II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
IRUÑA
Musika Eskolako irakasle, saxofoiaren arlokoa, izateko 2 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea
Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2006ko azaroaren 30ean:
(7/PR)
"Eskabideetarako epean ez da izangairik aurkeztu Musika Eskolako irakasle, saxofoiaren arlokoa, izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2006ko urriaren 5ean onetsitako hartan, 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, azaroaren 10ean; horiek horrela, deialdia bete gabe deklaratzea ebatzi dut."
Iruñean, 2006ko azaroaren 30ean._Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.
Iragarkiaren kodea: L0619479