I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
310/2006 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiria 2006. urtean iraungitzen zaien eta hura berritzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena (1. eranskina).
Garraio zuzendari nagusiak uztailaren 26an emandako 162/2004 Ebazpenaren bidez, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiriak berritzeko probetarako deia egin zen, hain zuzen 2006. urtean iraungintzen direnak berritzeko.
Behar diren probak eginda, horretarako izendaturiko epaimahaiak azterketa gainditu duten izangaien zerrenda aurkeztu du, onetsi dezaten. Beharrezkoa da, halaber, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiriak egin eta eman daitezela agintzea.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena._Errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasunaren ziurtagiria 2006. urtean iraungitzen zaien eta hura berritzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onestea. Zerrenda hori 1. eranskinean dago.
Bigarrena._Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari agintzea segurtasun aholkularien lanbide gaitasunaren ziurtagiriak presta ditzala.
Hirugarrena._Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Laugarrena._Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.
1. ERANSKINA
Segurtasun aholkularien ziurtagiria berritzeko azterketa gainditu dutenak
Errepide bidezkoa. Mota guztiak:
ANDUEZA IRURZUN, BEATRIZ
AZPIROZ MICHEO, ITZIAR
BALDA GARRALDA, JUAN FRANCISCO
BURGALETA HUICI, FRANCISCO JAVIER
GROCIN GABAS, MARIA-REYES
GUIJARRO ANTUNEZ, JOSE MANUEL
HERNANDEZ ESPARZA, JUAN MARTIN
IGEA LARRAYOZ, JAVIER
IRIZAR JAUREGUI, VICTOR MANUEL
JIMENEZ JODAR, JOSE MIGUEL
LIBRADA RUIZ, JESUS
MARTINEZ ASIAIN, JOSE ENRIQUE
MARTINEZ RODRIGUEZ, ALBERTO MIGUEL
PARDO USTARROZ, JESUS
PASTORA BERZOSA, JAVIER
PEREZ JORDAN, RICARDO JOSE
RECLUSA SORBET, FRANCISCO JAVIER
RUIZ PEREZ, JOSE ENRIQUE
SALANUEVA MURGUIALDAY, RAUL
TABERNA CHACARTEGUI, JESUS
URRA FERNANDEZ, PEDRO
VILLANUEVA RODRIGO, JOSE JOAQUIN
Errepide bidezkoa. Gainerakoak
CIORDIA BALDUZ, SUSANA
Errepide bidezkoa. Gai likidoak
CIORDIA BALDUZ, SUSANA
Errepide bidezkoa. Gasak
CIORDIA BALDUZ, SUSANA
Trenbide bidezkoa. Mota guztiak
HERNANDEZ ESPARZA, JUAN MARTIN
IRIZAR JAUREGUI, VICTOR MANUEL
PASTORA BERZOSA, JAVIER
PEREZ JORDAN, RICARDO JOSE
RECLUSA SORBET, FRANCISCO JAVIER
SALANUEVA MURGUIALDAY, RAUL
TABERNA CHACARTEGUI, JESUS
Iragarkiaren kodea: F0619734