17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

Tarifa, tasa eta prezio publikoen aldaketa behin betiko onetsirik, 2006ko ekitaldirako

Udalak 2005eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen 2006ko ekitaldirako prezio publiko eta tasen tarifetako aldaketa.

Tarifa horiek jendaurrean egon dira 30 egunez eta ez da erreklamaziorik izan.

Beraz, tasak eta prezio publikoak behin betikoz onetsitzat hartzen dira.

Castejonen, 2005eko abenduaren 22an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

E R A N S K I N A

ORDENANTZA FISKALA, LEGARRA, HAREA, LURRA, HARRIA ETA BERTZELAKO MATERIALAK ATERATZEKO HERRILURREN ESKUBIDE ETA KANONAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ondoko hauetan xedatutakoari jarraikiz ezarri da: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta lege haiek garatzen dituzten arauzko xedapenetan.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Halako pertsona fisiko nahiz juridiko batzuek edo nortasun juridikorik gabeko subjektuek herrilurrak erabiltzea da ordenantza honetako zergapeko egintza, legarra, harea, lurra, harria eta bertzelako materialak ateratzeko bada.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Solidarioki daude ordaintzera behartuak:

a) Udal baimenen titular diren pertsona natural edo juridikoak.

b) Materiala ateratzeaz nor baliatzen diren edo noren kontura egiten den, pertsona edo entitate haiexek.

c) Materialak egiazki nork atera edo nork garraiatu, haiexek

Karga-oinarria

4. artikulua. 1. Ateratako materialen kubikazioa eginez zehaztuko da karga-oinarria, honela:

_Udalak teknikari batzuk izendatuko ditu, eta horiek kontzesioko lurren plano altimetrikoa eginen dute, hura geroko kontzesioetan erabiliko baita kubikazioen erreferentziatako.

_Kubikazioa egiterakoan, teknikariak akta eginen du eta gero sinatuko, materiala ateratzeko lizentziaren titularrarekin batean.

2. Neurketa eta kubikazio lanek sorrarazten dituzten gastuak lizentziaren titularrak ordainduko dizkio teknikariari.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak eranskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Sortzapena eta dirubilketa

7. artikulua. Kuota 30 egun balioduneko epean ordainduko da, jakinarazpena egiten denetik.

Arau orokorrak

8. artikulua. Castejongo Udalak behin-behinekoz emanen du lurren kontzesioa, interesatuek aldez aurretik eskatuta.

9. artikulua. 1. Udalak erabakiko du agregakinak ateratzeko eskatzen den lurrak laborantzarako balio duen. Horrela bada, esleipen-hartzaileak, ateratze lanak bukatuta, hura berdintzeko hitza emanen du, eta haren gainean ezarriko du lanak hasi aitzin zegoen laborantza-lurraren geruza.

2. Kontzesioko azalera osoan materialak ateratakoan, esleipen-hartzaileak erabakitakoa beteko du lurzatia berdintzeari doakionean, azken kubikazioaren arabera. Nekazaritza Batzordea, teknikariekin batean, ikuskapena egiteko agertuko da esleipen-hartzaileak eskatutakoa bukatu dela adierazi eta berehala. Behar diren frogapenak esleipen-hartzailea bertan dagoela eginen dira.

10. artikulua. Materialak ateratzeko, esleipen-hartzaileek Nafarroako Gobernuak arlo estetikoa zaintzeko eman dituen arauak hartuko dituzte kontuan, baita Udalak bidezko juzgatzen dituen arau guztiak ere.

11. artikulua. 1. Udaltzaingoak begiratu beharko du ordenantza honetan eta onartzen diren lizentzietan ezarrita gelditzen den guztia betetzen ote den.

2. Udaltzaingoak edo Udalaren bertze edozein langilek eskatuz gero, esleipen-hartzaileek lizentziak erakutsi beharko dituzte.

12. artikulua. Udalak eskatzen duen ordainketaz landa, kontzesio-hartzaileek Nafarroako Gobernuak eta Castejongo Udalak ezarrita dituzten edo hemendik aitzina ezar ditzaketen zerga guztiak ordaindu beharko dituzte.

13. artikulua. Kontzesioa eman eta urtebetera iraungiko da. Esleipen-hartzaileak kontzesioko lurretan materialak ateratzen segitzeko interesa badu, behar den eskabidea egin beharko du erabili gabeko azaleraren aipu eginez, eta eskari berri horretaz ebazpena eman aitzin ateratako materialen kubikazioa egin beharko da, baita egiten den likidazioaren zenbatekoa ordaindu ere.

14. artikulua. Esleipen-hartzaileak izanen dira ondasun publikoetan edo hirugarrenenetan materialak ateratzerakoan eragiten diren kalte-galeren erantzuleak

15. artikulua. Materialak ateratzeko ematen diren baimenak bertzerik gabe bertan behera geldituko dira borondatezko ordainketa egiteko aldian likidazioak pagatzen ez badira, titularrak hilabetea izanen baitu ordenantzako 9. artikuluko 2 eta 3. lerroaldeetan ezarritakoa betetzeko.

Fidantzak

16. artikulua. Ordenantza honetako betebeharrei erantzun ahal izateko, esleipen-hartzaileek 725euroko fidantza pausatu beharko dute ematen zaien erregu edo horren zatiki bakoitzeko. Fidantza Ordenantza honetan aipatu materialak ateratzen hasi aurretik pausatuko da.

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Ordenantza honetako 9. artikuluan ezarritakoa betetzen ez badu, esleipen-hartzaileak pausatutako fidantza galduko du eta ezgaiturik geldituko da kontzesio gehiago eskatzeko. Halaber, materiala ateratzeko laga zaizkion lurzati guztiak kenduko zaizkio eta pausatutako fidantza galduko du.

18. artikulua. Arau-hauste larritzat joko dira:

a) Materialak udal baimenik gabe ateratzen hastea.

b) Materialak ateratzen hastea Ordenantza honetako 16. artikuluan aipatu fidantza pausatu gabe.

c) Harrobiak betetzea, ateratako materialen kubikazioa egin aitzin.

19. artikulua. Bertzelako arau-hausteetarako eta haien zehapenerako Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean xedatzen denari jarraituko zaio.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

1. Ateratako legar, harea, lur, harri eta bertze materialetako metro kubiko bakoitzeko: 0,85 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ESPALOIAN BARNA IBILGAILUAK SARTZEKO ETA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordenantza hau martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.4 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hona hemen ordenantza fiska honetako zergapeko egintza:

a) Eraikin eta orubeetan trakzio mekanikoa duten ibilgailuak espaloietan barna sartzea.

b) Enpresek edo partikularrek eskaturik, salgaien zamalanak egiteko bide nahiz lur publikoetan lekua erreserbatzea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. 1. 2. artikuluan agertutako kontzeptuengatik, ordaintzera beharturik daude:

a) Udal lizentzien titular diren pertsona natural edo juridikoak, nahiz nortasun juridikorik gabeko subjektuak.

b) Ibilgailuendako sarrera eta pasabideak zer eraikinetan ezarri diren, haien jabeak.

2. Ordainketa lizentziaren titularraren edo titularren bizkar izanen da beti.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Karga-oinarria izanen da ibilgailuendako sarbide edo pasabideen luzera, metro linealetan neurtua

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak eranskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagozkion tarifak aplikatuko zaizkio.

Tasaren sortzapena eta dirubilketa

7. artikulua. 1. Tasa Udalak baimena ematen duenean sortuko da lehen aldiz.

2. Gero, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean izanen da haren sortzapena.

3. Sortutako tasaren zenbatekoa ez da murrizten ahal.

Salbuespenak eta hobariak

8. artikulua. Halako pertsona, entitate publiko edo pribatu batzuk ez dira behartuak egonen tasa hauek ordaintzera baldin eta Udalbatzak, osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, deklaratzen badu horiek eskaintzen dituzten zerbitzuak mesedegarriak direla komunitatearentzat.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. 1. Ordenantza honetan arautzen den lizentziaren kontzesioa hautazkoa izanen da beti, behin-behinekoa eta hirugarrenei kalte egin gabe. Hortaz, ez du titularrarendako eskubide subjektiborik sortzen eta horrek kendu eta espaloia eta zintarria lehengoratu beharko ditu, bere kontura, Udalak horren errekerimendua egiten badio edo, betiere, edozein arrazoirengatik baja ematen badiote.

2. Baimenak alkateak emanen ditu, ebazpen bidez, edo zinegotzi eskuordeak, halakorik bada.

10. artikulua. Kuotaren zenbatekoa interesatuari itzuliko zaio, betiere, leporatzen ahal ez zaizkion arrazoiengatik, aprobetxamendua ematetik gelditzen bada.

11. artikulua. 1. Ibilgailuendako sarbiderako lizentzia eskuratzeko ez da ez lokalaren gutxieneko azalerarik, ez gutxieneko ibilgailu kopururik ere eskatuko.

2. Lizentzia honen eskabidean sarbidearen gutxieneko zabalera baizik ez da zehaztuko.

12. artikulua. Titulartasun aldaketek berriz ere lizentzia eman beharra dakarte, eta, beraz, ordenantza honek aurreikusten dituen tramiteak eta baldintzak bete beharko dira horietarako.

13. artikulua. 1. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura ekar dezaketenean, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, dagokion prezio publikoa ordaindu beharra kendu gabe.

2. Kalteak konponezinak badira, desegindako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze hartuko du ordainetan Entitateak.

3. Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta diru itzulera.

14. artikulua. Lizentziaren titularrak aprobetxamendua bukatu eta gero baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero, Udalak utzitako diskoak itzultzera eta espaloia eta espaloi-zintarria zeuden bezalaxe uztera. Horrela egiten ez bada, aprobetxamenduak segida duela ulertuko da harik eta espaloiak eta espaloi-zintarria zeuden bezala utzi eta diskoak itzuli arte.

15. artikulua. Eremu publikoa edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatu nahi dutenek aprobetxamenduaren zabalera eta zertarakoa zehaztuko dituzte beren eskabidean, Udaletxean.

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta

Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

17. artikulua. Arau-hauste arinak dira:

a) Behar den baimenik eskatu gabe egitea aprobetxamendua.

b) Aprobetxamenduari jarraipena ematea lizentziaren epea iraungi ondoan.

c) Eremu publikoko lurzorua edo jabari publikoko lurrak okupatzea baimenak finkaturiko mugak gaindituz.

d) Udalak ofizialdu ez bezalako disko-seinaleak edo ezaugarriak paratzea eta espaloia horiz pintatzea, behar den baimenik gabe.

18. artikulua. Gainerako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio edo, bidezko denean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

1. Gau eta eguneko pasabideak:

Ibilgailuendako pasabidea (metro lineal edo zatikiko): 22,71 euro.

Pasabideak identifikatzeko plakak: 14,40 euro.

2. Bide publikoaren erreserba zamalanetarako:

Toki bat erreserbatzea (metro linealeko): 26,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOA ETA HERRILURRAK OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordenantza hau martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.4 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordenantza fiskal honetako zergapeko egintza da Udalaren erabilera publikoko ondasun nahiz instalazioen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia; honako hauek zehazki:

a) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea, garabiak eta kargagailuak barne.

b) Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

c) Irabazi asmoarekin mahaiak eta kadirak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

d) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

e) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun, jolaskizun eta antzekoak, eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa.

f) Gainerako aprobetxamendu berezi edo erabilera pribatiko guztiak .

Subjektu pasiboak

3. artikulua. 1. Eremu publikoa okupatzeko tasa ordaindu beharko dute behar den udal lizentziaren titular diren pertsona fisiko nahiz juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek.

2. Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

3. Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean haren baja aurkezten ez dutenak.

