153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRONKARI

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Erronkariko Udalak, 2006ko irailaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa bat.

Jendaurreko epea, 2006ko 131. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 1ean, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki baitzen, erreklamaziorik gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu Legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Hona hemen aipatu aldaketaren edukia:

Kreditu berezia, "Herriko Etxeko kanpoaldea konpontzea" izeneko 121-62207 kontusaila sortzeko; zenbatekoa:151.633,80 euro.

Kreditu gehikuntza hori dirusarreren aurrekontuko kontusail hauen kontura finantzatuko da:

75608 Naf. Gob., Toki Azpiegituren Plan Berezia: Herriko Etxeko lanak; zenbatekoa: 106.143,66 euro.

75609 Naf. Gob., Toki Azpiegituren Plan Berezia-Salbueszpenezko Araubidea: Herriko Etxeko lanak; zenbatekoa: 45.490,14 euro.

Erronkarin, 2006ko azaroaren 21ean._Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0618619