153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Ebro Kirol Mankomunitateak, 2006ko azaroaren 15ean egin batzarrean, hasiera batez onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea. Hona hemen laburturik:

GASTUAK

_Kreditu bereziaren sorrera:

452 212._Etxeak eta bestelako eraikinak konpondu, mantendu eta zaintzeko lanak: 1.100 euro.

Kredituen sorrera, guztira: 1.100 euro.

_Kreditu gehikuntzak:

452 22004._Kirol materiala: 1.000 euro.

452 22301._Eskolako kirol jardueretarako joan-etorriak autobusean: 7.000 euro.

Kreditu gehikuntzak, guztira: 8.000 euro.

DIRUSARRERAK

87000._Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.100 euro.

Finantzaketa, guztira: 9.100 euro.

Hori guztia egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 32. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea betetzat.

Castejonen, 2006ko azaroaren 17an._Mankomunitateko burua, Germán Espinosa Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0618708