153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VILLATUERTA

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2006ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Villatuertako Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa, 2007. urtean indarra hartzeko. Hona hemen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Villatuertan, 2006ko azaroaren 27an._Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L0619206