4. Bide publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo aprobetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Honakoak dira karga-oinarriak:

a) 2. artikuluko a) atalean zehaztu okupazioan, okupaturiko azalera; puntel, euskarri eta eraikinetarako eskora-egituren kasuan, ordea, erabilitako elementu kopurua izanen da karga-oinarria.

b) 2. artikuluko b) atalean zehaztu aprobetxamenduetan, aprobetxamenduak eta instalazio osagarriek okupaturiko azalera, edo luzera, metro linealetan, edo erabilitako elementu kopurua.

c) Baimenduriko mahai kopurua.

d) Kioskoak okupaturiko azalera, metro karratutan edo zatikiari dagokiona.

e) Okupazioa 2.e) artikuluan zehazten diren instalazioekin egiten bada eta hura iraunkorra ez bada, aprobetxamenduaren eta instalazio osagarrien metro linealak eta iraupena.

f) Bertze edozein aprobetxamendu berezi edo erabilera pribatiborako, metro karratu edo zatikien eta egunen kopurua.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak eranskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.

6. artikulua. Horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamenduak badira eta horiek herritar guztiei edo ugariri eragiten badiete, Castejongo udal mugapean urteoro eskuratzen duten fakturaziotik heldu diren dirusarrera gordinen ehuneko bat eta erdi izanen da, betiere eta salbuespenik gabe, prezio publikoaren zenbatekoa.

Tributu-kuota

7. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasaren sortzapena eta dirubilketa

8. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren tasen sortzapena Udalak baimena ematen duenean izanen da edo, baimenik gabe egin bada, aprobetxamendua hasi zenetik.

9. artikulua. Sortutako kuotak baimenean zehazten den tokian ordainduko dira eta betiere hogeita hamar egun baliodunen epearen barnean, baimen horren jakinarazpenetik hasita.

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua. Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalaren kioskoak daude salbuetsiak prezio publikoa ordaintzetik

11. artikulua. Horrez gain, toki mailako zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresak salbuetsirik egonen dira tasen ordainarazpenetik.

Kudeaketa arauak

12. artikulua. Ordenantza honetako 2. artikuluaren a) atalean aipatzen diren instalazioetako batekin erabilera publikoko lurrak okupatzeko interesa dutenak ondoko arauei lotu behar zaizkie:

1. Aprobetxamenduak erdiesteko interesa duten pertsona fisiko, juridiko edo nortasun juridikorik gabeko subjektuek eskabidea aurkeztuko diote Udalari eta hartan hau zehaztuko: aprobetxamenduen nolakoa, denbora eta iraupena, zer tokitan egin nahi den, kokaleku zehatza, mugapenerako sistema eta, oro har, nahi den aprobetxamendua zehazteko behar diren xehetasun guztiak.

2. Denbora zehazten ez bada, udal administrazioak likidazioak egiten segituko du tarifetan agertzen diren prezioen arabera, harik eta zergadunak behar den baja aitorpena egin arte.

3. Eraikuntza edo eremu publikoaren okupazioa egiteko elementu osagarriak erabiltzea derrigorezkoa bada udal ordenantzek horrela xedatzen dutelako, eskubideen sortzapena izanen da, partikularrek eskatzen ez badute ere.

4. Araututako aprobetxamenduek zoladuran edo udal zerbitzuek eremu publikoan edo herrilurretan dituzten instalazioetan suntsiketa edo narriadura ekar dezaketenean, horien partikularrak berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik daude. Horiek Udalaren zerbitzu teknikoek egiten duten balorazioaren ariora ordainaraziko dira.

5. Nola nahi den ere, eremu publikoa Udaltzaingoak agintzen duen bezala okupatuko da.

13. artikulua. Ordenantza honetako 2. artikuluaren b) atalean aipatzen diren instalazioetako batekin erabilera publikoko lurrak okupatzeko interesa dutenak ondoko arauei lotu behar zaizkie:

1. Egin beharreko instalazioen aitorpena aurkeztea Udaletxean, dagokien planoekin batean.

2. Jadanik onartutako aprobetxamenduetan edozein aldaketa egin nahi bada, udal administrazioari jakinarazi behar zaio, egitate horiek kuota handiagoak aplikatzea badakarte, Udalak behar bezalako likidazioa egin dezan. Kuota handiagoaren eta jadanik ordaindu denaren arteko aldea baizik ez da likidatuko.

3. Orobat, aitorpenak aurkeztu beharko dira aprobetxamenduak osoki edo partez uzten direnean. Aitorpen horiek noiz egin diren, hurrengo ekitaldian izanen dute eragina.

14. artikulua. Mahaiak eta kadirak eta mostradore eramangarriak irabazi asmoz paratzeko, ondoko arauei jarraitu beharko zaie:

1. Paratu gogo dituztenek eskabidea aurkeztuko diote Udalari eta hartan hauek argi zehaztuko: aprobetxamenduaren azalera, mahaitxo kopurua, baita zenbat denboratarako ezarriko diren ere. Eskabidea gutxienez ere hamabortz egun lehenagotik beharko da aurkeztu.

2. Eremu publikoa urte osoan okupatu ahalko da.

3. Baimenak urte osorako edo eskatzen den denborarako emanen dira, eta hurrengo urteetarako nahiz aldi baterako baimen hori luzatzeko, interesatuek berriz ere egin beharko dute eskaria, gutxienez ere hamabortz egun lehenagotik egin ere. Eskabideak gutxienez ere hamabortz egun lehenagotik beharko da aurkeztu.

4. Baimenaren titularrek okupatutako eremu publikoa garbi atxikitzeko ardura dute.

5. Esleipenak irauten duen bitartean, baimenaren erabakia eduki beharko da Udaltzaingoaren eskura, baita mahai eta kadiren kokamenduaren krokisa ere.

6. Nola nahi den ere, Udaltzaingoak mugatuko du aprobetxamenduaren azalera.

15. artikulua. Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok, edo nortasun juridikorik gabeko subjektuk, eremu publiko edo herrilurrak okupatzeaz baliatu nahi badu lehenago aipatu gabeko instalaziorekin batekin, Udalari eskatu beharko dio idatziz, baita zehaztu ere zer instalazio mota den, zer azalera okupatuko den, horien planoa edo krokisa, kokagunea eta Udalak lizentzia baimentzeko edo ukatzeko eskatzen dizkion argibide beharrezko guztiak.

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Hauek arau-hauste arintzat hartuko dira:

1. Arau-hausteak:

a) Ordenantza honetan arautzen diren aprobetxamenduetariko bat egitea behar den udal lizentziarik gabe.

b) Aprobetxamenduan jarraitzea lizentzia iraungitakoan.

c) Azalera handiagoa okupatzea edo elementu kopuru handiagoa erabiltzea, ezarritako mugak gaindituz.

2. Behar den diru zehapenaz gain, baimenik gabe paraturiko instalazioak kenduko ditu Udaltzaingoak.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

1. Eraikuntzako materialekin edo obra-hondakinekin erabilera publikoko lurrak okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko, egunean: 0,34 euro.

2. Erabilera publikoko lurrak edukiontziekin okupatzeagatik, metro karratu edo zatikiko, egunean: 0,34 euro.

3. Bertzelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,34 euro.

4. Irabazteko asmoz paratu mahai eta kadirak: kopurua x I x 100.

1. eremuko indizea => 0,35.

2. eremuko indizea => 0,25.

3. eremuko indizea => 0,15.

5. Saltoki, barraka, txosna, etxola, karruselak, metro linealeko edo zatikiko, egunean: 5,63 euro.

6. Merkatu tikiko saltokiak, metro linealeko edo zatikiko, egunean: 1,30 euro.

7. Antzerki eta zirkoak: 130,00 euroko fidantza jarri behar da.

8. Eremu publikoko lurrak edukiontziekin okupatzeagatik, metro karratuko edo zatikiko, egunean: 0,76 euro.

Eremu publikoa okupatzeko, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak ehuneko 20 gehituko dira.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordenantza hau martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.4 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da erabilera publikoko lurretan zangak irekiz eta eremu publikoko zoladura edo espaloietan edozein mugimendu eginez baimentzen den denboran gauzatzen den aprobetxamendu berezia.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. 1. Jabari publikoa beren onerako erabili eta bereziki aprobetxatzen edo erabiltzen dutenak edo hartaz baliatzen direnak daude prezio publiko hau ordaintzera behartuak.

2. Behar den baimena izan gabe egindako aprobetxamenduetan, aprobetxamenduen onura jasoko dutenak eta, egin, egiten dituztenak daude solidarioki ordaintzera behartuak.

Karga-oinarria

4. artikulua. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko da aprobetxamendu horretan berritu edo altxatu behar den zoladura, galtzada edo espaloiaren azalera, edo erabilera publikoaren azalera.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak eranskinean agertzen dira eta indarra izanen dute harik eta Udalak osoko bilkuran aldatu arte.

6. artikulua. Horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamenduak badira eta horiek herritar guztiei edo ugariri eragiten badiete, Castejongo udal mugapean urteoro eskuratzen duten fakturaziotik heldu diren dirusarrera gordinen ehuneko bat eta erdi izanen da, betiere eta salbuespenik gabe, prezio publikoaren zenbatekoa.

Tributu-kuota

7. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriei behar diren tarifak aplikatuko zaizkie.

Tasen sortzapena eta dirubilketa

8. artikulua. Tasek sortzapena izanen dute Udalak baimena ematen duenean edo, baimenik gabe egin bada, aprobetxamendua hasi zenetik.

9. artikulua. Kuota hogeita hamar egun balioduneko epean ordainduko da, lizentziaren jakinarazpena egiten denetik.

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua. Zerbitzuen mankomunitateak salbuetsiak daude ordaindu beharretik, beren lege araubide berezia dela-eta.

Kudeaketa arauak

11. artikulua. Zangak egin edo zoladuran edo espaloietan mugimendua egin nahi duen pertsona natural edo juridikoak behar den baimena eskatuko dio toki entitateari, eta hirigintza arloko araudiaren betebeharrak eta "Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko ordenantzaren" baldintzak bete beharko ditu.

12. artikulua. Lizentziak ematen diren unean likidatuko dira behar diren tasak. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

13. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetean ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

14. artikulua. Lizentzia eskatu dutenek obra egiteari uko egiten ahal diote behin lizentzia hartu ondoan eta iraungipen epea bukatu baino lehenago, betiere lanak hasi ez badira. Kasu horretan tasaren % 90 itzuliko da; tasa ordaindu ez bada, haren % 10 eskatuko zaio interesatuari.

15. artikulua. 1. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

2. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, desegindako ondasunek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen zaio ordainetan entitateari.

3. Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta diru itzulerak.

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Iruzurtzat hartuko da baimendua baino azalera edo luzera handiagoko aprobetxamendua egitea, baita obrak egiteko emandako denbora baino gehiago luzatzea ere.

Halaber, iruzurtzat hartuko da behar den lizentzia gabe aprobetxamendua edo obrak hastea.

17. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo, bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta bat heldu diren arauetan agindutakoari.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

1. Zangak irekitzea:

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik: 6,07 euro.

Zanga irekitzeagatik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeko tarifak % 20 gehituko dira.

ORDENANTZA FISKALA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORUAN, HEGALKINEAN ETA ZORUPEAN ZERBITZUEN ENPRESA USTIATZAILEEK INTERES OROKORRERAKO EDO HERRITAR GUZTIENDAKO EDO UGARIRENDAKO EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera, lege bereko 12. artikuluan xedatzen denari dagokionez.

Zergapeko egintza

2. artikulua. 1. Zergapeko egintza dira toki entitateko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein fluido eramateko; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak, salmenta automatikorako makinak eta gisakoak, zerbitzua egitearekin ikustekoren bat badute eta interes orokorreko horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten badituzte, herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten ala ez kontuan hartu gabe.

2. Jabari publikoko aprobetxamendu berezia gertatuko da baldin eta, hornidura zerbitzuak egitearen ondorioz, hegalkina, lurzorua edo zorupea okupatzen duen sarea edo azpiegitura erabili behar bada, okupazio hori modu esklusiboan egin ala ez, eta azpiegitura horien titularra nor den kontuan hartu gabe.

3. Nolanahi ere, zerbitzua udal mugapearen barnean egin dela ulertuko da betiere haren izaera dela-eta jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamenduaren menpeko bada edo harekin ikusteko badu, prezioa bertze udalerri batean ordaintzen bada ere.

