaimahaiak egiten dituen galdera eta kasuak idatziz erantzun beharko dira.

Izangaiek kalkulagailua eraman beharko dute probara.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

4.2. Proban 20 puntu eskuratu ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira lor daitekeen gehieneko puntuazioaren erdia _10 puntu_ lortzen ez duten izangaiak.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen zaie, ebazpen honetan ezarritako probaren balorazioa kontuan hartuz. Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen dituen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.

4.3. Probetarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo, bestela, izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat aldean dutela, agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

4.4. Hautaprobak egiterakoan, eskaera egin duten minusbaliatuendako, denbora eta baliabide aldetik jartzen ahal diren egokitzapenak paratuko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Eva María Zarranz Alli, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ekonomia Ataleko burua.

Ordezko mahaiburua: Esther Pérez Pérez de Onraita, Enpresa Zientzietako diplomaduna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikia.

Batzordekidea: Juan Luis Maya Mercero, Administrazio Publikoko Arlo Ekonomikoko teknikaria, prestakuntzaldian dagoena, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari atxikia.

Ordezko mahaikidea: Pedro García Sotro, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Industrien Berregituraketarako Ataleko burua.

Batzordekidea: Ana Isabel Mariezcurrena Baleztena, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua.

Ordezko mahaikidea: María Elena Orcaray Gascue, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontuei buruzko Informazioa Zabaltzeko Bulegoko burua.

Batzordekidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatzekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordean ordezkaturik dauden sindikatuek proposatu eta izendatzekoa.

Mahaikide-idazkaria: María Sagrario Arroqui Arandía, Toki Administrazioko Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko burua.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: María Felisa Azcona Arandigoyen, Enpresa Zientzietako diplomaduna, Toki Administrazioko Departamentuari atxikia.

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, aldaketa hori jakinaraziko da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena._Proba gainditu dutenen zerrendak.

6.1. Probak kalifikatu ondoren, epaimahaiak zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizirik, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, eta azken proba egin zeneko tokian:

_Aldi baterako kontratatuak izateko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

_Prestakuntzarako zerbitzu berezietako izangaiak izateko deialdiko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera.

_Prestakuntzaldiaren bigarren aldian sartzeko proba "gai" kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hautaprobetako espediente osoarekin batera.

6.2. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz hautsiko dira:

a) Aldi baterako kontratatuak izateko deialdia: berdinketak proba osatzen duten galdera edo kasuetariko bakoitzean lorturiko puntuak kontuan hartuz deseginen dira, epaimahaiak ariketan proposaturiko hurrenkerari jarraituz. Berdinketak badirau, zozketa bat eginen da Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuan, zerikusia duten izangai guztiei deituta bertara joan daitezen.

b) Prestakuntzarako izangai berrien deialdia: puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

6.3. Epaimahaitik espedientea hartu ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, probak gainditu dituztenen zerrendak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta ebazpen honetan aipatutako lehenbiziko bi deialdietan probak gainditu dituzten izangaiei hamar egun balioduneko epea emanen die, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita, Enpresa Zientzietako diplomaren, Ekonomiako lizentziaren, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko lizentziaren edo baliokidetzat jotzen denaren edo titulu hori eskuratzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinaren fotokopia konpultsatua aurkezteko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta zerbitzuek iraun bitarte beharko dira bete.

Zazpigarrena._Enpresa Zientzietako diplomadunen lanetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Probak gainditu eta deialdietan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen dituzten izangaiak Enpresa Zientzietako diplomadunen lanean aldi baterako aritzeko izangaien zerrendetan sartuko dira. Horretarako, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, zerrenda hauek onetsiko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko direnak:

_Enpresa Zientzietako diplomadunen lanean aritzeko aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

_Enpresa Zientzietako diplomadunen lanetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda.

_Lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren aldian sartzeko proba gainditu duten izangaien zerrenda (Enpresa Zientzietako diplomadunak).

7.2. Seigarren arauan aipatzen den epean eskaturiko agiriak aurkezten ez dituztenak (behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuan izan ezik) eta eskaturiko betebeharrak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko Enpresa Zientzietako diplomadunen lanean aritzeko arau honetan aipatzen den izangaien zerrendan. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak baztertuko ditu izangai horiek hautaprobetatik, ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

7.3. Arau honetan aipatzen diren zerrendetan ageri diren izangaiei ebazpen honen bidez onetsiriko deialdietako arauetan xedaturikoarekin bat dei eginen zaie eta betiere prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien gainetik.

Zortzigarrena._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorria, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdien arauen kontra eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2006ko otsailaren 6an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

...... lanposturako aldi baterako kontratatuak izateko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

1) Datu pertsonalak.

Izena eta deiturak .................... NAN: ......... Nazionalitatea ............. Jaioteguna ................. Helbidea ............. Herria ..................... Probintzia ....................... Posta kodea: ........... Telefonoak (3 gehienez)................

2) Ezintasunaren frogak (bidezko denean, bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira.

3) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4) Horrez gain hauxe dio:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua ez eta suspenditua ere eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2006ko ..................aren .................(e)an

(Izenpea)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................. lanpostuan prestakuntzarako izangai berrien deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia .......Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ............ egunean.

1) Datu pertsonalak.

Izena eta deiturak .................... NAN: ......... Nazionalitatea ............. Jaioteguna ................. Helbidea ............. Herria ..................... Probintzia ....................... Posta kodea: ........... Telefonoak (3 gehienez)................

2) Izendapenaren xede den lanpostuaren datuak.

Departamentua

Eginkiz

Lanpostua

Maila

3) Ezintasunaren frogak (bidezko denean, bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira.

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain hauxe dio:

Deialdian eskatzen diren tituluak, jardunean egoteko tituluez gain, baditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2006ko .................aren .................(e)an

(Izenpea)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua

.......................... lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1) Datu pertsonalak.

Izena eta deiturak .................... NAN: ......... Nazionalitatea ............. Jaioteguna ................. Helbidea ............. Herria ..................... Probintzia ....................... Posta kodea: ........... Telefonoak (3 gehienez)................

2) Izendapenaren xede den lanpostuaren datuak.

Departamentua

Eginkiz

Lanpostua

Maila

3) Ezintasunaren frogak (bidezko denean, bakarrik).

f Ezgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren egiaztagiria aurkeztu dut.

f Ezgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira.

4) Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakitea betebehar duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut eta horretarako adierazten dut:

f Euskarazko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua dudala (2. eta 3. hizkuntz eskakizunak).

f Hizkuntza Eskola Ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetariko bederatzi "urrats" gainditu ditudala (1. hizkuntz eskakizuna).

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5) Horrez gain hauxe dio:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoela aitorturik neukala.

Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.

Deialdian eskatzen diren tituluak ditudala eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, 2006ko ..................aren ...................(e)an

(Izenpea)

Oharra: eskaerarekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztuko da.

IV. ERANSKINA

Gai zerrenda (Enpresa Zientzietako diplomadunak)

1._Enpresaren ondarearen, finantzen eta kostuen egoeraren azterketa.

2._Kontabilitateko Plan Orokorra. Urteroko eragiketa eta kontuen zenbaketa.

3._Finantza eragiketa bakunak eta konposatuak. Errenta eta maileguak.

4._Estatistika: jarri eta zabaltzeko neurriak; zenbaki adierazleak.

5._Aurrekontua Administrazio Publikoetan. Aurrekontuen kontabilitatea.

Iragarkiaren kodea: F0602755