153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR TXIKIA

Ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Txikiko Kontzejuko Batzarrak, 2006ko azaroaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kontzejuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Zizur Txikian, 2006ko azaroaren 20an._Kontzejuko burua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0619396