Tasaren sortzapena

3. artikulua. 1. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta aprobetxamendua hasten edo bukatzen bada, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

2. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi dela ulertuko da horretarako baimena ematean, lizentzia edo baimena behar denetan; bertzenaz, eskatzen duten herritarrei zerbitzua egiazki egiten zaienean.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Enpresa ustiatzaileek, zergadun gisa, tasa ordaindu behar dute, baldin eta jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, uraz, gasaz, argindarraz, telekomunikazioaz (telefonia finko eta mugigarria) hornitzeko zerbitzuak edo gisako bertze edozein zerbitzu ustiatu beharrez.

2. Orobat ordaindu behar dute komunikazio sareak ustiatzen dituzten enpresa, entitate edo administrazioek, baldin eta horretarako erabiltzen badituzte zuntz optikoko sistemak, kable bidezko telebista edo toki erakundearen jabari publikoan pasatzen diren edo paraturik dauden sareak edo muntadurak behar dituen bertze edozein teknika.

3. Tasa honi dagokionez, garraio, banaketa nahiz merkaturatze lanetan ari diren enpresak hartzen dira zerbitzuaren enpresa ustiatzailetzat.

4. Betiere, erabiltzen diren sare edo azpiegituren titularrak nahiz horiei dagokienez erabilpen, sarbide edo lotura eskubidea duten titularrak izanen dira subjektu pasiboak.

Zerga-oinarria: tasak eta tarifak.

5. artikulua. 1. Enpresa horiek udal mugapean urtero eskuratzen duten fakturaziotik heldu diren dirusarrera gordinen araberakoa izanen da kuota aurkitzeko tasari aplikatzeko oinarria.

2. Halakotzat hartuko dira entitate bakoitzari egozten ahal zaizkion dirusarrera gordinak, enpresa ustiatzaileek erran den denboran eskuratu dituztenak udal mugapean egindako hornidura zerbitzuen ordain. Horien barnean daude, bertzeak bertze, aipatu zerbitzuak egitean erabiltzen diren kontagailu, ekipo eta muntadurak, enpresenak edo erabiltzaileenak direnak, alokatze, abiarazte, zaintze, aldatze, konektatze, deskonektatze eta ordezkatzetik heldu direnak. Halakotzat hartuko dira, orobat, orokorrean enpresa hornitzailearen berezko jardueraren ondoriozko zerbitzuengatik, hirugarrenei dohainik ematen zaien horniduragatik, kontsumo berariazkoengatik eta diruz ordaintzen ez direnengatik egiten den fakturazioari dagozkion dirusarrerak. Azken horiek beren klaseko antzekoei dagokien banaz-bertzeko prezioaren arabera fakturatuko dira.

3. Aldiz, hauek ez dira dirusarrera gordintzat hartuko:

a) Egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak,

b) Hirugarrenen kontura kobratutako kontusail edo zenbatekoak, kuantifikazio araubide hau aplikatzen zaion entitatearen dirusarrera berariazkoak ez badira.

Zerga-tasa.

6. artikulua. 1. Aplikatuko den tasa % 1,5 da hornidurako zerbitzuen enpresa ustiatzaileek eskuratzen dituzten dirusarrera gordinen gainean.

2. Tasa hauek bateragarri izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean, hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. 1. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak irizpena eginda.

2. Egindako kalteak konponezinak badira, enpresa ustiatzaileak kalteordaina ordainduko dio Udalari, desegindako ondasunen edo egindako andeatzearen balioa zenbat eta horrenbertze, udal teknikariak hura zenbakietara ekartzeko irizpena eginda.

3. Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, udalerritik at egiten bada ere, horren ondoriozko kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten hitzar daiteke, hitzarmenean ezarri aldietan ikuskatzen ahal dena, aipatu aldietan aprobetxamendu horietan egindako ustezko kalteak zenbakietara ekarri ahal izateko.

4. Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia hautsi edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arauteriak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

10. artikulua. 1. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek hiruhileko bakoitzean aurkeztu beharko dute, udalerrian, erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena, behin betiko aitorpen-likidazioaren kontura.

2. Hiruhileko bakoitzean egiten den aitorpen horren zenbatekoa kalkulatzeko, % 1,5 aplikatu beharko zaio arau honetan ezarritako erregelen ariora.

3. Aldi berean, ordainketa egin behar duten enpresek dagokien tasaren dirusarrera egin beharko dute, Herriko Etxean berean edo, bertzenaz, hiruhileko bakoitzaren ondoko hilean kasu bakoitzean zehazten den entitatearen bitartez.

11. artikulua. 1. Ordaindu behar dutenek kasuan kasuko urte natural bakoitzaren ondoko uztailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dute behin betiko aitorpen likidazioa, eta harekin batera aurkeztuko dute enpresako auditoreek egitate zehatzen gainean egiten duten ziurtagiria; hartan zergapean dagoen ekitaldiko dirusarrera gordinak adierazi beharko dira. Horiez gain, balantzearen kopia baimendua eta ekitaldiko memoria aurkeztuko dira.

2. Zenbatekoa zehazteko, % 1,5 aplikatuko zaio, ordenantza honen arabera, dirusarrera gordin guztien zenbatekoari; azkenean ateratzen den zenbatekoaren eta kontura egindako dirusarreren artean alderik badago, huraxe ordainduko da.

3. Ateratzen den saldoa negatiboa bada, enpresa ustiatzaileak Udalari ordaindutako soberakina etortzen diren lehen edo hurrengo likidazioetan konpentsatuko da.

4. Nolanahi ere, tasa ordaindu behar duen enpresak ordainketari ihes egiteko jarrera erakusten badu, udal administrazioak ahalmena izanen du ordainarazpena tramite gehiagorik gabe likidatu eta kobratzeko, bertze bide batzuetatik lortzen ahal dituen datuetan oinarriturik, are aurkeztu gabeko zenbatekoak zenbatespen objektiboen bidez finkatzeko ere.

Arau-hausteak eta zehapenak

12. artikulua. Tributuaren ikuskapenari, tributu arloko arau-hausteei eta kasu bakoitzean tokatzen diren zehapenei dagokien orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean eta haiekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza Udalaren kirol instalazioak erabiltzea da, haien esparrura sartzean hasita.

3. artikulua. 1. Kirola eta gorputz kultura garatu eta egiteko Udalaren eraikin, zelai, esparru eta toki guztiak dira kirol instalazioak.

2. Hartarako ondasun higigarriak eta kirol instalazioren bati modu iraunkorrean atxikiak ere halakotzat hartuko dira.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak prezio publiko hauen subjektu pasiboak izanen dira, aitzineko 2. artikuluan agertzen diren instalazioak erabiltzen badituzte.

2. Ordenantza honi dagokionez, ondokoak dira familia unitateak:

a) Legez berezi gabeko senar-emazteek osatua, eta adingabeko seme-alabarik izanez gero, haiek ere bai, salbu eta gurasoen baimenarekin aparte bizi direnak.

b) Aita edo ama, eta seme-alabak, aurreko atalean zehaztutako baldintzak betetzen badituzte.

Karga-oinarriak

5. artikulua. 1. Karga-oinarriak dira:

Udal kiroldegiko instalazioetarako:

a) Banakako abonuetan, adina edo erretiro_ edo alargun-pentsioduna izatea.

b) Gainerako abonuetan, urtekoetan, abonua hartzen duten familia unitateko kide kopurua.

c) Instalazioetan abonurik gabe sartuz gero, erabiltzen diren denbora.

d) a) eta b) ataletan zehaztu kasuetan, kontuan hartuko da interesatuak Castejongo Udalerrian erroldatuak dauden ala ez.

"El Romeral" kirol instalazioetarako:

a) Familia abonuetan, familia unitatea.

b) Abonu berezietan, 66 urte edo gehiago izatea.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tributu-kuota

7. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena.

8. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzeko baimena ematen den unean sortuko dira tasak.

9. artikulua. Ikuskizunak eta gisako jarduerak egiteko, Udalak fidantza bat pausatzea eskatzen ahal du instalazioetan egiten ahal diren kalteez erantzuteko. Baimena, dena den, nahi bada emanen da.

Salbuespenak

10. artikulua. 1. Salbuespena izanen dute:

a) OAEAren % 80tik behetiko dirusarrerak, errentak edo pentsioak dituzten familiak; abonuaren onuradun bakoitzeko % 10 igoko da portzentaje hori.

b) Oinarrizko Errenta jasotzen duen jendea.

2. Udalaren organo eskudunak ebatziko ditu kuota ez ordaintzeko eskaerak, Udalaren Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko gizarte langileak txostena prestatu ondoren.

Kudeaketa arauak

11. artikulua. Kudeaketa arau hauek Udalaren instalazioetan erabilera eta jarduerak arautzen dituztenez aparte dira.

12. artikulua. Kirol instalazioak erabiltzeko, bazkide edo abonatu karneta eskuratu behar da.

13. artikulua. Urteko abonatua izateko behar da izen ematea egina, onartua izana, behar den karnetaren jabe izatea, abonatua dela egiaztatzea eta unean uneko ordainagiriaren ordainketa eguneratua izatea.

14. artikulua. 1. Abonatu karneta norberarena eta eskualdaezina izanen da. Karneta bertze inori uzteak ekarriko du istanteko gelditzea Udalaren kirol instalazioetako abonatu izatetik.

2. Karnetaren galera, ebasketa edo narriadura dela-eta berria egin behar bada, euro bat ordaindu beharko da. Inori karneta ebatsi edo galduz gero, horren berri eman beharko dio berehala instalazioen arduradunari, jakin dezan.

15. artikulua. Abonatuek sarbide librea izanen dute, abonatu karneta erakutsiz gero, kirol instalazioko zerbitzu guztietan, betiere jendearendako irekita dauden egun eta orduetan.

16. artikulua. Castejongo Udalak beretako gordeko du kirol instalazio bakoitzak gehienez ere izan dezakeen abonatu kopurua finkatzeko eskubidea.

17. artikulua. Abonatuek betebehar hauek dituzte:

a) Instalazioa eta haren zerbitzu guztiak tratu ona emanez eta behar bezala zainduz erabiltzea.

b) Gainerako abonatu eta erabiltzaileei behar den errespetua gordetzea, bizikidetasun egokirako behar den jokabidea erabiliz.

c) Bertze abonatuen eskubideak erespetatzea, bereziki aldez aurretik emandako orduen erreserbari dagozkionetan.

d) Udalaren Kirol Kontseiluak berez edo instalazioko langileen bitartez ematen dituen arau eta jarraibide guztiei men egitea eta betetzea.

Dirubilketa

18. artikulua. Abonu bidez, kuoten dirubilketa urtero eginen da, herriko banku entitateen bitartez.

19. artikulua. Abonurik gabe, berriz, kirol instalazioetan sartzeko kuoten dirubilketa instalazioko langileek eginen dute bertara sartu baino lehen. Aldian behin, horretan aritzen diren langileek kontuak emanen dituzte udal diruzaintzan, zehazten diren betebeharrak eginda.

20. artikulua. Ordenantza honetako 9. artikuluak aipatzen duen fidantza eskatu bada, jarduera kirol instalazioan egiteko baimena ematen den unean ordainduko da udal diruzaintzan.

Tributu-hausteak

21. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

22. artikulua. Arau-hauste larritzat joko da eta horrela zehatuko dira, aitorpena faltsutzen dutenak, ordenantza honetako salbuespenak eta hobariak eskuratzeko.

23. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek sarrerako txartela eskatzean, norbaitek erakusten ez badie, Udalaren kirol esparrutik kanpora bidaltzen ahal dute, zehapen modura.

24. artikulua. Udal kiroldegiaren esparrura behar den txartel edo baimenik gabe sartzea iruzurtzat hartuko da.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

1. Udal kiroldegia.

a) Banakako abonua:

_Banakakoa, 18 urtetik goiti: 51,75 euro.

_Banakakoa, 18 urtetik beheiti: 39,48 euro.

_Banakakoa, pentsiodunak: 24,77 euro.

b) Familia unitateendako abonua:

_Bi kidekoak: 59,59 euro.

_Hiru kidekoak: 69,76 euro.

_Lau kidekoak: 79,87 euro.

_Bortz kidekoak: 88,86 euro.

