153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

126/2006 FORU DEKRETUA, azaroaren 17ka, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen 347/1993 Foru Dekretua garatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, 2004ko uztailaren 30ean sindikatuekin izenpeturiko itunekin eta horiek betearazteko abenduaren 3an eman 16/2006 Foru Legearekin bat etor zedin.

Aldaketa horren arabera, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko 28. artikuluak eta 31. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileendako izendapen libreko lanpostuetan, atalburutzetan, laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzetan eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko zuzendaritza eta burutzetan ziharduten langileek, beren postuak uztean, beren mailari eta beren izendapenari dagozkien eginkizunetara itzuli beharko dutela, izendatu baino lehen atxikirik zeudeneko zentro berean. Horretarako, 1. artikuluak xedatazen duenez, eskuarki zentroa izanen da atxikipen esparrua eta horrelakotzat jotzen diren unitateak adierazten ditu hasiera batez.

Bestaldetik, foru dekretu horretako 28. artikuluak eta 31. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen dutenez, aurreko idatz-zatian aipatzen diren langileei ematen zaien destinoak betiere lanpostu horretarako izendatua izan baino lehen egiten ari zen txanda errespetatuko du eta Osasun kontseilariak foru agindu baten bidez zehazten duen unitate organikoko destinoa eta lana egiten zeneko herria ere bai.

Foru agindu hau hori dena garatzeko asmoz ematen da, lehen lerroaldean aipatzen diren langileei destinoa emateko errespetatu behar diren unitate organikoak zehaztearren.

Hori horrela, eta uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuak emandako eskurantzez baliaturik,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan destinoa emateko araubidea ezartzea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileendako izendapen libreko lanpostuetan, atalburutzetan, laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzetan eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko zuzendaritza eta burutzetan diharduten langileendako, beren lanpostuak uzten dituztenerako.

2. artikulua. Destinoa ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileendako izendapen libreko lanpostuetan, atalburutzetan, laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzetan eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko zuzendaritza eta burutzetan diharduten langileei beren lanpostuak uzten dituztenean destinoa emateko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Izendatu baino lehen atxikirik zeudeneko zentrora itzuliko dira, beren mailari eta beren izendapenari dagozkien eginkizunetan aritzeko.

b) Atxikipen zentroaren barruan, izendatu baino lehen lanean ziharduteneko mailarik apaleneko unitate organikora itzuliko dira. Mailarik apaleneko unitate organikoak behetik beste unitate organikorik ez daukatenak dira, hurrengo artikuluan berariazko antolaketa esparruetarako aurreikusia deusetan galarazi gabe.

c) Izendatu baino lehen lanean ziharduteneko txanda eta herria errespetatuko dira.

3. artikulua. Mailarik apaleneko unitate organikoak berariazko antolaketa esparruetan.

Foru agindu honetarako, honakoak hartuko dira mailarik apaleneko unitate organikotzat, kasuan kasuko esparruan:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzan, osasun etxe bakoitza.

b) Adimen Osasunaren Sarean, adimen osasuneko zentro bakoitza.

c) Emakumeari Laguntzeko Sarean, emakumeari laguntzeko zentro bakoitza.

Azken xedapen bakarra._Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko azaroaren 17an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0618663