II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2007. urteko karga-tasak
Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, onetsi ditu zergei dagokienez 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak, indizeak eta ehunekoak. Hona hemen:
Hirilurraren gaineko kontribuzioa:
2007ko karga-tasa: %0,1688.
Landalurraren gaineko kontribuzioa:
2007ko karga-tasa: %0,7324.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
2007ko karga-tasa: %13,49.
Tasak eta prezio publikoak:
Ordenantza bakoitzean ezarrita dagoen igoera proposatu da, alegia, KPIrena.
Errekurtsoak: Erabaki irmoen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua.
Noain-Elortzibarren, 2006ko abenduaren 11n._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0619617