_Sei kideko familiak: 97,88 euro.

_Zazpi kidekoak: 107,99 euro.

c) Banakako sarrerak (eguneko): 4,50 euro.

d) Pista alokatzeko: 23,00 euro.

Erroldatu gabekoek 51,06 euro garestiago ordaindu beharko dute tarifa, dela banakakoa dela familiakoa.

2. "El Romeral" kirol instalazioak.

a) Abonuak:

_Familiendako: 147,00 euro.

_Berezia (66 urtetik goitikoak): 73,50 euro.

b) Denboraldiko abonuen prezioa:

_30 eguneko bonoa:

-13tik 65 urte bitarte: 107,00 euro.

-4 urtetik 12ra bitarte eta 66 urtetik goiti: 75,00 euro.

_10 eguneko bonoa:

-13tik 65 urte bitarte: 42,00 euro.

-4 urtetik 12ra bitarte eta 66 urtetik goiti: 29,00 euro.

b) Banakako sarrerak (eguneko):

_13tik 65 urte bitarte: 5,00 euro.

_4 urtetik 12ra bitarte eta 66 urtetik goiti: 3,50 euro.

ORDENANTZA FISKALA, 03 URTE BITARTEKO HAUR HEZKUNTZAKO UDAL IKASTETXEKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza sortuko da 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxeko zerbitzuak erabiltzeagatik.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Ikastetxean onartzen diren haurren guraso, tutore edo legezko ordezkariek dute tasa ordaindu beharra.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Haurrak zenbat hilabetez joaten diren ikastetxera, horra karga-oinarria eskola-tarifari dagokionez; jantoki-tarifari dagokionez, berriz, jantokia zenbat hilabetez erabiltzen den.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena eta dirubilketa

7. artikulua. Haurra udal ikastetxean onartzen duten egunean izanen da tasen sortzapena, edo jantoki zerbitzua erabiltzeko eskabide formala egiten denean.

8. artikulua. Kuotak hilero ordainduko dira sortzapena zein hilabetetakoa den haren lehenbiziko hamar egunetan, zerbitzuak zenbat egun erabili diren kontuan hartu gabe.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Matrikula epea hasi baino lehenago zehaztuko dira ikastetxean sartzeko eskabideekin batean aurkeztu beharreko agiriak.

10. artikulua. Haurraren gurasoak dira eragiten ahal diren kalteen erantzuleak; Udalaren lokalak eta ondasunak behar bezala erabiltzen direla begiratuko dute

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hauste larritzat joko da agiriak edo aitorpenak faltsutzea, hautaketarako baremoan puntu gehiago izateko edo hilekoak murrizteko.

12. artikulua. Gainerako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio, edo Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

7 orduko eskolatzea: 96,00 euro hilean.

Jantokia: 85,00 euro hilean.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren prestazioen onuradun izateak sortzen du.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren prestazioen onuradunek dagozkien tasak ordaindu beharko dituzte.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Egiten den zerbitzu mota eta prestazioak irauten duena, horra karga-oinarriak.

Tarifak

5. artikulua. 1. Laguntza zerbitzuaren prestazioen tarifak zerbitzuaren erabiltzaileak duen per capita errentaren araberakoak izanen dira (pentsioak, soldatak eta kapital-errentak edo interesen errentak), ordenantza honen eranskinean zehazten den moduan.

2. Per capita errenta da bizikidetasuneko unitateak urtean dituen dirusarrera guztien batura, zati hamabi hilabete; eragiketaren emaitza bizikidetasuneko unitateko kideen artean zatituko da. Eragiketa horren ondoriozko tarifa handitu eginen da eskatzailearen eta harekin bizi diren familiakoen ondasun eta jabetzen arabera, halako moldez non hurrengo tartera igoko baita tarifa kapitalean duten 6.000 euroko.

3. Material ortopedikoa maileguan hartzeko tarifak materiala erabiltzen den egunen araberakoa izanen da. Diru kopuru jakin bat utzi beharko da materiala maileguan hartzeko eta gordetzeko, behar bezala erabiliko dela bermatzearren. Mailegua bukatu eta materiala itzulitakoan, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoko langileek materiala aztertuko dute pausaturiko bermea itzultzea egokia den ala ez zehazteko.

Tasen sortzapena eta dirubilketa

6. artikulua. Kuoten sortzapena hasiko da Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren prestazioak jasotzen diren unean berean.

7. artikulua. Kuotak hilero ordainduko dira, zerbitzuen sortzapena noiz eta ondoko hileko lehenbiziko 5 egunean.

8. artikulua. Bajak Udalari jakinaraziko zaizkio idatziz eta ondoko hiletik hasita izanen dituzte ondorio ekonomikoak.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. 1. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua eskatzen ahal dute beren eginbehar arruntak egin ez ditzaketen gizabanakoek edo familiek, edo kideren bat arazoetan dutenek, eta ondoren zehazturiko prestazioetako baten beharra badute, betiere finkaturiko ordutegiaren barnean.

2. Etxez etxeko laguntza programaren bidez, erabiltzaileak eta haren familiakoek edo hurbilekoek egin ez ditzaketen egitekoak eginen dira, onuraduna normaltasunez bizitzeko beharrezko direnak.

3. Programaren ardura duen gizarte langileak erabiltzailearen egoera sozio-familiarra baloratzeko azterketa eginen du eta txosten bat igorriko du, honako hauek zehaztuko dituena:

a) Zein motatako prestazioa emanen den.

b) Jarri zaizkion egunak eta orduak.

c) Erabiltzaileak ordaindu beharreko tarifa.

4. Alkateak espedienteak ebatziko ditu eta eskatzaileei jakinaraziko zerbitzua onetsi edo ezetsi den. Eskumen horren ordezkatzea baldin bada, zinegotzi eskuordea izanen da aipatu espedienteak ebatziko dituena.

10. artikulua. 1. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren prestazioak erabiltzeko eskaera Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan egin beharko da, zerbitzuan bertan eskuratzen ahal den eskabidea betez eta sinatuz.

2. Dokumentazioa jaso eta balorazioa egin ondoan, gizarte langileak organo eskudunari proposatuko dio zein erabaki hartu, datu hauek zehaztuz: zein laguntza emanen den, ordutegia eta non-nola emanen den.

11. artikulua. 1. Balorazioa egin ondoren eta eskatu zerbitzua egiten hasi aurretik, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) Gizarte Segurantzako kartillaren fotokopia.

c) Sendagilearen edo erizainaren txostena, ospitaleren batean alta eman badiote.

2. Udalak beharrezko jotzen duen bertze edozein agiri aurkezteko eskatzen ahal du.

Salbuespenak

12. artikulua. Tarifetan adierazitako salbuespenak bertzerik ez da.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Iruzur erako arau-haustetzat hartuko da, tarifa txikiagoa izateko asmoz aurkezten diren agiri edo aitorpenak faltsutzea, baita Udalari ez jakinaraztea ere tarifen kalkulua egiteko kontuan hartu behar diren dirusarrerak handitu direla.

14. artikulua. Arau-hausteak Ordenantza fiskal orokorrean ezarritakoari jarraikiz zehatuko dira, eta onuraduna zerbitzutik kentzen ere ahalko da.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua erabiltzeko tarifak.

OAEAren % 60tik beheitiko dirusarrerak (hilabetean): salbuetsirik.

OAEAren % 60 eta % 75 arteko dirusarrerak (hilabetean): 5,30 euro.

OAEAren % 75 eta % 90 arteko dirusarrerak (hilabetean): 10,17 euro.

OAEAren % 90 eta % 105 arteko dirusarrerak (hilabetean): 15,19 euro.

OAEAren % 105 eta % 120 arteko dirusarrerak (hilabetean): 20,50 euro.

OAEAren % 120 eta % 135 arteko dirusarrerak (hilabetean): 20,50 euro

OAEAren % 135 eta % 150 arteko dirusarrerak (hilabetean): 20,50 euro + kostuaren % 25.

OAEAren % 150 eta % 165 arteko dirusarrerak (hilabetean): 20,50 euro + kostuaren % 50.

Ikuztegi zerbitzua P.C.E.<OAEA (hilabetean): 10,17 euro.<IPREM (mensual): 10,17 euros.

Ikuztegi zerbitzua P.C.E.>OAEA (hilabetean) 15,19 euro.

b) Material ortopedikoaren mailegua.

Material ortopedikoa alokatzea (eguneko): 3,15 euro.

Eskaren kontrako lastaira alokatzeko fidantza: 30,00 euro.

Garabi elektrikoa alokatzeko fidantza: 50,00 euro.

Ohe elektrikoa alokatzeko fidantza: 100,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, KULTUR ETXEKO INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ondoko hauek ordaindu beharko dituzte tasak:

a) Pertsona fisiko edo juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko subjektuek, Kultur Etxeko gelak eta gainerako instalazioak erabiltzeko eskatzen dutenean ikastaroak, hitzaldiak edo zernahi jarduera egiteko bertan.

b) Kultur Etxeko aulkiak edo bertze edozein ondasun maileguan eskatzen dutenek, betiere alkate udalburuaren aburuz.

Ordaindu beharra

3. artikulua. 1. Ordaintzeko betebeharra sortzen da Kultur Etxeko gelak eta gainerako instalazioak erabiltzeagatik ikastaroak, hitzaldiak edo zernahi jarduera egiteko bertan.

2. Kultur Etxeko aulkiak edo bertze edozein ondasun maileguan hartzeko ez da tasarik ordaindu beharko, baina fidantza pausatu beharko da, lagaturiko ondasuna behar bezala itzultzen bada atzera emanen dena.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak eta, nortasun juridikorik gabeko subjektuak, baldin eta zergapetzen diren kasuen onuradun badira

Tarifak

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean edo indarrik gabe utzi arte edo indarrik gabe utzi arte

Dirubilketa

6. artikulua. 1. Udalaren organo eskudunak gela lagatzeko ebazpena jakinarazten duen egunean sortuko da tasa, ebazpen horretan finkatuko baita gela zer egun eta ordutan erabiltzeko lagako den.

2. Kultur Etxeko aulkiak edo bertzelako ondasunak maileguan uzteko fidantza lagapenaren onuradunari eman aurretik pausatuko beharko da.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Eskabideak idatziz aurkeztuko dira Udaletxean, betiere Udalak Kultur Etxeko instalazioak erabiltzeko finkatu duen araudiari jarraikiz.

8. artikulua. Erabiltzailea da eragiten ahal diren kalteen erantzulea; Udalaren lokalak eta ondasunak behar bezala erabiltzen direla begiratuko beharko du.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio, edo Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Gelak eta gainerako instalazioak erabiltzea.

Irabazteko asmorik gabeko ekimen pribatuak: 0,00 euro.

Irabazteko asmoa duten ekimen pribatuak:

_Gelak erabiltzeko (ordu bakoitzeko): 13,00 euro.

_Ekitaldi aretoak erabiltzeko (ordu bakoitzeko): 27,00 euro.

Herriko taldeak: 0,00 euro.

b) Aulkiak edo bertzelako ondasunak maileguan uzteko fidantza.

Aulkiak maileguan uzteko (bakoitzeko): 1,00 euro.

Soinu tresneria eta bideoa maileguan uzteko (bakoitzeko): 100,00 euro.

Bertzelako ondasunak maileguan uzteko: kostuaren arabera.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honetako tasa.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da alderdi batek eskaturik agiri hauek luzatzea:

a) Ziurtagiriak egitea.

b) Arma txartela tramitatzea.

c) Konpultsak.

d) Lurzatien zedulak.

e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe.

3. artikulua. Ez da tasarik eskatuko, ziurtagiriak agintari zibil, militar edo judizialek eskatuta egiten direnean, ofizioko jarduketetan eragina izateko badira.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Administrazioak bideratu behar duen agiria aurkeztearekin sortuko da zerga ordaindu beharra edo ordainarazpen honen xedeko agiriren bat luzatzeko eskatzerakoan.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. 2. artikuluan aipatutako agiriak eskatzen dituzten pertsona natural edo juridikoek eta egindako zerbitzuaren onura biltzen dutenek dute ordaindu behar.

