153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Obretako zerbitzuburu-herri lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2006ko azaroaren 30ean:

(14/PR)

"Eskabideetarako epean ez da izangairik aurkeztu Obretako zerbitzuburu-herri lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2006ko urriaren 5ean onetsitako hartan, 2006ko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, azaroaren 6an; horiek horrela, deialdia bete gabe deklaratzea ebatzi dut."

Iruñean, 2006ko azaroaren 30ean._Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0619491