153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZIZUR NAGUSIA

2007ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, 2006ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran.

Erabaki hori jendaurrean egonen da Zizur Nagusiko Udalaren idazkaritzan, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, hamabost egun baliodunean (iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita), herritarrek edo interesatuek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202.1 artikuluari jarraikiz, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsi dela ulertuko da, jendaurreko epea iragan ondoren.

Zizur Nagusian, 2006ko azaroaren 23an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0619663