Tarifak

6. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren agiriak luzatzeagatik ordaindu beharreko tarifak eraskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Tasa sortutzat hartuko da Udalaren erregistro orokorrean agiria luzatzeko eskaria egiten denean, eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ez eta tramitatuko ere aldez aurretik ez bada ordaintzeko betebeharra bete.

8. artikulua. Udal administrazioaren agirien eta berriemateen Sarrera eta irteera erregistro orokorraren ardura duen funtzionarioak edo funtzionarioek dirusarrera eginen du edo dute, dagozkion likidazioak eta guzti, Udal Gordailuzaintzan.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Egiaztagiriak: 1,00 euro.

b) Konpultsak: 1,00 euro.

c) Lurzatien gaineko zedulak: 2,00 euro.

d) Arma txartelen tramitazioa: 13,50 euro.

e) Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak: 1,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TUTERAKO REINA SOFIA OSPITALERAKO ETA SANTA ANA ANBULATORIORAKO GARRAIO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza sortuko da Udalak kontrataturiko auto-taxiaren zerbitzuak erabiltzeagatik, Tuterako Reina Sofía Ospitalera eta Santa Ana Anbulatoriora bidaiariak garraiatzeko kontratatu baita auto-taxi hori.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta, nortasun juridikorik gabeko subjektuak, baldin eta zergapetzen diren kasuen onuradun badira

Tarifak

4. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tarifen sortzapena eta dirubilketa

5. artikulua. Tarifek sortzapena izanen dute ospitalerako eta anbulatoriorako garraio zerbitzua erabiltzen denean, eta Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoetan likidatuko dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Tarifak prestazioa erabili aurretik ordainduko dira. Tarifak kobratzen dituen funtzionario arduradunak behar den txartela emanen du, eta hura izanen da zerbitzua erabili ahal izateko egiaztagiria, taxi ibilgailuaren titularrari erakutsi beharko zaiona. Garraio zerbitzua hasi aurretik erakutsiko zaio ordainagiria taxilariari.

7. artikulua. Castejongo Udaleko organo eskudunak irteera orduak finkatuko ditu, baita gainerako funtzionamendu arauak ere, kontratua arautzen duten baldintzen pleguari jarraikiz.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio, edo Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Joan-etorriko txartela: 4,00 euro.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. 1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan, Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazoari buruz martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Legearen testu artikuludunaren 71.1 artikuluari dagokionez xedatutakoaren babesean eta Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko oinarrien uztailaren 25eko 18/1989 Legean dauden printzipio eta irizpideei jarraituz, Castejongo Udalak ordenantza hau ezarri du. Aipatze aldera, kasu hauek zehazten dira, zeinetan bidezko izanen baita ibilgailua eremu publikotik kendu eta ondoren altxatzea:

a) Arriskutsua denean edo traba larria egiten baldin bazaio zirkulazioari nahiz zerbitzu publiko baten funtzionamenduari, eta orobat ibilgailu hori bidean abandonatua dagoela uste izateko arrazoiak daudenean.

b) Istripuren bat izan eta abiatu ezinik gelditzen denean.

c) Ibilgailua bera hondatu delako, ibilgetzen bada.

d) Aipatutako Legegintzako Errege Dekretuaren 67.1 artikuluaren hirugarren lerrokadak xedatzen duenari jarraituz, ibilgailua geldiarazi ondotik, arau-hausleak isunaren zenbatekoa ordaindu nahi ez duenean edo hura ordaintzeko bermerik eman nahi ez duenean.

e) Ibilgailua aparkatuta egon eta alarma pizten denean, denbora tarte egoki batean, ordu bat iraganik inor deskonektatzera agertzen ez bada, altxatokira eramanen da.

f) Ondare publikoa hondatzen denean.

g) Ibilgailua udal agintaritzak ordutegi mugatuan aparkatzeko paratzen dituen tokietan aparkaturik dagoenean, horretarako baimena ematen dion bereizgarria ezarri gabe, edo ezarritako denboraren bi halako ganditzen duenean.

h) Ibilgailua zirkulaziorako edo zenbait erabiltzaileren zerbitzurako soilik erreserbatutako bide-zatietan edo erreietan aparkatuta dagoenean.

i) Ibilgailua aparkatua dagoenean, behar bezala baimendutako segizio, desfile, prozesio, kabalkada, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean edo eremuan.

j) Eremu publikoa konpondu edo garbitzeko beharrezkoa denean.

2. Ibilgailua kentzeak Udalaren altxatokira eramatea ekarriko du, eta neurriak hartuko dira ahalik eta lasterren gidaria edo jabea horren jakitun egiteko. Betiere argibide mota guztiak emanen dituzte udaltzainek.

3. Ibilgailua kentzea bertan behera utziko da gidaria edo baimena duenen bat agertu eta behar diren neurriak hartzen baditu.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz kentzen hastea, eta ondotik, interesatuari itzuli bitartean altxatokian edukitzea, horra zergapeko egintza.

3. artikulua. Ez dute tasa hau ordaindu beharko:

a) Behar den baimena duten kabalkada, desfile, prozesio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

b) Dauden tokian eremu publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kentzen diren ibilgailuak.

c) Jabeei ebatsirik eremu publikotik kenduko diren ibilgailuak. Jabeak horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du. Salbuespen honek ibilgailua ebatsi den egunetik hasita izanen du ondorioa.

Ordaindu beharra eta tasen sortzapena

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra zerbitzua ematean edo ematen hastean sortuko da, eta une berean ere izanen du sortzapena ibilgailua kentzeko tasak.

5. artikulua. Ibilgailua altxatzeko tasak izanen du sortzapena ibilgailua kendu eta 48 ordu iraganik.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Ebatsia denean edo, behar bezala frogaturik, ibilgailua titularraren borondatearen kontra bertzela erabiltzen denean izan ezik, ordenantza honetako 1. artikuluak aipatzen dituen kasuetan ibilgailua kentzen bada, horren ondoriozko gastuak titularraren kontura izanen dira; eta horiek ordaintzea edo haien ordainketa bermatzea aldez aurreko baldintza izanen du ibilgailua itzuliko bazaio. Horrek ez du deusetan ukatzen errekurtsoa aurkezteko duen eskubidea, ezta gastu horiek istripua eragin, ibilgailua abandonaturik utzi edo arau-haustea egin duen lagunari kobratzea ere, egitate horietariko batengatik eraman badiote ibilgailua.

Karga-oinarria

7. artikulua. Karga-oinarria da kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza.

Salbuespenak

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik _hasita nahiz osorik_ eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezi moduan, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udalaren bulegoetan ordainduko direla ezarri da; ordainketa frogatzeko behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko dira bertan. Ordainketa bulego orduetatik kanpo egiten bada, udaltzainek berek kobratuko dute eta behar den ordainagiria emanen.

11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere bestalde zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek erretiratu gabeko ibilgailuak.

13. artikulua. Udalak bere altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu eremu publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965eko ekainaren 15eko eta 1967ko martxoaren 8ko Aginduetan bai eta ibilgailu abandonatuak eremu publikotik kendu eta altxatzeari buruzko 1974ko otsailaren 14ko Aginduan ere ezarritakoari jarraituz.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoan, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana burutzen ahal ez bada: 47,00 euro.

b) Zerbitzua osorik egiten denean eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean: 94,00 euro.

c) Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zatiki bakoitzeko: 2,10 euro.

ORDENANTZA FISKALA, OBRA-HONDAKINAK BOTATZEKO ZERBITZUKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza sortzen da udal hondakindegian isurkinak edo obra-hondakinak zuzenean botatzeagatik.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Udal hondakindegian hondakinak zuzenean botatzen denean, isurketa egiterakoan sortzen da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Honako hauek izanen dira subjektu pasiboak:

a) Obra-hondakinak eta bertzelako hondakinak zuzenean botatzeko tasei dagokienez, isurketa egiteko baimena eskatzen duten pertsona nahiz entitateak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean finkatu dira udal hondakindegian obra-hondakinak botatzeko tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. 1. Castejongo Udalaren bidez kudeatuko dira obra-hondakinak botatzeko tarifak.

2. Hiruhilean behin likidatuko dira tarifak; ordainagirietan isurki mota eta dagokion tarifa agertuko direlarik espresuki.

7. artikulua. Udal hondakindegian partikularrek eta udalaz kanpoko entitateek hondakinak botatzeko tarifen likidazioa egin aurretik, Udalak baimenak emateko izendatzen duen pertsonak hilabetero helaraziko dio administrazio-organoari hondakinak bota dituzten pertsona nahiz entitateen zerrenda, isurketa kopurua eta ezaugarriak zehaztuz.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio, edo Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

Hobra-hondakinak botatzea:

Edukiontzi handia: 25,96 euro.

Edukiontzi txikia: 12,98 euro.

HILERRIKO ZERBITZUAK ETA JARDUKETAK ETA UDAL MAILAKO BERTZELAKO HILETA ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza sortzen da hilerriko zerbitzuak emateagatik, hala nitxoen esleipenari edo kontzesioari dagozkionak, nola hilerriko gainerako zerbitzu osagarriak, hilerriaren xedea betetzeko ematen direnak.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Esleipena edo zerbitzua eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjetuak ordaindu beharko du tasa, subjektu pasiboa den aldetik.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Zerga-oinarria zehaztuko da kontuan hartuz zein den emandako zerbitzua, ordenantza honetako tarifetan jartzen diren kopuruen arabera.

Tarifak

5. artikulua. Udalak onetsiko ditu aplikatu beharreko tarifak, ondoko eranskinean agertzen baitira.

Sortzapena

6. artikulua. 1. Tasen sortzapena hasiko da Ordenantza honetan arautu zerbitzua eskatzen denean.

2. Kasuan kasuko zerbitzuak eman aurretik ordainaraziko dira kuotak, presa larriko kasuetan edo jaiegunean izan ezik.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Hilotzak hilerriraino eramateaz arduratzen diren ehorzketa enpresek, udal diruzaintzan likidatuko dituzte bidezko diren ehorzketa eskubideak, ordainagiria luzatuko zaielarik. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den agiria, gorpua bertaratzen denean. Salbuetsirik daude premia larrikoak diren kasuak edo udal bulegoetan jaiegun denean gertatzen diren kasuak; horrelakoetan enplegatuak datuak jaso eta diruzaintzara igorriko du informazioa, han bideratu dadin behar den ordainarazpena.

8. artikulua. Garbiketa zerbitzua edo gorpuzkiak eramatekoa hartzeko interesik duenak Udal bulegoetara jo beharko du eta hantxe eskatu, behar diren eskubideak ordainduz, eta bidezko den ordainagiria luzatuko diote. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den agiria, zerbitzu horiek eman aitzin.

9. artikulua. 1. Nitxoak alokatu nahi dituzten pertsona fisiko eta juridikoek edo nortasun juridikorik gabeko subjektuek udal bulegoetara joko dute alokairua eskatzeko, hantxe emanen baitzaie kredentziala behar diren eskubideak ordaindu eta gero. Premia larriko kasuetan edo udal bulegoek egun baliogabea dutenetan, udal ehorzleak behar den esleipena eginen du eta berehalakoan emanen du horren berri udal bulegoetan. Halakoetan bortz eguneko epea egonen da behar diren eskubideak ordaintzeko, udal ehorzleak esleipena egin eta biharaumetik kontatzen hasita.

2. Antzera jokatuko da nitxoak saltzeko.

3. Kasua ez da premia larrikotzat joko, nitxoa ez bada okupatzen udal bulegoek egun baliogabea dutenetan.

10. artikulua. Urtero, eta urte bakoitzeko urtarrilaren lehena erreferentziatzat hartuz, udal hilerrian dauden nitxo, panteoi eta hilobi guztien errolda edo zentsua eginen da. Horretan oinarriturik ordainaraziko dira zerbitzu orokorrak egiteko tarifak.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio, edo Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Nitxoak.

Kontzesioa: 480,00 euro.

b) Zerbitzu orokorrak.

Hilobiko gorpuzkiak nitxora edo panteoira lekualdatzea: 74,63 euro.

