153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BORTZIRIETAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Juntak, 2006ko urriaren 10eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxez etxeko zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Onespenaren erabakia 2006ko 131. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 1ean. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean jarraian ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Aldaketa hauek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Etxalar, 2006ko abenduaren 14an._Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN ALDAKETA

Karga oinarriak

4. Zerga oinarriak zerbitzuaren iraunaldiak eta famili unitatearen dirusarrerek osatzen dituzte. Erabiliko den familia unitatea honako hau izanen da:

_Legez bereiztu gabe dauden ezkonkideak, eta, halakorik izanez gero, adin ttikiko seme-alabak edota ezinduak.

_Bikote egonkorra, eta haren adin ttikiko seme-alabak edota ezinduak, halakorik izanez gero.

_Legezko bereizketen kasuetan, edo inongo ezkontza harremanik edota bikote egonkorrik ez dagoenean, aita edo amaren diru sarrerak kontuan hartuko dira eta harekin bizi diren adin ttikiko seme-alabak edota ezinduak.

Tarifak

5A. Tarifak kalkulatzeko kontuan hartuko dira famili unitateko kide guztien urteko dirusarrerak.

5B. Dirusarrerak izanen dira lanak, langabeziak, pentsioek, errenta higigarri eta higiezinek sortutakoak.

5C. Eskaera egin aurreko urtean kontzeptu guztien artean izandako dirusarrerak hamalau hilabete artean banatzen dira.

Emaitza famili unitateko kideen artean zatituko da.

5D. Tasak aplikatzeko oinarria Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren zenbatekoa izanen da.

Horren arabera baremo hau ezarri da:

1._Dirusarrerak, laguntza pentsioaren parekoak edo gutxiagokoak: ordaintzetik libre.

2._Laguntza Pentsioa eta L.G.S.eko %60aren artekoak: 0,58 euro orduko

3._L.G.S.aren %60tik %75era: 0,82 euro orduko

4._L.G.S.aren %75etik %90era: 1,23 euro orduko

5._L.G.S.aren %90etik %105era: 1,50 euro orduko

6._L.G.S.aren %105etik %120ra: 2,50 euro orduko

7._L.G.S.aren %120tik %135era: 3,50 euro orduko

8._L.G.S.aren %135etik %150era: 4,50 euro orduko

9._L.G.S.aren %150etik %165era: 5,50 euro orduko

10._L.G.S.aren %165etik %180ra: 6,50 euro orduko

11._L.G.S.aren %180tik aitzinera: 7,50 euro orduko

Iragarkiaren kodea: L0619645