153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak 2006ko abenduaren 12an emaniko ofizioaren bidez, administrazio espedientea administrazioarekiko auzien 2. epaitegira igortzea agindu da, bai eta 174/2006 administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun direnei dei egitea ere. Errekurtso hori Adela Martín Cólera andreak eta beste 17k aurkeztu zuten Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren maiatzaren 5eko 186/2005 Foru Aginduaren kontra, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 16an emaniko 2056/2005 Ebazpenaren kontra haiek jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi baitzuen. Aipatutako ebazpenaren bidez deialdiak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisuen kidegoetako eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetako zenbait espezialitatetan aldi baterako kontratuen bidez arituko diren izangai berriak onartzeko, eta berriro antolatu ziren irakasle kidego horietako espezializate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan ageri diren izangaiak.

Ofizio horretan xedatutakoaz baliatuz, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez dei egiten zaie baldintza hauek guztiak betetzen dituzten izangaiei:

_Izangai berriak onartzeko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 16an emaniko 2056/2006 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian parte hartu izana.

_Aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak onetsi eta jendaurrean jartzeko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 16an eman zuen 1463/2006 Ebazpenaren II. eranskinean onartuen artean agertzea (Erdi mailako eta goi mailako musika irakasleen kidegoa).

_Aipatutako 2056/2005 Ebazpeneko izangai berriak onartzeko deialdiaren bosgarren oinarrian xedatutakoaren haritik, probak gainditzea eskatu ez zaiena.

Horixe da eskatzen zaiena 2. epaitegi horretan ager daitezen iragarki hau argitaratu ondoko bederatzi egun baliodunetan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 13an._Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiáin.

Iragarkiaren kodea: F0619803