Hilobiko gorpuzkiak nitxo huts batera lekualdatzea: 74,63 euro.

Nitxotik nitxora lekualdatzea: 49,21 euro.

Nitxotik nitxo huts batera lekualdatzea: 49,21 euro.

Bigarren edo hurrengo ehorzketak nitxoan: 49,21 euro.

Hilobiko gorpuzkiak bertze herri batera lekualdatzea: 47,32 euros.

Nitxoko gorpuzkiak bertze herri batera lekualdatzea: 49,21 euro.

c) Bertzelako zerbitzuak.

Panteoian ehorztea: 140,40 euro.

Hilerriko bertzelako zerbitzuak: kostuaren arabera.

ORDENANTZA FISKALA, EDATEKO URAREN HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako inguruabarrek osatzen dute zergapeko egintza:

a) Edateko uraren hornidura zerbitzua eskura izatea eta hori mantentzea, hau da, hornidura zer lekutarako kontratatu zen, edateko ura berehala hantxe izateko aukera.

b) Udalak ematen duen edateko ura erabili eta eskura izatea. Zergapeko egintzaren arabera aldatuko da tarifa, hornituriko edo kontsumituriko uraren erabileren arabera.

c) Edateko ura hornitzeko zerbitzuan alta hartzea. Horren barnean daude edateko ur horniduraren zerbitzua eskatutako emaria jasotzeko instalazio egokiak aurretiaz dituen leku bati ematen hasteko kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak.

d) Hornidurarako baldintzen aldaketa. Horren barnean daude lehenagotik altan dagoen hornidura baten baldintzak aldatzeko behar diren kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Horren barnean honelako aldaerak izaten ahal dira:

1._Eskatutako emariaren aldaketa. Honek ekarriko du neurri handiagoko kontagailuaren ordez txikiagoa paratzea edo alderantziz.

2._Horniduraren titularitatearen aldaketa, Udalaren Ur Zerbitzuaren erregelamenduan subrogaziorako onartzen diren arrazoietariko batengatik.

e) Edateko uraren hargunea egitea. Hargunea egiteko obra materialki egitea eta horren kostua eskatzailearen kontura izanen dira. Udalak egiten duen zerbitzua, tarifa honen zergapeko egintza sortzen duena, alegia, izanen da obra egiten ari den bitartean alderdi teknikotik gainbegiratzea, baita hartunea lotzea ere Udalaren sare orokorrarekin hornitu nahi den esparruko instalazio partikularrarekin.

f) Hondatutako kontagailuak konpontzea, erabiltzailearen kontura. Horren barnean daude erabiltzailearena den kontagailu hondatua jaso, konpondu eta berriz jartzeko behar diren jarduketak.

g) Erabiltzaileak eskatutako ikuskapen lanak. Horren barnean daude Udalak, abonatuak hala eskatuta, egin beharreko ikuskapen lan guztiak, hala nola kontagailuaren funtzionamendua egiaztatzea, kontagailuaren irakurketa ustez akastunen ikuskapena eta gisako bertze jarduketak, ikuskapena burutu ondotik egiaztatzen bada erabiltzaileak ez duela behar adina arrazoi izan ikuskapena eskatzeko.

Salbuespenak eta hobariak

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

4. artikulua. 1. Tarifaren araberako kuotaren % 80aren hobaria onartzen da lauhileko lehen 20 metro kubikoko kontsumorako, etxeko abonatuak badira eta delako familia unitatearen dirusarrerak, errentak edo pentsioak, edozein motatakoak izanik ere, L.G.S. _gehi % 10 familia unitateko kide bakoitzeko_ baino guttiago badira.

2. Honi doakionean, familia unitate dira etxe berean bizi diren jendakiak.

3. Hobari hauetarako eskubidea izateko, alderdi batek eskaturik izapidatuko dira.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera, zergadun gisa, ezarpena jar dakiokeen unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, eta entitateak, nortasun juridikorik ez badute ere, baldin eta ordenantza honen xede diren zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

2. Zehazki, honako hauek daude ordaintzera behartuak:

a) a) eta b) ataletan ezarritako tasetarako, abonu polizaren edo lotunearen titular agertzen den erabiltzailea.

b) c), d), e), f) eta g) ataletan ezarritako tasetarako, kasu bakoitzeko zerbitzuaren eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

6. artikulua. 2. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintza hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 2. artikuluan a) idatza-zatian ezarritako zergapeko egintzarako, edateko uraren hodietan paratutako kontagailua.

b) 2. artikuluko b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, kontsumitutako uraren metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagilurik ez bada edo hondaturik badago, aurreko bi urteetan kontagailuak erregistratutako datuak estrapolatuz neurtu eta zenbatespena eginez. Aurretik aipatutako zenbatespena egiten ahal ez bada estrapolaziorako behar diren datuen faltagatik, kontsumitutako metro kubikoen ebaluazioa arlo horretan indarra duen legeriak ezarritako prozeduren bidez eginen da.

c) 2. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako,

1._Lotune kuota, paratu beharreko kontagailuaren diametroaren ariora.

2._Zerbitzua egiteko behar diren eragiketen kostua.

d) 2. artikuluko d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako.

1._Zerbitzua egiteko behar diren eragiketen kostua.

2._Dagokion lotune kuotaren zenbatekoarekiko aldea.

e) 2. artikuluko e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, lotune kuota hargunearen diametroaren eta ezaugarrien ariora.

f) 2. artikuluko f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

g) 2. artikuluko g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

Tarifak

7. artikulua. Udalak onetsiko ditu aplikatu beharreko tarifak, ondoko eranskinean agertzen baitira.

Sortzapena

8. artikulua. 1. 6. artikuluaren a) atalean ezarritako kuotaren sortzapena kuota finkoei dagokien lauhileko bakoitzeko lehenbiziko egunean izanen da erabiltzaile guztiendako. Kuota horiek ez dira murrizten ahal.

2. 6. artikuluko b) atalean ezarritako kuotaren sortzapena ur kon- tsumoak egiten diren unean izanen da.

3. 6. artikuluko c), d) eta e) ataletan ezarritako kuoten sortzapena zerbitzua egiteko eskabide ofiziala egiten den unean izanen da.

4. 6. artikuluko f) eta g) ataletan ezarritako kuoten sortzapena zerbitzua egiten den unean izanen da.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. 1. Bai kontagailua erosteko gastuak bai instalaziorako eta hornitzeko behar diren materialei eta eskulanari dagozkien gastuak sarera lotzeko edo hornidura emateko eskatzen duenaren bizkar joanen dira.

2. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeetan ezartzen diren maneran eta halabereko baldintzetan.

3. Kontrakoa frogatu ezik, paraturik eta abian dagoen kontagailu sail guztia Udalarena dela usteko da.

4. Erabiltzailea zuzenbideak onartzen dituen frogabide guztiez baliatzen ahalko da, kontagailuaren gainean bere jabetza eskubidea agerian uzteko.

10. artikulua. Aurreneurri moduan, etxe edo instalazio barrenean ur-galera dakarten aberiak dituen hargunearen titularrari ur-hornidura mozten ahalko zaio.

11. artikulua. Erabiltzaileak behin ere ez du urez hornituko kanpoko inor, eta ez die erabiltzen utziko horretarako eskubiderik ez dutenei. Utzikeriagatik izan litekeen iruzur oro saihestu beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzailea izanen da errudun bakarra.

12. artikulua. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko aberia baten ondorioz gertatutakoak Udalari lehenbailehen jakinaraztera.

13. artikulua. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso-giltza dauden tokia behar bezala zaintzea eta Udalak ematen dituen jarraibideak betetzea.

14. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren ordainarazpenetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo bertzelako udal langileei, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

15. artikulua. Ordenantza honetan ezartzen diren kuotak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

a) 6. artikuluko a) atalean aurreikusitako kuota, lauhilekoka sortzen baita, berdin ordainaraziko da.

b) 6. artikuluko b), c) eta d) ataletan aurreikusiak lauhilekoka ordanaraziko dira.

c) 6. artikuluko e), f) eta g) ataletan aurreikusitako kuotak zerbitzua egitean ordainaraziko dira.

16. artikulua. Kuoten kudeaketa jakinarazpenaren arabera sailkatuko da:

a) Ordenantza honetako 6. artikuluko a) eta b) ataletako tarifei dagozkien kuotak jakinarazpen gabekotzat hartuko dira.

b) Ordenantza honetako 6. artikuluko a) eta b) ataletan finkaturiko kuotei dagozkien zorrak isilbidez jakinarazitzat hartuko dira urteko lauhileko natural bakoitzeko lehendabiziko egunean.

c) Ordenantza honetako 6. artikuluko b) atalean finkaturiko kuotei dagozkien zorrak, urteko lauhileko natural bakoitzean sortutakoak, isilbidez jakinarazitzat hartuko dira urteko hurrengo lauhileko natural bakoitzeko lehendabiziko egunean.

d) Artikulu honetako a) eta b) ataletan xedatua gora-behera eta subjektu pasiboek borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko duten 30 egun balioduneko epea ziurtatzeko, ordainagiriak ematean administrazioaren atzerapenen bat gertatzen bada, arestian aipatutako epea hasiko da Udalak, bere iragarki oholean azalduko den iragarkiaren bitartez, ordainagiriak eman dituela jakinarazi eta biharamunean.

e) c), d), e), f) eta g) ataletan ezarritako kuotek sortutako zorrak jakinaraziko dira zerbitzua eskatu duenari tasaren likidazioa agertzen duen agiri bat emanez. Hortik aurrera, ordenantza honetan jasotako jakinarazpenik gabeko tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.

1._6. artikuluaren c), d) eta e) ataletan jasotako kuoten kasuan, jakinarazpena eginen da zerbitzua eskatzen den unean.

2._6. artikuluaren f) eta g) ataletan jasotako kuoten kasuan, jakinarazpena eginen da zerbitzua eman ondotik, posta ziurtatuaren bidez.

f) Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aurreko atalean adierazitako epea kendu gabe, ordenantza honen 6. artikuluaren c), d) eta e) ataletan jasotako kuotek sortutako zorrak, behin zerbitzua eskatu duenari behar bezala jakinarazita, Udalaren Diruzaintzan utzi beharko ditu eskudirutan edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki bulegoetan. Baldintza hori bete gabe ez da emanen eskatutako zerbitzua.

17. artikulua. 1. Aurreko artikuluan aurreikusi bezala borondatezko denboraldian ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen epean ordaintzen ahalko dira, arauetan ezarritako errekarguarekin eta dagozkien korrituekin.

2. Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Udalak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

18. artikulua. Zorren ordainketa honela egin ahalko da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, beraiek seinalatutako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, Udal Diruzaintzan.

Arau-hausteak eta zehapenak

19. artikulua. Honako hauek iruzurtzat hartuko dira:

a) Udal langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten bisitak oztopatzea.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten egiaztapenak galaraztea.

c) Prezintu, sarraila eta kontsumoa neurtzeko Udalak paratutako aparatuak aldatzea.

d) Kontsumoa neurtzeko aparatuak aldatzeko edo berriak paratzeko Udalak ematen dituen jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren datuak maltzurkeriaz aldatzeko tresna baimendugabeak paratzea.

20. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gainerako kontuetarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arauetan xedatutakoari ere.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Eskuragarritasuna:

Hiruhileko kuota kontagailu bakoitzeko: 4,33 euro.

b) Edateko ura erabili eta eskuragarri izatea.

_Etxebizitzako kontsumoa (metro kubikoa):

0-20 metro kubikoko kontsumoa: 0,216 euro.

20-60 metro kubikoko kontsumoa: 0,703 euro.

60-100 metro kubikoko kontsumoa: 0,7679 euro.

100 metro kubikotik goitiko kontsumoa: 0,9518 euro.

_Industriako kontsumoa:

Kontsumoa (metro kubikoa): 0,4975 euro.

_Ureztaketa-ahoak:

Kontsumoa (metro kubikoa): 0,4651 euro.

c) Edateko ura hornitzeko zerbitzuan alta hartzea.

_Lotune kuota, kontagailuaren diametroaren arabera:

Zorrotada bakarra œ 13-esp: 40,50 euro.

