153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2854/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Medikuntza Intentsiboaren barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 2854/2006 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Medikuntza Intentsiboaren barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko: Joaquín Lobo Polanco, María Pilar Anguiano Baquero, María Isabel Jiménez Urra, Juan Angel Tihista Jiménez, Oscar Agudo Pascual eta Ana María Tellería Martín. Lanpostuak honelaxe esleitu dira:

Joaquín Lobo Polanco jaunari, lanpostu huts bat Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68600).

María Pilar Anguiano Baquero andreari, lanpostu huts bat Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68599).

María Isabel Jiménez Urra andreari, lanpostu huts bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (plantilla zenbakia: 63272).

Juan Angel Tihista Jiménez jaunari, lanpostu huts bat Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68601).

Oscar Agudo Pascual jaunari, lanpostu huts bat Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68598).

Ana María Tellería Martín andreari, lanpostu huts bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (plantilla zenbakia: 63511).

Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.

Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0619706