153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2857/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Urologiako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 2857/2006 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Urologiako barrutiko sendagile espezialista izateko: Vicente Grasa Lanau jauna, Miguel Angel Pinos Paul jauna eta Javier Ignacio Jiménez Aristu jauna. Lanpostu hutsak honelaxe esleitu dira:

Vicente Grasa Lanau jaunari, lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (lanpostu zenbakia: 60154).

Miguel Angel Pinos Paul jaunari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 64615).

Javier Ignacio Jiménez Aristu jaunari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68619).

Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.

Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0619716