Zorrotada bakarra Ÿ 20-115: 54,57 euro.

Zorrotada anizkoitza Ÿ 20-190: 60,00 euro.

Zorrotada anizkoitza 1 25-260: 99,58 euro.

Zorrotada anizkoitza 1Π30-260: 130,61 euro.

Zorrotada anizkoitza 1œ 40-300: 198,70 euro.

WP hor. Extr. 2 50: 446,88 euro.

_Zerbitzua emateko lanen kostua:

Zorrotada bakarra œ 13-esp: 21,17 euro.

Zorrotada bakarra Ÿ 20-115: 21,17 euro.

Zorrotada anizkoitza Ÿ 20-190: 21,17 euro.

Zorrotada anizkoitza 1 25-260: 31,78 euro.

Zorrotada anizkoitza 1Π30-260: 31,78 euro.

Zorrotada anizkoitza 1œ 40-300: 31,78 euro.

WP hor. Extr. 2 50: 42,37 euro.

d) Hornidurarako baldintzen aldaketa.

_Zerbitzua emateko lanen kostua:

Zorrotada bakarra œ 13-esp: 21,17 euro.

Zorrotada bakarra Ÿ 20-115: 21,17 euro.

Zorrotada anizkoitza Ÿ 20-190: 21,17 euro.

Zorrotada anizkoitza 1 25-260: 31,78 euro.

Zorrotada anizkoitza 1Π30-260: 31,78 euro.

Zorrotada anizkoitza 1œ 40-300: 31,78 euro.

WP hor. Extr. 2 50: 42,37 euro.

_Titulartasuna aldatzea:

Kuota bakarra: 26,52.

e) Edateko uraren hargunea egitea.

Udalari dakarkion egiazko kostua:

f) Kontagailuak konpontzea, erabiltzailearen kontura.

Zerbitzu horrek Udalari dakarkion egiazko kostua, kontagailuaren kostua barne, hura aldatu behar bada.

g) Ikuskapenak, erabiltzaileak eskaturik.

Zerbitzu horrek Udalari dakarkion egiazko kostua.

ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIAREN TASA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako hau da tasaren zergapeko egintza:

a) Udaleko estolderiaren sarera lotzeko baimena eman ahal izateko behar diren baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko udal jarduera tekniko eta administratiboa.

b) Udaleko estolderiaren sarearen bitartez gorozkiak, euri-urak, eta ur beltz eta zikinak biltzeko eta horien arazketa-tratamendua egiteko zerbitzua ematea.

3. artikulua. Ez daude tasa hauei lotuak finka lurrera eroriak, aurri egoeran deklaratuak edo orube edo lurzati direnak.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, ondoko pertsona fisiko eta juridikoak, eta nortasun juridikorik gabeko entitateak:

a) Finkaren jabea, usufruktuduna edo erabilpenaren titularra, sarera lotzeko lizentzia denean.

b) Zerbitzu horietaz baliatzen diren udalerriko finketako bizilagun edo erabiltzaileak, beren titulua edozein delarik ere (jabeak, usufruktudunak, gela bat hartua dutenak edo maizterrak, baita ordaindu gabe norbaitek utzita bada ere), ordenantza honetako 2.b) artikuluan sartutako zerbitzuen kasuan.

5. artikulua. Betiere, etxebizitzaren edo lokalaren okupatzaile edo erabiltzailearen ordezko subjektu pasibotzat hartuko da higiezinen jabea.

Tributu-kuota

6. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Sortzapena

7. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da zergapeko egintzaren udal jarduera hasten den unean, jarduera honelakoetan hasiko baita:

a) Sarera lotzeko lizentzia lortzeko eskabidea aurkezten den egunean, subjektu pasiboak espresuki egiten duenean.

b) Udalaren estolderiaren sarera egiaz lotzen den egunaz geroztik. Kasu honetan tasa ordaindu beharko da, kontuan hartu gabe sarera lotzeko baimena lortua den ala ez, eta kontuan hartu gabe baimena eskuratzeko tramitatu beharreko espediente administratiboa abiarazi den ala ez.

8. artikulua. Gorozkiak, euri-urak eta ur beltz eta zikinak biltzeko eta horien arazketa-tratamendurako zerbitzuak derrigorrezkoak dira estolderia duten kale, plaza edo bide publikoetara ematen duten fatxada duten Udalerriko finka guztientzat, baldin eta finkaren eta sarearen artean bortz metrotik goiti ez badago. Tasa beti kobratuko da, interesatuak sarera lotu ala ez.

Aitorpena, likidazioa eta dirusarrera

9. artikulua. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboek alta eta baja aitorpenak egin behar dituzte tasaren subjektu pasiboen zentsuan. Finkaren titulartasunaren aldaketa egiten denetik hurrengo hilabete naturaleko azken egunera bitartean egin behar dira aitorpenak.

10. artikulua. Aurreko artikuluak aipatzen dituen aitorpenek eragina izanen dute egiten den lehen likidaziotik aurrera, betiere alta eta baja aitorpenak aurkezteko epea bukatutakoan.

11. artikulua. Zentsuan hasiera batez sartzea ofizioz eginen da, sarera lotzeko baimena emandakoan.

12. artikulua. Tasa honen kuotak uraren hornidura eta kontsumoaren ordainagiriek dituzten epe berberetan likidatu eta bilduko dira.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio, edo Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Hargunea.

Saneamendu sare orokorreko harguneagatik: 29,20 euro.

b) Zerbitzu orokorrak.

Hustuketa (lauhilekoa): 1,47 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluarekin bat.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. 1. Ordainarazpen honen xedea izanen da zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea edozein jardueratan aritzeko lizentzia eman aitzin eta negozio lokalak ireki aitzin.

2. Ordainarazpen honi dagokionez, irekitzeko lizentzia beharko dute:

a) Berritik paratzen diren establezimenduek.

b) Lekualdaketek eta titulartasun aldaketek.

c) Lokal batean abian den jarduera handitzeak eskubide berriak ordaintzea ekarriko du, eta horien etorkia handitzea baizik ez da izanen, eta betiere udal zerbitzuak berriz ere aritzea beharrezkoa bada handitzea bideragarria izan dadin.

3. Hauxe da negozio lokala:

a) Ohiko jarduera merkataritza duen establezimendua. Ohikotasun hori suposatutzat joko da Merkataritzaren Kodeko 3. artikuluan aipatzen diren kasuetan edo, bertzenaz, jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaindu behar denean abiarazitako jardueraren trafikoaren xede diren egintzak edo kontratuak egiteko.

b) Enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera batean aritzen dena, establezimendua irekita egonda.

c) Xede nagusia etxebizitza izan gabe ere bizitegi izan daitezkeen eraikin, eta bereziki xede hau duena, jendearendako irekia egon ala ez:

_Jarduera ekonomikoetan aritzea.

_Edozein mota edo jitetako industrian edo negozioan aritzea.

_Ikuskizun publikoak.

_Biltegiak.

_Bulegoak, despatxoak edo estudioak, merkataritzako edo industriako jardueran aritzen direnean bertan.

_Bulegoak, despatxoak edo estudioak, jendearendako irekiak, bertan artegintzan, lanbideren batean edo irakaskuntzan irabazi asmoz aritzen badira.

Zergapeko egintza

3. artikulua. Zergapeko egintza sortzen da negozio lokalak ireki behar direla-eta burutu beharreko udal jardueragatik, behar bezala funtzionatzeko moduko baldintzak ote dituzten egiaztatzeko burutzen dena alegia.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordaindu beharra dute pertsona fisikoek, juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko subjektuek, abian den edo abiatu nahi den jardueraren titularrak diren aldetik.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko da, ordaindu beharreko lizentzia fiskalaren urteko kuotaren zenbatekoa eta, bidezko denean, makineria edo instalazio industrialen aurrekontua, industrien espedienteak tramitatzeko Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamenduak eskatzen duen proiektuaren arabera. Urteko kuota osoa izanen da, hau da, ez du hobaririk hartuko barnean, ez indarra dutenak ez eta geroan ezar daitezkeenak ere.

Tarifak

6. artikulua. Tarifa hauek aplikatuko dira:

1. Berritik paratzen diren establezimenduak:

a) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamenduari lotu gabeko establezimenduak edo lokalak: Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren % 10, eta 30,00 euro gutxienez ere.

b) Aipatu Erregelamenduari lotutako establezimendu edo lokalak: Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren urteko kuotaren % 50, 5. artikuluaren arabera kalkulatuta, gehi enpresa mota horiek espedientean aurkeztu beharreko proiektuan ageri diren makineria edo instalazio industrialen zergaren % 1. Aurrekontu horiek Udalaren teknikari batek aztertuko ditu, tasen ordainketan murrizterik izan ez dadin. Epigrafe honetan, betiere, 70,00 eurokoa izanen da guttienez sortuko den kuota.

2. Lokalez aldatzea.

a) Berritik paratzen diren establezimenduenen % 90 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Jarduerak handitzeagatik, berritik paratutako establezimenduen tarifa berberak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutienez 30,00 euro edo 70,00 euro, Jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamenduari lotua dagoen ala ez.

4. Negozioaren titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa:

a) Lehen aldiz paratzen diren establezimenduen tarifa berberak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barnean egiten denean salbu, kasu horretan 30,00 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen pagamendutako.

7. artikulua. Tasak ordaindu izanak ez du erran nahi irekitzeko lizentzia eskuratu denik.

Salbuespenak

8. artikulua. 1. Honako hauek daude tasa ordaintzetik salbuetsiak, behar den lizentzia eskuratu beharko badute ere:

a) Behin-behineko larrialdi batek bultzaturiko lekualdaketak, lokaletan obrak egin behar izateagatik, betiere behar diren lizentziak eskuratu badira.

b) Nahitaezko eraispenek, behera etortzeek eta suteek beharturiko lekualdaketak edo agindu eta xedapen ofizialak betez egin behar direnak.

c) Titularraren aldaketak "mortis causa" ondorengotzagatik, hura senar-emazteen artean izan edo aurretikoen nahiz ondokoen artean izan, betiere kausatzaileari lizentzia eman zitzaionetik 30 urte iragan ez badira.

d) Sozietate ez anonimoen helbide sozialaren aldaketa, kideren bat hiltzeagatik.

e) Senar-emazteen arteko eskualdaketak.

2. Aurreko zenbakiko a) atalak ezarri bezala ordaindu beharrik ez izatea jatorrizko lokala berriz ere irekitzen denean ere gertatuko da, hura moldatu edo berreraikitakoan.

3. b) atalari dagokionez, jatorrizko lokalarengatik ere ez da ordaindu beharko, hura moldatu edo berreraikitakoan, ezta horren ordezko lokal berriarengatik ere, betiere titularrak kalte-ordainik batere jaso ez badu jatorrizko lokaletik ateratzeagatik.

4. Salbuespen bietarako baldintza izanen dira berriz irekiko den lokalak hasierakoaren azalera bera izatea eta bertan jarduera bera egitea.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Irekitzeko lizentzia erdietsi gogo dutenek, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamenduak arautzen dituen jardueretariko bat egin behar badute, bere hartan aipatzen den bideari segituko diote.

10. artikulua. Eskaturiko lizentzia jarduera kaltegabe baterako baldin bada, interesatuak behar den eskabidea aurkeztuko du Udaletxean, egin beharreko jarduera(k) eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea zehazten dituela; eskabidearekin batera, lokalaren alokairuaren kontratua edo erosketaren titulua, hala nola tributu-kuotaren likidazioa egiteko behar duen informazio guztia aurkeztuko du.

11. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezarritako salbuespenak lortzeko interesa duten pertsonek udal administrazioari eskatuko dizkiote, berauek eskuratzeko eskubidea ematen dieten arrazoiak behar adina frogatuz.

2. "Mortis causa" salbuespenak baldintza hauek ditu:

a) Eragileak kasuan kasuko jardueran aritzeko lizentzia eskuratu izana edo salbuespena eskatu izana.

b) Kasuan kasuko jardueran segituko dela kreditatzea.

c) Eragilea hil ondotik, urtebete egin baino lehenago eskatzea.

d) Eragileari lizentzia eman zitzaionetik 30 urte iragan ez izana.

