153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2822/2006 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko meatzetako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia bukatutzat ematen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 20ko 2822/2006 Ebazpenaren bidez, María del Mar Trapote Redondo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu du, meatzetako ingeniari tekniko lanetan aritzeko, eta 3965 lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari atxikirik dago. Iruñean aritzekoa da.

Deialdia 2006ko 131. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 2an.

Iruñean, 2006ko azaroaren 20an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0619707