12. artikulua. 1. Udalak emanen ditu lizentziak eta balioa galduko dute ematen direnetik sei hilabete baino gehiago iraganik lokalak ireki ez baldin badira, edo ireki ondotik ixten badira berriz segidako sei hilabete baino gehiagotan, 8. artikuluak ukitzen dituenak salbu.

2. Itxiera aldi baterako baldin bada, kasuan kasuko industria edo saltokiko jarduerak modu arruntean eten direlako, horrela jaso beharko da eskabidean, eta jarduerari berriz ere ekiten zaion aldioro, Udal honi jakinarazi tasaren hasierako likidaziorako oinarritako balio izan zuten baldintzak eta industriaren edo saltokiaren titulartasuna beren horretan daudela.

3. Halakoetan, indarraldiaren iraungipena erabakitzeko epea izanen da urtebete baino gehiago itxita egotea.

4. Establezimenduan nahitaezkoa izanen da irekitzeko lizentziaren kopia ikusgai izatea.

13. artikulua. 1. Ordainarazpenaren sortzapena, berriz, ordaindu beharra sortzen denean izanen da, ordenantza honetako 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Kuotak, baita ikuskatzailetzatik heldu direnak ere, udal diruzaintzan ordainduko dira behar den lizentzia biltzean.

Tributu-hausteak

14. artikulua. 1. Arau-hauste larriak dira, bereziki, karga-oinarria zehazteko beharrezko diren datuak faltsutzea.

2. Bertzelako arau-hausteetarako, Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrari jarraituko zaio bai eta harekin bat heldu diren gainerako arauei ere.

15. artikulua. Zehapenei dagokienez, Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio bai eta harekin bat heldu diren gainerako arauetan xetatutakoari ere.

16. artikulua. 1. Udal honek beretako gordetzen ditu bereziki indarra duten lege xedapenek ematen dioten ahalmena, lizentzia ukatu eta, kasua bada, kentzeko, eta establezimenduak itxiarazteko, indarra duen legeriak aldioro eskatzen dituen baldintzak betetzen ez badituzte.

2. Udalbatza honek lizentzia kendu edo establezimenduak ixteko ahalmen bera du, errealitatea eskabidean azaldutakoarekin edo interesatuek gero batean emandako datuekin bat heldu ez bada.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

UDAL LUDOTEKAREN ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da Udal Ludoteka izeneko zerbitzuaren erabilpena, hala bertako mota edo zerbitzu partzialena nola bertatik garatzen direnena. Zerbitzuak, oro har, egitarau hau du:

a) Jarduera honen bidez jolas librea sustatzen da, norbere nortasunaren adierazpenaren esparru gisa; horretarako, txoko ezberdinak izanen dira:

1._Mostradorearen txokoa: harrera, argibideak eta hasierako arreta.

2._Psikomotrizitate eremua.

3._Jolas sinbolikoaren txokoa eta etxetxoa.

4._Eraikuntzen txokoa.

5._Liburutegia.

6._Teknologia berriak.

7._Erregelen eta neurri jokoen txokoa.

8._Banakako lanaren txokoa.

b) Joko eta jostailuen trukaketa, hau da, ludotekan eskura dagoen josteta materialaren barne mailegua; erabiltzaileak eskatzen du, erabiltzeko, eta bukatzean itzultzen.

c) Gizarte eta kultur sustapenerako jarduerak, hots, erabiltzaileek izan ditzaketen zailtasun batzuei aitzintzea eta arreta eskaintzea da.

d) Segimendu psikopedagogikoa, hots, erabiltzaileek izan ditzaketen zailtasun batzuei aitzintzea eta arreta eskaintzea.

e) Teknologia berriak: helburua da teknologia berriak sartzea, norberaren gaitasunak garatzera egiten duten parametroetatik, erran nahi baita, sormena, partaidetza eta begirada kritikoa.

f) Gurasoei edota taldeei harrera egitea; horretarakoastelehenetik ortzirale bitarte, gune bat izanen da orientazioa, aholkularitza, iradokizunak eta argibide orokorrak eskatzen dituzten gurasoei edota taldeei zuzenduta.

Zergapeko egintza

3. artikulua. Zergapeko egintza Udal Ludotekan izena ematearekin gauzatzen da. Une horretan berean hasten da zerga ordaindu beharra ere, zeren eta kontsideratzen baita orduan sortzen dela ematen diren zerbitzuen onura, ordain gisa prezio publiko bat daukana.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal Ludotekaren Zerbitzuaren prestazioen onuradunek dagozkien tasak ordaindu beharko dituzte. Zergadunaren ordezkoa izanen da, ondorio guztietarako, adin txikikoaren legezko ordezkaria.

Tributu-kuota

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean edo indarrik gabe utzi arte.

Sortzapena

6. artikulua. 1. Zerga ordaindu beharra sortzen da inskripizioa egitearekin batera, orduantxe hasten baita udalaren zerbitzua eta une horretan bihurtzen baita interesatua onuradun.

2. Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona kitatuko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan.

3. Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Udal zerbitzu honen onuradun izan daitezkeen eta Ludotekan izena emateko interesa duten pertsonek zerbitzurako prestatzen den lokalean agertu beharko dute, haien legezko ordezkariarekin batera, eta bertan egiten ahalko dute izen-ematea, behar den bezala erraten zaien gisan.

8. artikulua. Pertsona bat zerbitzuaren onuradun bihurtzen duen izen emateak denboraldiaren bukaera arte balioko du, eta, beraz, hurrengoaren hasieran berriz ere egin beharko dira inskripzioa eta tasa osoaren ordainketa.

9. artikulua. Zerbitzua erabiltzeko eskubidearen hasiera eta bukaerarako adinaren mugari dagokionez, lehenbizikorako beharrezkoa izanen da gutienekoa izatea; bigarren edo gehieneko adinaren kasuan, berriz, denboraldiaren barrenean gertatzen bada, ez da orduantxe onuradun izaera galduko, baina bertzerik gabe utziko zaio izateari hasitako denboraldi hori amaitzen denean, horretarako inolako baja edo aitorpenik tramitatu beharrik izan gabe.

Tributu arloko arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Castejongo Udaleko Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Izen ematea.

Udal ludotekako urteko tarifa: 28,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, KULTUR ETA KIROL ARLOKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ikastaro didaktikoak, eta kirol nahiz kultur arlokoak hartzeko aukera izatea da zergapeko egintza.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira ikastaro didaktikoak eta kirol nahiz kultur arlokoak hartzen dituztenak, hau da, zerbitzuaren erabiltzaile eta onuradun diren pertsona fisikoak zein juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko subjektuak.

Tarifak

4. artikulua. Kultur eta Kirol arloetako Udal Kontseiluak finkatuko ditu zerbitzuaren tarifak, zerbitzuaren kostuaren arabera.

Kudeaketa arauak

5. artikulua. Zerbitzua hartu aurretik ordaindu beharko da tasa, matrikula egiten denean.

6. artikulua. Erabiltzaileek berehala jakinaraziko dizkiote Udalari zerbitzuan atzemandako akatsak, zerbitzua modu egokian egin dadin.

Dirubilketa

7. artikulua. Udalak errekerimendu eginda abonatuko dira ordainarazpenak, zerbitzua hartu baino lehen, izena ematen denean. Kultur eta kirol koordinatzaile arduradunak kudeatuko du kobrantza, eta hark emanen ditu kontuak udal diruzaintzan.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen kontuetarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arauetan xedatutakoari ere.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

ORDENANTZA FISKALA, SARASATE ZINEMA-KULTUR ETXEKO IKUSKIZUN ETA EMANALDIETAN SARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordenantza honetako zergapeko egintza da Sarasate Zinema-Kultur Etxean antolatuko diren ikuskizunetan sartzea, honelakoetan alegia:

a) Antzerki saioak.

b) Kontzertuak eta musika emanaldiak.

c) Emanaldi zinematografikoak.

d) Zehaztuez bertzeko jarduerak.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Zerbitzua hartzen dutenak izanen dira tasa honen subjektu pasiboak, zergadun diren aldetik.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Castejongo Udalak Sarasate Zinema-Kultur Etxean antolatzen dituen ikuskizunetara joatea da zerga-oinarria.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. 1. Tarifak prestazioa erabili aurretik ordainduko dira.

2. Tarifak kobratzeko ardura duenak behar den sarrera emanen dio interesatuari, ezinbertzekoa izanen baita ikuskizunera sartu ahal izateko.

3. Castejongo Udaleko organo eskudunak behar bezain garaiz finkatuko ditu Sarase Zinema-Kultur Etxeko jardueren egutegia nahiz ordutegia, eta behar bezala sustatuko ditu.

7. artikulua. Sarasate Zinema-Kultur Etxeko instalazioen erabiltzaileak dira eragiten ahal diren kalteen erantzuleak; Udalaren lokalak eta ondasunak behar bezala erabiltzen direla begiratuko dute

Sortzapena eta dirubilketa

8. artikulua. Tasa sortuko da subjetu pasiboa Kultur Etxeko instalazioetara sartu aurretik, txartela eskuratzen denean alegia.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Honako hauek hartuko dira iruzurtzat:

a) Kuota ordaintzeko betebeharra ez betetzea.

b) Udalaren ondasun higiezinak eta higigarriak axolagabekeriaz edo oker erabiltzea.

10. artikulua. Gainerako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio, edo Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

a) Antzerki saioak.

Arruntak: _.

Haurrendako saioak: _.

b) Kontzertuak.

Sarrera arrunta: _.

c) Emanaldi zinematografikoak.

Arruntak: 4,00 euro.

Haurrendako saioak: 2,00 euro.

d) Bertzelako ikuskizunak.

Sarrera arrunta: _.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAN MATRIKULATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100.5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Castejongo Udalaren Musika Eskolan matrikulatzea da Ordenantza honetako zergapeko egintza.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki, baldin eta Udalaren Musika Eskolako ikasketak hartzeko eskatzen badute edo haietaz baliatzen badira.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Ikasleak Udalaren Musika Eskolara joaten diren hilabete kopurua izanen da zerga-oinarria.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Sortzapena eta dirubilketa

7. artikulua. Subjektu pasiboa Udalaren Musika Eskolan onartzen duten egunean eta eskolara joaten den urteetan sortuko da tasa.

8. artikulua. Kuotak hileroordainduko dira, urtean hamar hilabetez, irailetik ekainera bitarte, biak barne.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Eskolan sartzeko eskabideak idatziz aurkeztuko dira Udaletxean, Udalaren Musika Eskolako Erregelamenduari jarraikiz betiere.

10. artikulua. Erabiltzailea da eragiten ahal diren kalteen erantzulea; Udalaren lokalak eta ondasunak behar bezala erabiltzen direla begiratuko beharko du.

Salbuespenak eta hobariak

11. artikulua. 1. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

2. Familia bakar bateko hainbat kide matrikulatzen direnean, % 10eko hobaria izanen du familia bereko bigarren ikasleak.

Arau-hausteak eta zehapenak

12. artikulua. Honako hauek hartuko dira iruzurtzat:

a) Kuotak ez ordaintzea. Ordaindu gabeko kuotak metatzen badira, Udalaren Musika Eskolatik kanporatuko da ikasle hori.

b) Axolagabekeriaz edo oker erabiltzea Udalaren ondasun higiezinak eta higigarriak, Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuan daudenak alegia.

13. artikulua. Gainerako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikustekoa duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio, edo Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legeari eta horrekin bat heldu diren arauei.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du behar diren tramiteak bete ondotik eta ondorioak sortuko ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina, berrikusi edo indargabetu arte izanen baitu indarra.

T A R I F A K

Musika hizkuntza eta musika tresna (hilabetea): 43,00 euro.

Musika hizkuntza (hilabetea): 20,00 euro.

Musika hastapenak (hilabetea): 13,00 euro.

Musika tresna (hilabetea): 31,50 euro.

Musika tresna bat baino gehiago duten ikasleek tarifa arruntaz gain (31,50 euro hilean) bertze 28,00 euro ordainduko dute hilabetean.

Iragarkiaren kodea: L0525092